2022/02/25

EGIN DEZAGUN

 

Aste honetan bor-bor ibili diren ideietako batzuk honakoak dira:

-       -   Denok ari gara heziketa afektibo-sexuala egiten

-       -   Gorputzaren onarpenaren garrantzia

-     -     Heziketa afektibo-sexuala aniztasunean heztea.

-        -  Sexualitatea eta afektibitatea desberdintzen ikasi dugu

-     -     Sexualitate bizi osoko kontua da, ez bakarrik nerabe edo gazte garenekoa

-      -    Sexualitatea eta genero-identitatea alda daitezke

-     -     Sexualitatea eta indarkeria bateraezinak dira

Eduki horietatik tiraka, Iazko blogetik “Hautsi, eraiki, aske bizi” izeneko blog sarrera aukeratu dut: https://hezkeh0506.blogspot.com/2021/03/hautsi-eraiki-aske-bizi.html

Bertatik oso interesgarria iruditu zait Xabier iturberen bideo hau: 


 https://youtu.be/7tUbi6hybaY Baita blog sarreran aipatzen dituen bestelako material batzuk ere.

Aste honetako gaiaren inguruko baliabide ugari daude han eta hemen, baina nik hauek aipatuko ditut:

Ikasleen gorputzak eta garapena: https://www.youtube.com/watch?v=5WG8xAUe8Ks



UEU ikastaroa: https://www.youtube.com/watch?v=Vvg-UTiN9r0 (aurrerago aipatuko dut formazioaren atala).



Horrez gainera, heziketa afektibo sexuala adin guztietan lantzearen beharra azpimarratu dugu aste honetan zehar. Horretarako badaude material ugari. Hemen adibide bat: https://denda.karrikiri.eus/haurrentzako-heziketa-afektibo-sexuala/?categories=haur-eta-gazteak%2Fliburu-gomendioak

Nire ustez, hau guztia eremu hezitzaileetan/jendartean lantzeko erronka nagusiak honakoak dira:

-         - Prestakuntza eta konpromisoa

Gehienetan formazioa aipatzen dugu. Gelatik kanpoko formatzaileak joaten dira askotan geletara ikasleekin heziketa afektibo-sexuala lantzeko, baina oso gutxitan formatzen dira irakasleak edo hezitzaileak gelan eta modu transbertsalean heziketa hori nola txertatu erakusteko.

Hemen UEUk gaiarekin lotutako formazioa, adibide gisa: http://www.ueu.eus/ikasi/ikastaroa-ikusi/1412/Hezkuntza+afektibo+sexuala+lantzen+Haur+eta+Lehen+Hezkuntzan

Esan bezala, formazioak dauka garrantzi handia, baita zehar-lerro izateak ere. Alperrik etorriko dira elkarte bateko kideak urtean behin, gero beste ikasturte osoan zehar Ingelesa lantzeko (adibidez) erabiltzen dugun pelikulako protagonista familia eredu tradizionalekoa bada, eta etengabe hori bada erakusten dugun bakarra, besteak beste. Guztiok egin ahal dugu zerbait gaia landu eta pixkanaka gauzak aldatzen joan daitezen.

 

-          - Hezkuntza komunitate osoari dagokion gaia da. Baita gurasoei ere. Gurasoek egin dezaketen lanaren adibide, hemen estekatzen dut Berrizko guraso elkartearen dokumentu hau: http://www.berriz.eus/eu-ES/Zerbitzuak/Gizarte-Zerbitzuak/Gizarte%20zerbitzuak/2013%20Heziketa%20afektibo%20sexuala.pdf

-        -   Gure material didaktikoetan landu beharreko edukia da

-       -   Garrantzitsua da eskola espazio aske eta segurua izatea

-      -    Sexualitatearen inguruko mitoak deseraikitzea. Hemen material posible bat: https://amepsa.org/docs/trabajo32.pdf

 

 



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina