2016/11/21

JAIETAN ERE ERALDAKETA FEMINISTA!!!!!




Aste honetan “ Jaiak eta ospakizunak begirada hezkidetzailea txertatzen”gaia landu dugu. Ospakizun eta ohituraz gure jendartean dauden festa batzuk betaurreko moreekin aztertu ditugu: San Balentin eguna, danborrada, alardea, olentzero, ama/aitaren eguna…  eta azterkeak gure artean konpartitu ere, zein aberasgarri eta interesgarria!! Mila esker denoi.

 Jarraian, festak eta jaien inguruan  niretzat nagusiak izan ideiak garrantzitsuenak:

  •          Antropologia feministak dioen bezala festak eta ospakizunak ez dira jendartean ematen diren eszenifikazio soilak kultura-adierazpen sendoak baizik.
  •  Maggie Bullen EHUko gizarte antropologiako irakaslearen adierazpenak ederki laburbiltzen du festetan gertatzen dena:   “horien azpian sistemaren oinarria dago”.Sistema hori eguneroko jardunean agintzen duen genero-sistema bera da, gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunak bermatu eta betikotzen dituena. Eta jendartean ematen dena, festa eremuan ere ematen da, Bullenen esanetan festa eremua jendartearen isla delako.  
  •   Ospakizunetan afektibitate eta emozio karga haundia mugitzen da. Begoña Ibarrolak esaten duen moduan “ emozioek bere biziko garrantzia dute portaeran”.
  • Beraz, eremu eta esparru hau jendartean eraldaketa feminista gauzatzeko aukera paregabea eskaintzen digu eta garraantzitsua da eremu horretan parte hartzea.
  • Bestetik, jaiak eta osapakizunak ere historian zehar asmatutako edo sortutako oihutura eta tradizioak dira eta askotan eliza katokikoak eta patriarkatuak berak, jendartean sortzen  ziren beste adierazpen batzuk “kontrolatzeko” sortutako ospakizunak edo tradizioak  dira. Ondorio gisa esan dezkegu, tradizioak edo ohiturak  dinamikoak izan behar direlaa eta jendartearen eskaerei egokitu behar direla. Azken finean, jaietan identifikatuak eta gustora sentitu behar gara.


Jarraian aste honetan landutako edukiekin osatutako akrostikoa :

JARRERA
                               ANITZAK
                               INKLUSIBOAK
PUBLIKOA
AUKERA
     UMOREA
ERALDATU
KOMUNITATEA
IRAULTZA
             IDENTIDADEAK
ERRESPETUA
AHALDUNDU
KOLOREA



Gaur egun gure herrian festak parekideak izan ahal izateko urrats haundiak eman badira ere, oraindik urratsak eman behar ditugu festetan emakumearen parte hartzea bermatzeko eta bertan sujeto aktibo bezala parte hartzeko. Horren adibide gisa dugu Irungo zein Hondarribiko alardeetan mugimendu feministatik bultzatuta eta bertako herrietako dinamikek. Festa horietako adibideak agerian usten dute, egunerokoan ematen diren zapalkuntza eta diskriminazio sexisten isla ere badirela. Beraz, gune hauetan ere gure eskuhartzea eta parte hartzea ezinbestekoa da.

 


Maggie Bullen: «Betiko alardean protagonismoa gizonezkoena da, baina behar du emakumeak espaloitik eurei begira egon daitezela». Alardearen inguruan Argian argitaratutako elkarrizketa interesgarria.http://www.argia.eus/argia-astekaria/1956/maggie-bullen-betiko-alardean-protagonismoa-gizonezkoena-da-baina-behar-du-emakumeak-espaloitik-eurei-begira-egon-daitezela

 

Gainera azken boladan festetan ematen diren eraso fisikoak ere, oharkabean geratzen diren beste hainbat egoeraren muturreko adierazpenak dira. Festen eraldaketak, premiazkoa izanagatik, badu aurrean oztopo bat: tradizioaren pisua.

 Iazko Sanferminetan, festa giroa irudikatzeko hedabideek zabaldutako argazkietako bat.

Egoera honen aurrean mugimendu feministak festetan ematen diren erasoei erantzuteki ekimen ugari jarri ditu martxan hala nola autodefentsa tailerrak eta erasoak gertatzen direnean hauen salaketa masiboak.
Egoera honetan , eskoletan badugu lana egiteke eta burutzen ditugun ekimen eta festetan ere nahiko erronkak baditugu:



ØGure eskoletan eskola komunitate guztiarekin batera(irakasle, hezitzaile, familia, haur, elkarte, langileekin eta udalarekin) ikuspegi hezkidetzaile batetik ospakizunen inguruko  prozesu partehartzaile bat martxan jarriko nuke, hausnarketa eta diagnostiko bat egiteko.




Ø  Plangintza bat adostu  festa parekideak bihurtzeko eman beharreko urratsekin eta elementuekin .
Ø  Jai batzordeetan parte hartu, alternatibak eraikitzeko.
Ø  Ikastetxe barruan aliantzak eraiki eta jai parekideen aldeko ahalik eta pertsona gehien bildu.
Ø  Jai egun horietan emakumeon parte hartze aktiboa bultzatu eta bermatu,  protagonista bilakatuz.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina