Hemen uzten dizuet, aste honetako gaiaren akrostikoa, ideia ezberdinak laburtzen dituena:
Bestetik, gomendagarria iruditu zait lehengo urteko kide baten sarrera, betaurreko moreen beharraz hitz egiten duena, baita jaietan ere:
Aste hontan ikusi dugun moduan,
eta askotan ohartzen ez bagara ere, gure gizartean ematen diren ospakizun
ezberdinek, gizartean bakoitzak zein rol eta presentzia duen erakusten du. Non
daude elbarrituak direnak ospakizunetan? Zein toki ematen diegu sozialki ikustezinak
diren horiei jaietan? Beraien parte hartzea kontuan izaten al dugu?
Inude eta artzaien desfilea,
inauteritako mozorroak, gabonetako jostailuak… oso estereotipaturik daude gure
jaiak eta askotan ez gara ohartzen, beste behin, sistema honetako pertsona
ereduari pentsatutako jaiak direla beste behin: gizonak, 30-60 urte
bitartekoak.
Bestetik, ohituraren inguruan hausnartu
nahiko nuke, askotan festa baten inguruan debatea sortzen denean genero
ikuspegia dela eta, ohitura horrela da esatera jotzen baitu jendeak. Baina…
zeinen esku dago ohiturak birplanteatzea eta ohitura berriak sortzea?
Danborradaren ospakizuna hartuko
dut adibide gisa, kasuak kasu, badira emakumeak onartzen ez dituzten danborradak,
beraien argudio “sendoarekin” : gizonezkoak hartu izan dute parte tradizionalki
danborrada honetan.
Baina… zein da ba ospatzen ari
garen ohitura, gizonezkoak danborradan ateratzen zirela, ala danborrada bera? Ez
al dugu ba festekin batera ospatu behar, gizartean aurrera pausoak eman direla,
emakumeak espacio publikora ateratzeko hainbat pauso eman ondoren, berak ere
jaiak ospatzeko eta gozatzeko aukerak dituela?
Hausnarketa honen ostean, nire
ustez hezkidetaren ikuspuntutik lantzeko baliabide bat, ospakizuna bere
osotasunean aztertzea litzateke, hau da, festa bat ospatu behar dugunean,
denbora epe batekin gaiari heldu eta bere garaian kokatzea, nondik datorren
ikustea, zer opatzen dugun eta nola ospatzen dugun ikustea, ea ondo deritzogun
hausnartzea…
Bestetik, erronkei dagokienez, uste
dut erronka nagusiena honen inguruan kontzientzia bat sortzea dela eta benetan
komunitate bat lortzea, non badakigun betaurreko moreetatik begiratuko
dituztela jaiak eta hobetze aldera, proposamenak emango dituztela. Hau da, jai
batzorde bat, gurasoak, familiak, eskola, haurrak… denek zentzu eta ibilbide berdinean egitea lan,
geroz eta jai parekideagoak izateko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina