2022/02/24

BIZI, EZ BIZIRAUN

 


Aste honetan bor-bor dabiltzan kontzeptuei so, ikasleengan pentsatu dut: ezinbestean lortu behar dugu heziketa afektibo-sexual hezkidetzailea haienganatzea, heteropatriarkatuak eraikitako harresi apurtezinak kontzienteki hausteko baliabideak eskaintzea, libreki erabakitzera irits daitezen.

Horretarako, hezkidetzak hainbat erronka plateatu ditu; denak garrantzitsuak badira ere, esanguratsu deritzot batez ere nork bere identitate afektibo-sexual propioa eraikitzeko prozesuari. Norbere burua maitatzea eta baloratzea jomuga izanik, norbera den modukoa izanda, sentitzen duena onartuta —eta zenbaitetan zalantzan jartzeko eta aldatzeko eskubidea aitortuta—, aurrera egiten lagundu behar diegu ikasleei. Izan ere, ez da nahikoa, inolaz ere, besteen gustukoa izatearekin konformatzea,  heteropatriarkatuaren arauei men eginez, bide konbentzionala baizik existitzen ez delako ustean murgiduta bizitzea, horren arabera bizirautea.

Mari Luz Estebanen honako poematxo hau partekatu nahi nuke zuekin, hitz gutxitan ezin hobeto azaltzen baitu zer ez den nahikoa:

 

Maite nuen eta

maite ninduten

ez zen nahikoa

maite dut eta maite naute

nahikoa ez izaten jarraitzen du.

DBHko ikasleekin irakurtzeko eta sexualitate anitzen inguruko hausnarketa sustatzeko, bestalde, interesgarriak iruditu zaizkit honako liburu hauek:

·         Maren

·         Libe

·         Ezekiel

·         Bazterrekoa izatearen alde onak  

Iazko ekarpenak direla eta, honako hau aukeratu dut: Xabier Iturberen hitzaldi interesgarria partekatu du, eta baita primerako ekarpenak egin ere.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina