2015/11/07

GENERO INDARKERIARI EZ!!!

 
Estatu mailan, iaz, 54 emakume hilik, 3 EAEn. Estatuan 126.742 salaketa egon ziren, 2013an baino %1,5 gehiago, bost urtez behera joan ondoren. Haietariko 3.990 EAEn. 2014an EAEn genero-indarkeriak eragindako emakumeen biktimizazio kopurua 5.125koa izan da. 83 feminizidio Estatuan. Zenbaki hauek hotzikarak sortarazten dizkigute baita gazteek gainerako herritarrek baino tolerantzia handiagoa dutela genero-indarkeriaren aurrean jakiteak ere. Izan ere, umeak garapen prozesuan gizarteratze agente guztien eraginez dikotomia sexistak ikasten joango dira eta batera indarkeriaren kontzeptualizazioa eraikitzen joango da.
Hau dela eta, genero-indarkeria agertuko da identifikatzeko era nabariagoan, fisikoa, sexuala, ekonomikoa eta egiturazko indarkerien kasuetan edo zailagoan,  psikologikoa, sinbolikoa edo mikromatxismoa indarkerienetan.
Indarkeriaren eskalada arrunta mikromatxismotik, abusu psikologikora pasatu, eraso fisiko eta sexualarekin jarraitu eta, kasurik txarrenetan, erailketara ailegatzea izan liteke.
Hezkidetzak emakumeen aurkako indarkeriaren eliminazioaren alde lan egiten du. Dikotomia hierarkizatuak gaindituz, estereotipo sexistetatik at, neskek zein mutilek bere indibidualitatea eta ahalmen guztiak garatu ditzaten nahi du.

Gaian sakontzeak aukera eman dit errealitateaz konturatzeko; indarkeria mota desberdinak ezagutzeak eta leunen eta egunerokoak erailketara hel daitezkeela jakiteak zer garrantzitsua den azken hauek ere bistaraztea eta desagerraraztea. Ez da epe laburrean lortuko, Sevillako Unibertsitateko katedrunak dion bezala Elmachismo invisible y los micromachismos bideoan: el machismo invisible y los micromacismos están infiltrados hasta los tuétanos de la vida cotidiana”.

Genero-indarkeria definituko nuke modu honetan: emakumeek emakumea izateagatk  jasaten dituzten mota guztietako tratu txar guztiak, fisikoak, sexualak, ekonomikoak, psikologikoak baita leunenak eta egunerokoak ere. Bestalde, indarkeria simbolikoa da bide sinbolikoaren bidez eragiten duena; ikustezina dena eta onartezin diren jarrerak natural gisa sinestera eramaten gaituena.

Egindako jardueretan, batetik, genero-indarkeriaren isla diren adierazpen zerrenda bukaezina dela eta beraz, esku-hartzeari ekin behar diogula hori desagertzeko. Bestetik, berdintasuna eta emakumeen ahalduntze islatzen dituztenak ere badaudela, beraz, horiek hainbat gauza ondo egiten ari direneko seinaleak direla eta ildo horretatik jarraitu behar dugula ondorioztatu dut.
“Umeen munduan ez da emakumeak jotzen” bideoari dagokionez,  sakonki hausnarrarazi gaituela uste dut. Alde batetik,  umeak txiki-txikitatik hezi behar ditugula joera sexistak eta diskriminatzaileak ezabatzeko eta aitak eta amak inplikatu behar ditugula ildo beretik joan daitezen argiago ikusten da orianidik. Beste alde batetik, emakumeen indarkeriaren kontrako edozein material aukeratzen dugunean, ondo aztertu behar dugula eta “osagai” guztiak kontuan hartu behar direla mezu egokiak bidaltzeko.


Amaitzeko, nire ustez ikastetxean landu beharreko  erronkak dira:
  • Genero-indarkeria identifikatzeko gaitasuna sustatzea eskola komunitate osoan.
  • Maskulinitate hegemoniko eta feminitate subordinatuen ereduak kolakan jarri eta beste eredu positiboak erakutsi.
  • Estereotipo sexistak eta heteronormatibitatea gainditzen dituen heziketa afektibo-sexuala bermatu, non agresio sexistak zentzurik ez duen.
  • Hizkuntza hezkidetzailea ikastetxeko esparru guztietan erabili (ahozkoa, idatzitakoa eta ikonografikoa edozein euskarritan), baita kanpoko erakundeekiko harremanetan.
  • Curriculuma eta materialak aztertu edozein genero-indarkeria moten aztarnak deuseztatzeko, estereotipo sexistarik gabeko emakume eta gizonen presentzia orekatua sustatzeko eta emakumeen jakintza eta garapen sozialerako egindako ekarpenak txertatzeko.
  • Espazioen egitura eta erabilera analizatu, parekide eta segurua bermatzeko beharrezkoak diren aldaketak sartuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina