2016/11/25

pausoz pauso, hezkidetza izaera bermatzen

Argi dago, irakasten diren eduki, jarrera zein transmititzen diren baloreak hezkidetza izaera berbatzea ezinbestekoa dela hezkuntza hekidetzailea lortu nahi baldin badugu. Baina horretarako, gaur egungo balioen aldaketa sustatzea ezinbestekoa da. Sustapen, hobekuntza prozesu horretan, hezkuntza legediek zeresan handia dute. Izan ere, hezkuntzaren bitartez, haurrak askatasunena hezteko aukera dago. Gizarte balio menderatzaileak zalantzan jartzeko eta nor bere osotasunean garatzeko. Eta legearekin, arau- multzo bat ezartzekoa, “derrigor” bete beharrekoa, bermatu beharrekoa. Eta nolabait, modu pertsonalean eta kolektiboan egiten diren jarduerak, ekimenak, proposamenak … elkartzekoa, indarrak batu eta lan-sare handiagoak sortzekoa (udaletxe, bestelako erakunde publiko, gobernu etab)
            Hori guztia kontuan izanik, aipatzekoa da, euskal hezkuntza sistema, hobekuntza prozesu garrantzitsu batean murgilduta dagoela eta emakume zein gizonen arteko aukera eta tratu berdina lortzeko lege ugari daudela. Baina oraindik,  berdintasun errealaren bidean, erronka ugari daude:
·         Lehenik eta behin kontzientzia aipatu nahiko nuke; hau da, nekez aldatuko dugu gizarte bat, bertan gertatzen denaren jabekuntza ez badugu. Beraz, gizarte patriarkal batean bizi garela bistaratzea ezinbestekoa da. Estereotipo, rolen kontzientzia.
·         Inplikazioa. Legeak paperean idatzitako hitz soilak dira. Errealitatea aldatzeko, nahia funtsezkoa da, gogoa, ekimena.
·         Koherentzia. Diskurtsoarekin eta gure jarrerekin koherenteak izatea.
·         Elkartasuna. Eskola ez da haurren heziketaren arduradun soila; beraz, komunitateko gainontzeko kideekin elkarlana funtsezkoa da.

·        
Aniztasunaren onarpena. Ez dago ez neska eta mutil izateko eredu jakin eta bakar bat. Guztiok, ezberdinak, anitzak gara. Baina guztiok aberatsak. 

Erronkak kontuan izanik, eta izan diren legealdi guztietan jasotakoa eskoletan bermatzen aldera, balioen aldaketa erronka nagusiena dela deritzot. Ikasleei formazio integrala eskainiz; nork bere identitatea osatu, eta ezagutza eta bere balorazio etikoa aldi berean integratzen dituen errealitatearen kontzepzioa eraikiz.

Lorpenei erreferentzia eginez, aipatzekoa da Euskal Herriko ikastetxeak jadanik hasi direla mugitzen. Elkartasuna lortu da, errealitatea aldatzeko nahia. Jadanik egun seinalatuak ditugu gure egutegietan (martxoak 8, azaroak 25), lurralde bakoitzean Hezkidetza aholkularitzak sortu, mintegi eta lan taldeak, ikastetxeetan sentsibilizazio kanpainak egin dira eta ikastetxeetan hezkidetza bultzatzeko zenbat material ere sortu dira: Hezkuntza- Sisteman hezkidetza eta genero indarkeriaren prebentzioa latzeko Gida Plana, Heziberri 2020.
Lorpenei erreferentzia eginda, jarraian niretzat esanguratsua den xede bat aipatuko dut, hitz hodei batez baliatuz: 
15.3.a: Balioen araberako hezkuntza, zuzenbideko funtsezko printzipio, eskubide eta askatasunekin bat, bereziki aniztasunaren errespetua eta inor ez baztertzea (jaioterri, adin, arraza, sexu, egoera zibil, sexu-joera, gaitasun fisiko edo psikiko, osasun-egoera, hizkuntza, kultura, erlijio, sineskera eta ideologiagatik edo beste edozein egoera edo ezaugarri pertsonal, ekonomiko edo sozialengatik). 






Nortasuna askatasunean eraikiz, aniztasuna aberastasun bilakatuz.



Euskarri interesgarriak: 

·        







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina