2015/11/06

Emakumeen aurkako indarkeriaren gainean hausnarzten.

Gai honen inguruan hausnartzen dudan bakoitzean egoeraren larritasunaz jabetzen naiz. Alde nabarmenenean bortizkeri fisikoa dugu, ikaragarria eta ehundaka emakume erailak dira honen ondorioz, gehienetan bere bikote edo bikote ohiaren eskutik. Hala ere, bortizkeri mota hau ondorioa da nire ustez, bortikeri estruktural eta kulturalaren ondorio.

Ideia hau gatazketan aditua den Paco Casconen hitzaldi batetik jaso duteta emakumeen kontrako bortizkeria azaltzeko guztiz baliogarria iruditu zait.

  • Bortizkeri kulturala. Gure ohitura, jarrera eta balorren multzoa da. Bere espresioa, jokoetan, jostailuetan, kiroletan, abestietan, iragarkietan, filmetan... ikusi dezakegu. Honen ondorioz, emakumeen kontrako bortizkeria justifikatu eta legitimatzen duen marko ideologikoa eraikitzen da. Indarkeri sinbolikoa hemen kokatu genezake. Gai honetan sinestezina iruditzen zait iragarkien munduan gertatzen dena. Gaur egun iragarkiak onartuak izateko galbae eta arautegi oso zorrotza pasa behar izaten dute, nola da posible orduan ikusten ditugun iragarkiak baimenduak izatea? Bideo honek egoera oso ondo azaltzen du eta esaldi hau oso argigarria da: "emakumeak objektu gisa agertzean deshumanizatu egiten ditugu eta hori beraien aurkako bortizkeria justifikatzeko lehen pausoa besterik ez da" (bideoaren 2'25"tik aurrera).



  • Bortizkeri estrukturala. Talde baten (kasu honetan emakumeak) beharren asetzea mugatzen duten egitura fisiko edo antolamenduzkoen multzoa. Atal honetan besteak beste honako kasu hauek kokatu genitzazkeen: emakumeen soldata baxuagoak; formakuntza berdina edo hobea izanda langabe tasa altuagoak; kristalezko sapaia bezala ezagututako fenomenoa, non emakumeak erakunde bateko organigraman gora egitean une batean aurrera egiteko langa bat topatuko duten;  emakumeen presentzia eskaxa aginte eta erabakitze postuetan publiko, pribatu zein politikoetan...


Ikastetxean lantzeko erronkak aurreko sarreran "sexua eta generoa" aipatutakoak lirateke. Bide honetan, nire ustez emozioen munduan ere inmersio bat egin beharko genuke eta inteligentzi emozional intra zein interpertsonala landu beharko genuke eta era berean gatazkarekin bizitzen irakatsi beharko genieke gure ikasleei.
Paco Casconek hau nola egin genezakeen azltzen digu bideo honetan:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina