JAIAK ETA
OSPAKIZUNAK
Aste
honetako irakurgaia irakurri eta bideoak ikusi ondoren argi daukat jaiei buruz
baditugula gauzak aldatzeko , hausnartzeko eta antolatzeko.
Irakurgaian azaltzen den bezala, antropologia
feministak oso argi du festak eta ospakizunak ez direla gizartean
ematen diran eszenifikazio soilak, kultura-adierazpen sendoak baizik.
Munduan
zehar ospakizunak eta festak ze garrantzitsuak diren denok dakigu eta argi dago
gizartearen isla direla eta egunerokotasunean topa ditzakegun estereotipo guztiak
ikusten dira beraietan. Ospakizun
askotan sexu-genero sistema eta sexu-harremanetan dauden estereotipoak eta
androzentrismoa errepikatzen dira. Horrez gain , jaiak eta ospakizunekin batera
kultura tradizioa dago , hau da, gizarte balore eta ideien adierazpena. Askok
defendatzen dute tradizioa dagoen moduan uztea, eta eguneratu (modernizatu)
nahi denean horren aurka azaltzen dira, aldaketak egin ezkero tradizioa galtzen
dela pentsatzen dute. Baina ospakizun askoren atzean sexismoa, desberdintasuna
, homofobia , arrazakeria, … badago?
Bestalde , azken urteotan jaiak
eta ospakizunekin lotura handia izaten ari da Genero ikuspegia. Hori dela eta
jai parekidetasunen aldeko kanpainak lanean ari dira , alde batetik eraso
sexistarik gabeko jaiak aldarrikatzen eta bestetik parte hartze berdinkidea
sustatuz.
JARRERA
AFEKTIBITATEA
EMOZIOAK
OSPAKIZUNA
ALAIAK
ERRESPETUA
EREDUAK
KULTURA
GUZTIONAK
IDENTITATEAK
FESTAK
ANITZAK
KRITIKOAK
Iazko post-ak irakurri ondoren hau
aukeratu dut oso interesgarria iruditu zaidalako : http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/jaiak-guztionak-guztiontzat.html
Orokorrean
(gaia landu ondoren ) gure inguruan burutzen diren jai eta ospakizunak ez
direla oso balore hezitzaileetan oinarritzen ikusi dut , eta are gutxiago
hezkidetzako ikuspegitik begiratuta eta oraindik balore patriarkaleko onespen
handia dagoela ohartu naiz. Hori dela eta hezitzaile garen ikuspuntutik eskolan
lantzeko dauden erronkak nire ustez hauek izango lirateko :
·
Eskola komunitatea , genero
ikuspegia eskolako jai eta ospakizunetan txertatzearen garrantziaz jabetzea eta
kontziente izatea.
·
Edozein jai eta ospakizunen
antolaketan berdintasuna oinarri hartzea.
·
Erabiltzen diren material guztia
aztertu (ipuin, abesti, bideo irudi, …).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina