Jaiei eta osapkizunei buruz hausnartzen
Ospakizunen
gaia,oso interesgarria iruditu zait. Eta Antropologia feministak diona:”festak
eta ospakizunak ez dira gizartean ematen diren eszenifikazio soilak,cultura-adierazpen
sendoak baizik” nire hausnarketarako abiapuntutzat hartuko dut,.
JARRERA
PRESTAKUNTZA
OHITURA
IKUSPEGIA
HEZKUNTZA
ARDURA
EMOZIOAK
OSPAKIZUNAK
KRITIKOA
TRADIZIOA
AFEKTIBITATEA
HAUSNARKETA
KULTURA
Olentzero gaiar buruzi ematen den informazioa atentzioa
eman dit. Inoiz ez dugulako olentzeroren figura aztertu. Guk ikastolan,
hasieratik jarri izan dugu, gure olentzero, eta bere ondoan,inongo azterketarik
egin gabe, Mari Domingi jartzen dugu.
baina aitortu behar dut, neurriz txikiagoa dela.Baina era berean, Mari Domingi
gure ikastolara etortzen da, gure eskutitzen bila.Guzti hau Haur Hezkuntzako
eraikinean,gertatzen da.Beste eraikinetan,Lehen hezkuntzakoan eta Derrigorrezko
Bigarren hezkuntzakoan,Mari Domingi bakarrik jartzen da.Nolako mezuak ari gara
gure haur txikieri ematen?.Olentzero da (gizonezkoa) opariak ekartzen dituena.(akzioa).Mari Domingi languntzaile
hutsa (pasibidadea).
Gure gurasoei ere ez diegu sekula eskatu, liburu edo
jostailuak erosterakoan sexistak diren edo ez,aztertzea.Nola eska
diezaiekegu,horrelakorik,guk ez dugunean inolako azterketarik egiten?.
Inauteriak,ospatzen ditugu, gurean oso printzesa edo
superheroi gutxi azaltzen dira.Irakasleok jartzen dugu gaia eta horren arabera
mozorrotzen dira.
Euskara eguna eta Santa Ageda ospatzen ditugu,baina
Agedaren historioa ez da erakusten, eta egin behar dela iruditzen zait.Batez
ere,goi zikloetan,eta horrela, sexu-genero sistema erreproduzitzen duten
emakume izateko eredu estereotipoak aztertu daitezke, birijintasun haritik tira
egin eta sexu-harremanetan dauden estereotipoak landu daitezke…
Egun moreak,denok ezagutzen ditugu baina ez dugu
ekintzarik egiten edo ospatzen. Aurtengo ikasurten ordea,bai egingo ditugula.Azaroaren
25arekin haisko gara.
HHko etapan,lehioak puntu moreekin apainduko dira eta
ume txikiek eskulantxo bat eramango dute
etxera.
LHkoak ere lehioak,hormak,apainduko dituzte,eta etika
orduak, gaiarekin zerikusia duten hainbat bideo ikusi eta elkarrizketak izango
dituzte.
DBHko etapan,Lhkoaren antzerako ekintzak burutuko
dituzte.
Iazko ikastarokide bat aukeratzekotan, Ana Extramiana Cameno aukeratu dut,erabat ados nagoelako esaten
duen guztiarekin,eta jardueran egiten zaizkigun galderak, oso modu argian
erantzuten dituelako.
Nire hausnarketa,KONTZIENTZIAZIOA hitzarekin bukatuko
nuke.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina