2019/04/06

IZAN UNTSA ETA BIZI UROS

IZAN UNTSA ETA BIZI UROS


Agur esateko garaia,
Luze joan da baina era berean azkar batean.
Zuekin egon naizen denbora intentsoa, aberasgarria eta argigarria izan da.

Onartu behar dut hala ere, amorrazioa sentitu dudala batzutan: materiala eduki, interesa izan eta denbora falta lantzeko...
Memeak, kartelak, logoak, gustUra ikasi ditut egiten. Hezkidetzaz bezain beste ikasi dut informazio teknologiaz…gustatu zaidala aitortu beharra daukat.
Eskerrak eman nahi dizuet nirekin lanean egon zareten guztiei.
Uste dut asko dagoela egiteko baina asko  gaude bidea hartzeko prest eta asko egin dugu jada. Hau da, zuekin ikastaroa egin ondoren, oso baikor naiz hezkidetzaren egitekoaz: badakigu nora joan nahi dugun, badakigu nortzuk joan nahi dugun eta bidea erakargarria da!

Zer eskatzen diot hezkidetzaren inguruan etorkizun hurbilari?  
Ikastetxeko irakasle guztiok lanean has gaitezen : emakumeen ekarpenak azalaratzeko eta gure materialetan androzentrismoak eta hizkuntza diskriminatzaileak kanporatzeko.


Bi abesti aukeratu ditut zuei eskerrak emateko: 
1.-Desberditasunaren aberaztasuna azaltzeko Peio Reparazek gidatutako baloreak taldearen  "ezberdin izatean berdintasuna"


“Denok ditugu gabeziak
Gabezi bezainbat haur ditu munduak
Ta aldi berean bertuteak
Bertute beste kolore ortzadarrak”

2.- Txarangoren "Una lluna a l'aigua", harreman osasuntsuak aldarrikatzen duen abestiak ( eta batzuentzat lesbianismoa ere)  




No vull veure't, vull mirar-te.
No vull imaginar-te, vull sentir-te.
Vull compartir tot això que sents.
No vull tenir-te a tu: vull, amb tu, tenir el temps.
(No quiero verte, quiero mirarte.
No quiero imaginarte, quiero sentirte.
Quiero compartir todo eso que sientes.
No quiero tenerte a ti: quiero, contigo, tener el tiempo.)

"Zure burua ezagutzeak ez du zertan zoriontasuna ekarri, baina zoriontasuna lortzeko ausardia eskaini gaitzake".Simone de Beauvoir
MUSU POTOLOAK GUZTIENTZAT!!!!!!!!!!!!!!!

2019/04/05

ZORTE ON!

Hainbeste hilabeteren ondoren, amaitutzat emango dugu ikastaro hau....sentsazioa gazi gozoa daukat, izan ere, beste behin feminismoaren inguruan hausnartu eta formatzen jardun dut eta beti datorkigu ondo birpasatzea eta birgogoratzea. Baina, agian inguruak, ikastetxeak, lankideak...laguntzen ez dutelako edota adibide zehatzak jasotzea kosta zaidalako, praktikotasun gehiagoren beharrean sentitu naiz.
Agian interesgarria litzateke oinarrizko formakuntzaz gain, formakuntza aurreratuago bat eskaintzea?
Zalantza moduan botatzen ditut pentsamendu hauek, noski pozgarria dela gai hauen inguruko honelako formakuntzak edukitzea. Inguruan ikusten dudanagatik OSO BEHARREZKOAK dira oinarrizko formakuntza hauek. Baina beharbada ez dut nire lekua guztiz topatu...
Besterik gabe, eskerrikasko denei konpartitutako eduki guztiengatik, eta ea denboran zehar lasaitasun gehiagoz bizitakoa eta konpartitutakoa irakurrtzeko, ikusteko,saltxeatzeko...denbora hartzen dudan!

ZORTE ON denoi hemendik aurrera, mundu honek behin sartuta ez baitauka atzerako aukerarik. Barruan gaude eta begirada ezingo zaigu inoiz aldatu, beraz, ea praktikatzen hasten garen eta begirada zabaltzen...ANIMO!



2019/04/04

BUKATU DA, AKABO...


Bukatu da akabo!
Lehenik eta behin, aipatu ikastaro honek jada aurretik nuen ikuspegi feminista zabaltzeko  aukera eman didala. Hezkidetzan aurrera egiteko baliabideak eskaintzeaz gain, nire inguruan, egunerokoan, jasotako mezu eta ideia matxistak detektatzen laguntzen irakatsi didala ere. 
Lanean ikuspegi inklusibo eta parekide baten alde egiteko eta erreproduzitzen ditugun jarrera eta ideiak zenbateko indarra duten jabetu gara!  Halere, aipatu behar da oraindik ere asko dugula ikasteko, edo.. desikasteko! Horretarako baliagarriak diren ikusteko,  irakurtzeko eta entzuteko material bibliografiko piloa konpartitu dugu elkarrekin..!!

Hezkuntzari dagokionean gero eta gehiago gara bide honen alde apustu egin dugun irakasleak, beraz, zalantzan zaudetenoi ikastaroa egiteko animatzen zaituztet, ziur nago asko ikasi eta eskaini dezakezuela!


Agurtzeko momentua iritsi da…. Ez ahaztu pausoka pausoka bidea egiten dela!

LAISTER ARTE eta ONDO IZAN!!!

2019/04/03

LASTER ARTE!!


22 aste elkarrekin, ze azkar pasatzen den denbora!

Sentimendu kontrajarriak ditut. Alde batetik bukatzeko gogoa dut, nire bizitza pertsonala berreskuratzeko; baina beste aldetik pena ematen dit elkarrekiko hartu-emana uztea. Asteartero asteko lanari ekiteko e-maila faltan botako dut. Halere, ikasitako guztia barneratzeko denbora beharko dugu. Gai hauexek berriro dastatu eta sakondu egin beharko ditugu patxadaz, materialak oso interesgarriak eta anitzak izan direlako. Formakuntza ezinbestekoa da gure begirada zabaltzeko.

Hezkidetzari esku hartzen ikastaroa definitzeko:
  • 3 adjektibo: erabilgarria, mamitsua, itxaropena
  • 3 izen: ahalduntzea, aliatuak, humorea
Hilabete guzti hauetako ibilbidearen ondoren kanta hauxe aukeratuko nuke: Kantu Kolore - Nire gorputza da. Lehen urratsa da gu geuk onartzea, geurekin gustura sentitzea eta askeak izatea.




Hortik aurrera indarrak batu beharko ditugu aurrepausuak emateko. Ezinbestekoa da biolentzia ez onartzea. 2003tik aurrera 1.000 emakume hil dira indarkeria matxistaren ondorioz. ONARTEZINA! Hurrengo bideoaren mezuarekin bat egiten dut.





Irakasle eta ikastarokide guztiei, bihotz bihotz, MILA ESKER!!

Eta disfrutatu oporrak MEREZI DITUGU ETA!!




Hau hasi besterik ez da egin!!!



Gogoan dut pasa den ikasturtean haurreskolako helbidera ikastaroaren berri ematen zuen mezua iritsi zeneko hura. Nire inguruan galdetzen hasi nintzen ea norbaitek bazuen honi buruzko informaziorik. Azkenean bigarren edizioan parte hartu zuen lagun bat aurkitu nuen eta berak animatu ninduen. Mila esker Leire! Bada bi aldiz pentsatu gabe izena eman eta....

...dagoneneko iritsi gara ikastaroaren helmugara. Hasieran galdera asko, eta bidean erantzunak jaso. Ikastaroaren martxa izugarria izan da, erritmo bizian joan da, aste batzuk larri pasa ditut, nire lanen kalitatean eragina edukiz, baina ezin daiteke uka, jorratutako gai bakoitzetik asko ikasi dudala. Gainera, ikastarokideen jakintza eta baliabide errekurtsoak izugarriak izan dira, hori dela eta, mila esker guztiei!

Betaurreko moreak jantzirik, ezin “mesanotxean” utzi. Nire lanean eragin zuzen izan du, haurreskola batean aritzean, ohartu naiz izugarrizko errespontsabilitatea dugula, etxe bat eraikitzen hasten denean bezalaxe, zutoinak zuzen ezartzeak, zein garrantzi duen...

Nire alabaren eskolan Hezkidetza Batzordeko kide berria naiz eta nire ekarpenak kontuan hartzen direla ikusteak izugarrizko subidoia ematen du. Datorren ikasturteei begira programazio eta plan bat diseinatzen ari gara. Hzkidetzaren bidean lana egiteko ilusioak ez dizkit dagoeneko inork zapuztuko!

Bidean elkar ikusiko dugu! Txin txin zuengatik!



2019/04/02

Urte askoan!!!

Gezurra badirudi ere, ikastaroa ari zaigu amaitzen. Oso biziak izan dira azken 22 asteok. Ez hori bakarrik, emankorrak ere izan dira erabat.
Pertsonal mailan, asko ikasi dut: nire konpetentzia digitalak biziki eskertu du ikastaro hau. Nire burua hobeto ezagutzeko ere balio izan zait, batzuetan aurkitu dudana gehiegi gustatu ez bazait ere, pertsona gisa hobetzeko balio izango zaidana, horixe da behinik behin dudan itxaropena.
Profesional gisa ere, gauza asko ikasi ditudanez, nire garuna zabaltzeko baliagarria izan da guztiz, guztioi komeni zaigu, duda barik.
Nire kasuan egindako lan gogorra merezi izan duela esan behar dut.

Ez da batere erraza 22 astetan zehar bizi izandakoa biltzen duen kantu bat topatzea. Izan ere, asko izan baitira bizi izandakoak eta, gainera, hainbatetan erabat kontrajarriak izan diren sentimenduak. Hala eta guztiz ere, orokorrean nire aldetik behintzat, sentitutakoa barruko poza izan denez, sentimendu honekin lotzen nauen aspaldiko kantu bat ekarri nahi dut post honetara. Ea zuon gustukoa den The Jeevas taldearen  “You got my number

Hona hemen ikastaroa definitzeko sortu dudan hitz-multzoa:
Ikastaro hau horren izan da baliagarria, ezen neure burua hobekien ezagutzeko ere balio izan didan. Izan ere, aurreiritziz beteta nagoela jakin izan baitut. Askotan gertatu izan zait, zerbaiten inguruan hausnartzen aritu izan naizenean, jakintzat jotzen nuen zerbait beste inork kolokan jartzean, gauzak ez direla zertan nik uste nuen moduan izan behar.
Bestalde, oso interesgarria iruditu zait iazko ikastaroko tald-blog-eko post-ak gomendatu behar izana. Haiengandik gauza asko ikasteko parada eman digu eta. Bai eta bi ikastarokideren lanak baloratzeak ere, besteengandik ikastea bermatu egin digu.

Hezkidetzan interesa dutenei zera esango nieke:


Bukatzeko, ikastaroa amaituta, ikasi dugun guztia ikastetxean aplikatu, zabaldu, partekatu eta martxan jartzea biziki gustatuko litzaidake.

Plazer bat izan da!


Betidanik interesatu izan zaizkit genero-desberdinatasunekin lotutako gaiak. Nire ibilbide akademiakoan zehar, beti izan ditut oso presente emakumeak aukerazko irakurgaietan edota klaseetarako lan mografikoen eraikuntzan. Orain, ibilbide profesionalera saltoa eman dudalarik, interesgune berdinak mantentzen jarraitzen dut. Eta nire lanean ekintza hezkidetzaileak martxan jartzeko behar eta nahi handia ere somatzen dut.  Baina… Zelan egin? Zein esparrutan jardun? Zein baliabiderekin? Galdera horiek eta haien atzean dauden gabeziak izan ziren, hain zuzen ere, “Hezkidetzan Esku-hartzen” ikastaroa egitera bultzatu nindutenak.
Ikastaroa amaitzear dagoen honetan eta agurtzeko garaia heldu delarik, atzera begiratu eta igaro diren hilabete guzti hauetan ikasitako guztiaz pozik sentitzen naiz:
-Maila pertsonalean asko dira somatu ditudan aurrerapenak. Batik bat, hainbat aldiz entzun baina sekula argi izan ez ditudan kontzeptu eta ideien ulermena eta ezagutza eskuratzea: heteropatriarkatua, genero binarismoa, estereotipoak…
-Maila profesionalean, berriz, ikasgelan ekintza-hezkidetzileak aurrera eramateko enfoke, baliabide eta tekniken ezagutza izan da eskuratu dudan elementurik aberasgarriena.
-Halaber, ikasitakoak eta egindako lanak (behaketa, esku-hartze nahiz plangintzen diseinua) nire inguruan inpaktu nabaria izan dutela usted dut. Izan ere, barneratutako ezagutza nahiz trebeziak ikasleen artean eta inguruko senide eta lagunen artean zabaldu egin ditut eta zabaltzeko gogoz jarraitzen dut.

Oso abersgarria izan da hibabete hauetan guztietan zehar ikastaro-kideen ekarpenak irakurtzea eta zuekin bat eztabaidatzea eta ikuspuntuak elkartrukatzea. Horregatik, eskerrik asko! Bestalde, gure post-ak irakurri dituzten pertsonak, hezkidetzaren inguruan interesa piztu dutenak, formazio sakonagoa eskuratzeko animatu nahi ditut! Eta ikastaro hau egitea merezi duela azpimarratu nahi dut ere, bide batez.
Amaitzeko, hezkidetzaren alde lanean jarraitzeko animatu nahi dut jendea. Uste baitut genero-desberdinatasunen contra egiteko eta jendarte bidezkoago baten eraikuntzarako tresna aparta dela. Beraz, bakoitza bere esparruan animo eta aurrera!!