2015/11/01

SEXU GENERO SISTEMA


Mundua ulertzeko gizartea binomioetan banatzen ikasi dugu, guztiz kontrajarriak diren binomioak sortuz, ikasle-irakasle, heldu-gazte, etorkin-autoktono, heterosexual-homosexual, maskulino-femenino, arrazoi-emozio etb. Dikotomia hauen sorkuntza gizartea kontrolatzeko funtzioarekin sortzen da, kolektibo bati boterea emanez (zapaltzailea) eta besteari boterea kenduz (zapaldua) eta antolakuntza hierarkiko bat osatuz. Esan genezake binomio horien baitan sortzen direla identitateak eta genero identitateak direla gehien barneratuta ditugunak eta horregatik hain da zaila genero estereotipoekin apurtzea.

Mundua ulertzeko era horrek gauza eta gertaera oro identifikatua eta sailkatua egotea esakatzen du, eta klasifikazio hori tresna ezberdinen bitarte naturalizatzen da, gauza hori norma eta saihestezian dela uler dezagun. Ondorioz, bi aukera horien artean egon daitekeen sailkatu gabeko beste edozein aukera ez da naturala edota normala.


Bideo honetan oso argi ikusten da zer den “emakume” eta zer den “gizon” izatea, muturreko bi gauza izango balira bezala. Baina errealitatera jotzen badugu, gizartearen gehiengoa prozesu horren tartean kokatzen gara, ezaugarri maskulino eta femeninoekin. Eta azken finean esfortsua egiten dugu muturrera joateko alde batera edota bestera gizartean onartuak izateko, gero eta hurbilago egon orduan eta onartuagoak egongo gara. Alde batera edota bestera joateko sistemak erabiltzen duen tresna hezkuntza dela esan genezake eta aldi berean baita hori aldatzeko tresna dela argi dugu.

Hezkuntzak duen erronka nagusiena gure jardunaren gaineko hausnarketa iraunkorra dela uste dut. Sexu-genero estereotipoak erreproduzitu ez baditugu nahi hausnarketa eta autokritika gure egunerokotasunean egon behar dira. Gure hizkuntzaren, gorputz adierazpenaren, edukien, jarreren, metodologien, ebaluaketen, antolaketa eren, funtzionameduen, helburuen, materialen gainean hausnartu behar dugu. Eta horretarako gure ingurunea aztertu, eremu publikoan eta pribatuan gertatzen denaren inguruan hausnartu eta kontzientziaz aritzeko tresnak sortzea eta eskaintzea ezinbestekotzat deritzot. Askatasunean eta inposaturiko estereotipoetatik aldentzeko estereotipoen erainkuntzaren jabetza izatea da oinarrizko lana eta zailena. Nahi beste identitate daudela ulertu eta ulertarazi behar dugu. Eta kontzientziazio lan horretan estereotipo horiekin deseroso edota menpeko rola ezarri zaion kolektiboak ahalduntzera joan behar garela, subjektu eraldatzaile bihurtu behar gara.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina