2016/11/20

Jaiak: festa, espazioa eta ospakizunak

Ikasgaiaren bideoa eta irakurgaia ikusita, gaia dimentsio ezberdinetik jorratuta dagoela iruditu zait. Batetik, festak tradizio bezela. Bestetik festak guztiontzat espazio bezela. Eta bukatzeko, festak eskolaren esparruan, eta hor hiru ardatz: berdintasunarekin eta estereotipoen erlazioarekin zerikusia duten aldarrikapenerako egunak (martxoak 8…), oporraldien bezperakoak (Olentzero…) eta ikastetxeen kokapenaren,etaparen eta kulturaren arabera ospatzen direnak (euskararen eguna). 

Tradizio bezala hartzen baditugu, zumarragarra naizela kontuan hartuta, ezin dut pasa Ezpatadantzaren inguruan hitz egin gabe. Eta zentzu honetan, Irrintzi Dantza Taldekoek, hots, egun horretan dantza egiten duen taldeak, egin zuena, eredugarri iruditzen zait. Egun horietan tokiko komunikabideetan asko hitzegin zen gai honen inguruan eta urtebete lehenago, antzeko bidean, Legazpiko Sustraiak hartutako erabakiaren ingurua. Hona adibide bat. 




Vicente eta Auzmendi. Irudia: Goiberri


Hilabete batzu beranduago, Hondarribiko Jaizkibel Konpainiak sustatutako “Hondarribia Berdintasunaren Hiria” saria jaso zuen Irrintzik baina ziur nago, haientzako saririk onena, bizitako esperientzia eta bizilagunen harrera bikaina eta batez ere naturala, izan zela. 


Zumarragarrok beti gozatzen dugu Santa Isabel eguna baina egun hura berezia izan zen. Egun hartan, Oihane Vicentek, Josune Martinek, Ane Egiak, Ines Aztiriak eta Amaia Plazaolak egin zuten dantza eta bide batez, talde horretan dabiltzan neska guztientzat eta gizartearentzat eredu bilakatu ziren. Dena den, taldekoek genero ikuspegia erakutsi dute beti, hain mediatikoa izan ez bada ere. 


Oihane Vicente dantzan. Irudia: Aresti


Bigarren dimentsioa, festak guztiontzat espazio bezala. Elkarteak, ikuskizunak, ospakizunak eta batez ere kaleak. Hor hainbeste dago egiteko. 

  • Oraindik ere, elkarte guztietan ez da bermatzen emakumea bazkide izateko aukera.
  • Oraindik ere festetako plaza nagusira etortzen den zenbait orkestretako emakumeen papera “ikustekoa” da, emakumea objetu sexualizatua bezala agertzen delako.
  • Oraindik ere behin eta berriro gogoratu behar da, ezezkoa, ezezkoa dela ligatzerakoan.
  • Oraindik ere ezberdin tratatzen da alkoholaren ondorioa neska edo mutikoetan (“neska mozkortu?”)
  • Oraindik ere emakumeek ez dute kalea askatasun osoz gozatzen; festatan ere ez.
  • Oraindik ere... 


Baina hirugarren dimentsioa falta zait. Eskolan ospatzen diren festeena. Irakurgaian agertzen diren hezkidetza baliabideekin bat nator, ze kontsumismoaren ikuspegitik ere erabili genitzake festa eta ospakizun batzu kuestionatzeko. Eta gizarte eredu berriekin ere aztertu daiteke. Zer da Olentzeroa? Zer ospatzen dugu gizarte gero eta laikoago batean? Eta Santa Ageda? Zer azalduko diegu gure haurrei festa hauen inguruan? Horregatik, erreflexioa sustatzea oso aberasgarria izan daiteke hezkidetzaren ikuspuntutik. Hortik beraz hezkidetzaren erronkak: 

1. Generoaren ikuspuntutik erreflexioa sustatu
2. Festa hauetan agertzen diren protagonistek sustatzen duten eredua aztertu
3. Eredu berriak erakutsi (festa bizitzeko eredu berriak, festa ospatzeko eredu berriak, festaren protagonista eredu berriak)


Iazko postei dagokionez, maisazoeren http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/jaiak-eta-ospakizunak-betaurreko.html Zergatik? Dimentsio asko ikutzen dituelako gaiaren inguruan, eta benetan arlo zabal-zabala da. Post batean jorratu ezinezkoa. Eta izenburua laburpen ona delako: betaurreko moreen ikuspegitik. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina