Jaiak ustez eremu eta egun aske gisa antolatzen dira.
Pertsona orok du eskubidea edozertan parte hartzeko nahi duen gisara. Hori
guztia egun horietan nabarmentzen den alaitasunarekin eta muturreko emozioekin.
Guztiok dakigu, ordea, hori ez dela horrela. Jaietan ere eguneroko rolak
erreproduzitzen dira. Eremu publikoan ospatzen diren jaiak ere androzentristak
dira eta emakumezkoek ez dute eskubide bera jaiak berdin ospatzeko. Hainbat
ekimenetan ezkutatuak dira eta beste hainbatetan baztertuak; guztia tradizioaren
izenean.
Jaietako pertsonai erreferenteek jendarteko arau
heteronormatibo guztiak betetzen dituzte, eta antolatzen diren ospakizunek
ere gizarte kapitalista patriarkalaren
eskakizunei erantzuten diete.
Guztia egun horietan sentitu eta adierazi beharreko
alaitasunarekin eta emozioekin lagunduta eta babestuta.
Horrek guztiak zilegitasuna ematen die betiko jaiei betiko
ereduetan ospatzeko. Jaiak eta kaleak demokratizatu behar dira, jaiak ospatzeko
dauden moduak zilegiak direla aldarrikatuz. Noski, inor iraindu, bortxatu eta
diskriminatu gabe.
Lan hori aldarrikapenekin ikusarazi behar da, eta eguneroko
lanketarekin landu hezkuntzan. Bada, ordea, bestelako faktore bat jaien
erdigunean kokatzen dena: alkohola. Jaiak androzentristak direnez, alkohola edan
ostean askori kalearen jabetza sentsazioa areagotzen zaio. Kaleak eta gauak
gizonezkoenak direla sinistu eta
zilegitasun osoa sentitzen dute nahi duten oro egiteko.
Jaiak ere eremu askatzaileak izan behar dira. Pertsona orori
erakutsi behar zaio jaiak nahi dituen modura gozatzen eta bizitzen. Horri
lotuta dago kontsumo arduratsua, izan ere, kontsumitzen diren drogek (alkohola
barne) jendearen emozioetan du eragin zuzena. Erabateko laguntasunaren
goraipamenek eta egoera “normalean” egingo ez genituzken gauzak egiteak
ondorioak lagatzen ditu. Biharamun depresiboak dakartza zenbaitetan jaiak, egin
denaren eta egin ez denarekiko kastiguaik ezartzen dizkio bere buruarekin
zorrotzegia denak.
Jaiak askatasunez gozatzeko jaiak guztionak direla
aldarrikatu beharra dago. Kaleak, eguna eta gauak emakumeonak ere badirela
adieraziz. Guztiok ditugu eskubide berberak gozatzeko. Hau, ordea, loturik joan
beharko litzateke drogen kontsumo arduratsuaren lanketarekin. Izan ere, askotan
jai eremuak baliatzen dira egunerokotasunean askatasunik sentitzen ez den
gauzak esateko eta egiteko.
Ahalduntze prozesu integralek horrelakoak ekiditen lagunduko
luke. Gizarteak eragindako presioen ondoriozko frustrazio pertsonalak
gainditzeko alkohola erabiltzeak, jendarteko rolak erreproduzitzea ekar lezake.
Festak askeak izateko aurrena pertsonak askatu behar baitira.
Aipatu ditudan gauza hauek komentatzen ditu aurreko urteko
ikastarokide batek honako postean http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/generoa-jaiak-eta-ospakizunetan.html
Berak argi azaltzen du alkohola erabiltzen dela ligatzeko
eta egunerokoan ausartzen ez garen gauzak esateko edota egiteko.
Hau guztia eremu hezitzaileetan lantzeko ezinbestekoa da
hezkuntzan eginbeharreko lanketa. Batez ere emozioen lanketa egingo nuke; zein
garrantzitsua den egunerokoan norberaren sentimenduak kudeatzen jakitea norbera
aske sentitzeko. Horrela ezean, nerabezaroarekin batera alkohol eta droga
kontsumoaren erabilera larriagotuz joaten da.
Pertsona askeek osatu eta sortuko dituzte jai askeak.
Jasangarria
Alaia
Indartsua
Parekoa
Ausarta
iRauli
JendartEan
GozatzekoaK
Irauli
Desioa
Errespetua
Askea
Kultura
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina