2015/11/07

GENERO INDARKERIARI EZ!!!

 
Estatu mailan, iaz, 54 emakume hilik, 3 EAEn. Estatuan 126.742 salaketa egon ziren, 2013an baino %1,5 gehiago, bost urtez behera joan ondoren. Haietariko 3.990 EAEn. 2014an EAEn genero-indarkeriak eragindako emakumeen biktimizazio kopurua 5.125koa izan da. 83 feminizidio Estatuan. Zenbaki hauek hotzikarak sortarazten dizkigute baita gazteek gainerako herritarrek baino tolerantzia handiagoa dutela genero-indarkeriaren aurrean jakiteak ere. Izan ere, umeak garapen prozesuan gizarteratze agente guztien eraginez dikotomia sexistak ikasten joango dira eta batera indarkeriaren kontzeptualizazioa eraikitzen joango da.
Hau dela eta, genero-indarkeria agertuko da identifikatzeko era nabariagoan, fisikoa, sexuala, ekonomikoa eta egiturazko indarkerien kasuetan edo zailagoan,  psikologikoa, sinbolikoa edo mikromatxismoa indarkerienetan.
Indarkeriaren eskalada arrunta mikromatxismotik, abusu psikologikora pasatu, eraso fisiko eta sexualarekin jarraitu eta, kasurik txarrenetan, erailketara ailegatzea izan liteke.
Hezkidetzak emakumeen aurkako indarkeriaren eliminazioaren alde lan egiten du. Dikotomia hierarkizatuak gaindituz, estereotipo sexistetatik at, neskek zein mutilek bere indibidualitatea eta ahalmen guztiak garatu ditzaten nahi du.

Gaian sakontzeak aukera eman dit errealitateaz konturatzeko; indarkeria mota desberdinak ezagutzeak eta leunen eta egunerokoak erailketara hel daitezkeela jakiteak zer garrantzitsua den azken hauek ere bistaraztea eta desagerraraztea. Ez da epe laburrean lortuko, Sevillako Unibertsitateko katedrunak dion bezala Elmachismo invisible y los micromachismos bideoan: el machismo invisible y los micromacismos están infiltrados hasta los tuétanos de la vida cotidiana”.

Genero-indarkeria definituko nuke modu honetan: emakumeek emakumea izateagatk  jasaten dituzten mota guztietako tratu txar guztiak, fisikoak, sexualak, ekonomikoak, psikologikoak baita leunenak eta egunerokoak ere. Bestalde, indarkeria simbolikoa da bide sinbolikoaren bidez eragiten duena; ikustezina dena eta onartezin diren jarrerak natural gisa sinestera eramaten gaituena.

Egindako jardueretan, batetik, genero-indarkeriaren isla diren adierazpen zerrenda bukaezina dela eta beraz, esku-hartzeari ekin behar diogula hori desagertzeko. Bestetik, berdintasuna eta emakumeen ahalduntze islatzen dituztenak ere badaudela, beraz, horiek hainbat gauza ondo egiten ari direneko seinaleak direla eta ildo horretatik jarraitu behar dugula ondorioztatu dut.
“Umeen munduan ez da emakumeak jotzen” bideoari dagokionez,  sakonki hausnarrarazi gaituela uste dut. Alde batetik,  umeak txiki-txikitatik hezi behar ditugula joera sexistak eta diskriminatzaileak ezabatzeko eta aitak eta amak inplikatu behar ditugula ildo beretik joan daitezen argiago ikusten da orianidik. Beste alde batetik, emakumeen indarkeriaren kontrako edozein material aukeratzen dugunean, ondo aztertu behar dugula eta “osagai” guztiak kontuan hartu behar direla mezu egokiak bidaltzeko.


Amaitzeko, nire ustez ikastetxean landu beharreko  erronkak dira:
  • Genero-indarkeria identifikatzeko gaitasuna sustatzea eskola komunitate osoan.
  • Maskulinitate hegemoniko eta feminitate subordinatuen ereduak kolakan jarri eta beste eredu positiboak erakutsi.
  • Estereotipo sexistak eta heteronormatibitatea gainditzen dituen heziketa afektibo-sexuala bermatu, non agresio sexistak zentzurik ez duen.
  • Hizkuntza hezkidetzailea ikastetxeko esparru guztietan erabili (ahozkoa, idatzitakoa eta ikonografikoa edozein euskarritan), baita kanpoko erakundeekiko harremanetan.
  • Curriculuma eta materialak aztertu edozein genero-indarkeria moten aztarnak deuseztatzeko, estereotipo sexistarik gabeko emakume eta gizonen presentzia orekatua sustatzeko eta emakumeen jakintza eta garapen sozialerako egindako ekarpenak txertatzeko.
  • Espazioen egitura eta erabilera analizatu, parekide eta segurua bermatzeko beharrezkoak diren aldaketak sartuz.

Genero indarkeriaren kontra eskolatik

Kaixo,
Hezkidetza esku hartzen Kurtsoan  badago oso ongi idazten duen jendea eta hizkuntza ederki manejatzen duena. Ni ez naiz hoietakoa, eta nere aportazioak xumeak dira eta eskolaren eguneroko martxa ikusita, burura  etortzen zaizkidanak.

Etorkizunean tratu txar emango dituztenak,  gure gaur egungo eskoletan daude. Gure eskuetatik pasatzen dira. Honek batetik kriston ardura da irakasleontzat  baina bestetik kriston aukera .

Nik 54 urte ditut. Beraz, urte dexente daramazkit irakaskuntzan , LHko irakaslea naiz eta gaur egun gehien kezkatzen nauena, eta gehien zaintzen dudana ikasleekin  " harremanak " dira.
Ordu eta egun asko pasatzen ditugu elkarrekin eta datu asko ditugu irakasleok.
. Badakigu,  ikasle bakoitzaren bizitza, zailtasunak, zenbait kasuetan familia egoera oso gogorrak... Beraz, ahal dugu irudikatu dugun ikaslea, hamar urte barru. Honek guztia aukera ematen digu, gelan gauza asko lantzeko, asko hitz egiteko.

Irakasleak  sentitzen dugu  curriculumaren presioa, eta harremanetaz edo geletan gertatzen direnetaz, presaka eta korrika hitz egiten dugu denbora ez galtzeko.
Ni gaur egun saiatzen naiz "toleranzia 0 " izaten gelan  gertztzen direnen jarrera sexista, matxista, indarkeriakoak, edo errespetuz gabekoak. Geratzen dut klasea behar ditudan guztietan  eta lasai saiatzen naiz gertatutakoa aztertzen ikasleekin batera.

Marian Morenok hitzaldi batean esan zuen ikerketa batean ikusi dela noizbait genero indarkeria landu duten ikasleen  artean, aukera gutxiago zegoela egoera hauek emateko.

Nik gar  egun eskolan gehiago  landu nahi dudan gaia , ez ikustearena egiteraena da. Ez da nahikoa tratu txar ez ematea, indarkeriazko jarrera baten  lekukoa baldin dira ere, inplikatuta sentitzea.
Azaroaren 25ean " Emakumeen indarkeriaren kontrako eguna" dela eta, Berritzegune nagusitik bidali dute eskoletara proposamen bat hain zuzen aipatutako " ez ikustearena" gaia lantzeko.
Gure eskolan erabiliko dugu .

Beno kurtsokideak, asteburu polita izan!


Genero Indarkeria




Genero indarkeria

Edonori kalte egin diezaiokeen ekintza fisiko nahiz ahozkoa indarkeria da. Ekintza hauek modu jarraian gertatzen badira, tratu txarretan oinarritutako harremanak dira.
Indarkeria fi sikoa da identifikatzen errazena eta mobilizazioen, iritzi kritikoen, sentsibilizazio kanpainen edota unitate didaktikoen bitartez lortu da honekiko jarrera arbuiagarri eta orokorra gure gizartean, errotik desagertzea lortu ez den arren.
Batzuetan, indarkeria leuna eta ikusezina izan daiteke. Harremanetan mehatxuak eta irainak ematen direnean, beste pertsona baloratzen ez denean, bestearen bizitza kontrolatzen denean, lagunengandik bereizten saiatzen denean, norbait beste pertsonen aurrean barregarri uzten denean edota gaizki ateratzen den guztiaren errua botatzen denean. Egoera hauek pertsona gaizki sentiarazten dute bere autoestimuan eraginez, indarkeria psikologikoa da.

Bestalde, badira indarkeriazkotzat hartzen ez diren ekintzak baina ondoeza edo ezerosotasuna sentiarazten dutenak pertsonen sentsibilitatea urratuz: generoaren estereotipoekin bat ez etortzeagatik esamesaka aritzea, txiste sexistak, keinu lizunak... Maila kontua da, baina hala ere, ezin da ukatu hori ere indarkeria dela.

Indarkeria sinbolikoa indarkeria leuna, hain da leuna, pertsona askorentzat ikusezin bilakatzen dela eta normaltasunez estaltzen dela. Identitate kulturalaren, tradizioaren edo egunerokotasunaren barne balego bezala inkontzienteki erabiliaz.

ETA ESKOLETAN ZER ?
Tratu txarrak ekiditeko tratu onen bidean lan egin behar dugula uste dut. Tratu onetan hezteko auto-estimua, berdintasuna eta trataera egokiak bultzatzea ezinbestekoa da.
Tratu txarrei aurre egiteko bide bat tratu onak garatzearena da.
Pertsonen arteko harremanen eredua neurri handi batean transmititu egiten da. Tratu txarrak ekiditeko ondo tratatzen ikasi beharra dugu.
Era guztietako tratu txarrak identifi katu eta tratu onerako tresnak eskaini . Balore aldaketa eragin behar dugu pertsona guztion berdintasuna landuz neska edo mutil jaiotzeagatik ezarritako eredu eta estereotipoak alde batera utziz eta onarpena eta komunikazioan oinarritutako harremanak sortuz.
Errespetua eta enpatia landu, beste pertsonen larruan jartzen ikasi eta besteak kontuan hartuta jokatzen ikasi.
Modu honetan indarkeria sexistaren prebentzioan eta desagerpenean lagundu dezakegula iruditzen zait.







Genero indarkeriari buruz hausnartzen


Egun hauetan, mugimendu ezberdinak deituta, hainbat kontzentrazio ikusiko ditugu gure hirietan eta herriko plazetan. Azaroaren 25ean biolentziaren kontra ekitaldi ezberdinak ere antolatuko dira eskola, udaletxe eta erakunde publikoetan. Baina nik galdetzen diot nire buruari ea nahikoa izango den eta gehiago egin ahal dugun.



Aste honetan beste pausu bat eman dugu gai honetaz. Genero eta estereotipo, genero-sistema, genero inposaketak, mitoak, gizartean dauden sinesmenak, genero indarkeria motak...Etenik gabeko gaitzaren aurrean gaude. Zer gertatzen da gure gizartean gero eta mobilizazio gehiago izan arren, aurten ere emakumeek milaka salaketa jartzeko jasandako tratu txarrengatik?


Estatistikak  kontutan hartzen baditugu, indarkeria matxista mundu osoan zehar dago hedatuta konturatzen gara. Eta indarkeria hau mota dezberdinetakoa da: fisikoa, psikologikoa, sexuala eta abar. Dimentsio handiko arazo baten aurrean gaudela argi dago non gazteek, adibidez, estereotipo sexistak mantentzen dituzten eta emakumeek askotan segurtasun eza eta autoestimu oso baxua bizi diren. Datuek esaten dute erasotutako emakumeak oso gazteak direla, batzutan, 18 urte baino gutxiago emakumeak.




Nik uste dut fenomeno horren kontra borrokatzeko esparru nagusietako bat hezkuntza dela. Guk, emakumeen aurkako indarkeriaren eliminazioaren alde lan asko egin ahal dugu. Eta gurekin batera, komunikabideek eta erakunde publikoek. Lagundu behar dugu dauden estereotipo sexistak desagertzean, batez ere, gazteen artean. Ikerketek esaten duten bezala genero indarkeria ikasten da eta, ondorioz, nire ustez desikasi ahal da. Emakumeen ikuspena bultzatu behar dugu inguru guztietan eta mikrobiolentziak, mikromatxismoak eta horrelako indarkeriak ezin ditugu onartu gure ikastetxeetan, honen progresioa abusu psikologikoa, eraso fisikoa, eraso sexuala eta, kasu larrietan, erailketak dela eta.


Bukatzeko azpimarratu nahi dut denon artean eskola seguruak lortzeko lan egin behar dugula, hau izan behar dela erronka nagusietako bat, pentsamendu patriarkala eta dauden bizimoldeak apurtu ahal izateko eta, batez ere, denon berdintasuna bermatu ahal izateko.


Hasteko moduan, zer iruditzen zaizue egoera hau aztertzen hasten bagara?

Musurik ez, eskerrim asko

                                                         Musurik ez, eskerrik asko


Marijose#hausnarketa#genero-indarkeria


Sare sozialak eta biok

Aupa ikaskideok.
Sare sozialetan murgilduta, eta erdi galduta. Hainbeste direnez!! Facebook eta Twitter ezagunak ziren niretzat, agian horregaitik erraz erabiltzeko ikusten ditut. Mobila erabiltzen dut bi sare sozial horiek ikusteko, beraz, nahiko erosoak iruditzen zaizkit.
Erabilgarritasuna kontutan hartzen badugu, burura etortzen zaidan lehen gauza eguneroko tresnak bihurtu direla da, azken garai hauetan modan daude, gaur eguneko bizitzarako, askotan, nahitanahiezkoak. Jendeak, orokorrean, gero eta gehiago erabiltzen ditugu tresna hauek, adin guztiko jendea topa dezakegu.
Beste alde batetik, bakoitzak erabiltzen dituen sare sozialetan bere iritziak, interesak, nahiak,,, aldarrikatzen ditu, plazaratzen ditu, ikusgarri jartzen ditu bere "ezagunen" artean. Horregaitik, gure eskuetan daukagun gaia sare sozialetan egotea derrigorrezkoa ikusten dut.
Sareetan egingo dugun lanaren etekina hori izango da: gure ideiak, nahiak... aldarrikatzea, ezagutaraztea, ahal den eta jende gehiagori heltzea.
Niretzat, ziberaktibismo hezkidetzailea hauxe da: sare sozialak erabiliz, gizarte hezkidetzaileagoa lortu. Askotan entzun dudan bezala: izendatzen ez dena, ez da esistitzen. Gaur egun, sare sozialetan, ziberespazioan ez dagoena, ez da esistitzen.

2015/11/06

Genero indarkeria aztertzen

GENERO INDARKERIA
Emakume izate hutsagatik jasaten dituzten  tratu txar psikologikoak….
Genero-indarkeria kulturala, estrukturala eta ideologikoa da.
Emakumeen aurkako indarkeria oso errealitate konplexua da eta mundu osoko emakumeei eragiten die, maila sozial, adin, arraza edota erlijio guztietakoak. desberdintasunean oinarritutako sistema batean gizon eta emakumeen arteko harremanak eraikiak dauden moduan du bere jatorria.

INDARKERIA SINBOLIKOA “jazarpen fisikotik harago, eta aztikeriaz bezala zuzen zuzenean pertsonaren gorputzetan eragiten duen botere mota bat da(Pierre Bourdieu).
Azkeneko bloke honetan genero indarkeri mota guztiak aztertu ditugu eta denen artean zenbait kultura edo erlijiok emakumeei zuzentzen dien indarkeriaz hitz egin nahiko nuke. Aurreko  asteartean, azaroaren 3an Berria egunkariak “ Zauririk gabe, orbainik ez” artikulua argitaratu zuen. Bertan , Euskal Herrian, genitalen mutilazioa pairatzeko arriskuan zeunden  emakumeen  kopurua ematen zuten:
“Emakunderen datuen arabera, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan 11.00 dira ablazioa praktikatzen den herrialdetatik iritsi eta bertan bizi direnak eta horietatik 800 neskato leudeke mutilazioa jasateko arriskuan”
Hezkidetza lantzeko  eta Genero indarkeria  prebenitzeko planaren  erronken atalean , erronka hau daukagu:
E] Eskola-komunitate osoaren atxikimendua lortzea, genero-indarkeriari aurrea hartzeko, kasuak lehenbailehen detektatzeko eta biktimei arreta egokia eta eraginkorra emateko.

Goian aipaturiko erronkak betebehar batzuk ematen dizkie hezkuntzan aritzen direnei : kasu horien detekzio goiztiarrean aritzea.Oso atal laburra izan arren, behintzat,  ideia eta helburua baturik daude. Askotan gure begirada bikoteen artean gertatzen den indarkeriara zuzentzen dugu  beste hauek   kontutan izan gabe ( etxeko indarkeria litzateke, edo kulturala? ). Argi dago munduan eta beste kulturatan gertatzen ziren praktikak orain gure gizartearen parte direla eta  horien inguruan ere hausnartu egin behar dugula. 

Erasotuak, irainduak, kolpatuak.



Sistema patriarkala mantentzeko tresna garrantzitsuena, indarkeriaren erabilpena da. Indarkeria adierazpen mota ezberdinak aurkitu ditzakegu; fisikoa, psikologikoa, sinbolikoa, sexuala… eta honek zapaldu/zapaltzailearen logika eta emakumeen eskubideen urraketa sistematikoa iraunarazten ditu. Agerian geratzen da, sexu-genero sistema kaltegarria dela; bi sexu eta genero bereizteaz gain, hauen arteko hierarkian oinarritzen delako. Gizona emakumeari gailentzen zaio, eta genero maskulinoa femeninoari.
Familia egitura izan daiteke indarkeriaren iturburua, honen bitartez hauspotzen baitira botere-harremanak, eta ondoren, botere hori jendarte-egitura guztietara hedatzen da.

Genero Indarkeria, sistema patriarkalean emakume izateagatik, honen aurka egiten den indarkeria da. Kulturala, estrukturala eta ideologikoa da. 
Indarkeria Sinbolikoa, oharkabean ematen den indarkeria da. Emakume eta gizonen arteko ezberdintasunak erreproduzitzen ditu, eta estereotipoak areagotu.

Gure inguruan egunero ikusten dira indarkeria zantzuak. Parrandan, borrokan, lanean, ikasgelan, etxean, auzoan, kalean, maitasunean… Kasu hauek ez dira isolatuak, egunerokotasunean presente dauden elementua da eta gure esku dago hauek bistaratzea.

Genero indarkeria eskolan lantzeko erronkak:

  • Hezkuntza komunitateari, genero indarkeria detektatzeko tresnak ematea. 
  • Prebentzioa eta detektazio goiztiarra. 
  • Pertsonen garapen integrala, sexua edozein izanik,
  •  Ikastetxeek leku segurua izan behar dute. 
  • Curriculumeko eta ikasmaterialetako edukiak berraztertzea 
  • Protokoloa martxan jartzea. 
  • Herriko mugimendu feministarekin sartzea. 
  • Ikasturtez-ikasturteko lanari jarraipena ematea.


Borroka guztiek pizten dute elkartasuna. Maite dugun hori defendatzean, hori bera maite duten guztiekin elkartasuna sentitu ohi dugu. Baina, indarkeria oso agerikoa denean, elkartasuna areagotu egiten da, gure ondoan dagoen edozeini erasotuz gero, gu geu sentitzen baikara erasotuak, kolpatuak.
Emakume bati erasotzean,
guztiok erasotzen gaituzte!
Gure genealogía feministak. 

GENERO INDARKERIA

Heteropatriarkatua egituratutako sistema oso bat da eta horren biziraupenerako egiturazkoak diren zapalketak sortu eta bultzatzen ditu.  Egitura dikotomikoen bidez, menpeko harremanak sortuz eta zapaltzaile zapaldu paperak banatuz, hau da, gizonei boterea emanez eta emakumezkoari kenduz. Genero sistemak emakumeak sistematikoki eta hauen bizitzetako esparru guztietan zapaltzea eragiten du. Batzuetan agerikoak dira erasoak eta eraso gisa identifikatzeko erraztasunak daude, baina bestetan identifikatzea kostatzen zaizkigu eta gainerakoei ikustaraztea ere kostatzen zaigu, baina beti izango dira estrukturalak. Emakume guztiak kolektibo gisa  zapalduak gara, sistemak duen tresneria osoa gu zapaltzeko diseinatuta dago eta horretarako gizonezkoari ematen dio boterea, gu zapaldu ahal izateko boterea. Zentzu horretan genero indarkeria emakumeon kontrako indarkeri mota oro dela esan dezakegu.


Esan bezala eraso batzuk agerikoagoak dira eta beste batzuk sotilagoak, esaterako indarkeria sinbolikoa dugu identifikatzen eta ikustarazten zailena, izan ere indarkeri mota ororen oinarrian dagoena baita, erroko indarkeria. Indarkeria sinbolikoaz ari garenean, sistema heteropatriarkarraren gauzapen sinbolikoaz ari gara.  Hor  doa adibide bat:



Berdintasun faltsuaren gizartean bizi garela esango nuke, eta horrek izugarri kezkatzen nau. Askotan entzuten dugu genero indarkeriari dagokionean asko aurreratu dugula eta egia da aurrera pausuak eman direla, baina diskurtso horrek beldurra ematen dit. Gaur egun politikoki egokia den diskurtsoa oso barneratua dugu “ emakumeon kontrako erasoak onartezinak dira“, eta badirudi posizio hori hartuta berdintasuneko gizartean bizi garela. Uste horrek indarkeria estrukturala edota sinbolikoa identifikatzeko zailtasunak eta oztopoak jar ditzakeela uste dut. Egun, inoiz baino gehiago, mikroskopioak jarri eta ezkutatu nahi dizkiguten eraso guzti horiek identifikatzeko lana geldiezina izan behar da. Eta guzti hori ikastetxeetan lantzeko erronka handiak ditugu, esaterako: 
  • ·  Emakumeon ahalduntze prozesurako tresna eta baliabideen eskaintza egitea, parte hartzerako espazioak sortuz, kolektibo zapaldu gisa agente aktibo bilakatuz etb.
  • ·   Gizonezkoei sistemak ematen dien botere horren erabilpena emateari uko egiteko tresna eta baliabideen eskaintza.
  • ·    Sistema heteropatriarkarraren logika kokatzea, sistema nola antolatzen eta zertarako antolatzen den ulertaraztea.

  • · Erasoak identifikatzeko mekanismoak jartzea, eraso mota ezberdinak aztertuz.
  • ·   Lehiakortasunetik elkarlanerako filosofian lan egitea.
  • ·   Genero indarkeriako kasuei erantzungo dien protokolo bat diseinatu eta aurrera eramatea. 


ASKI DA!                       


GENERO-INDARKERIAREN INGURUKO HAUSNARKETA

   *Gai honen materialetan agertzen diren estatistikak oso gordinak dira. Oso ohituta gaude zenbakiak, proportzioak eta horrelakoak entzuten eta, askotan, ez diogu erreparatzen horien atzean dagoen errealitateari, baina dokumentu hau HEZKIDETZA gai zabalagoaren barnean egonda, eta, dagoeneko landu ditugun hainbat materialak eragin digun sentipen horretan, modu esanguratsuagoan jaso ditut. Egitura gabeko gizarte baten ondorioa baino, egitura okerretan oinarritutako gizartearenak iruditzen zaizkit.

     Ideia batzuk azpimarratuko nituzke: 
           *bai erasotutako emakume gazteen eta baita erasotzaile gizon gazteena ere (30 urte baino gutxiago), kopuru handia da, beraz, nahiz eta zabalduta egon berdintasunean aurrera goazela, datu objektiboek kontrakoa adierazten dute
          *neska askoren gizon oldarkorrekiko erakargarritasunak harritu egin nau
          * bikoteak neska KONTROLATZEA ONARTZEAK beste indarkeria askoren oinarria izan daiteke
          *”heroi bortxatzailea” eredua izatea gizonentzat, eguneroko mikromatxismoen oinarriaren adierazle bat izan daiteke
          *erlijioaren nagusitasunak eta honek ezarritako emakumeen menpekotasunak (obedientzia, apaltasuna, amabirjinaren eredua…) eragin izugarria eduki du gure kulturan
          *gizarteak erakusten die gizonei indarkeria erabiltzen, ez naturak
          *gaur egun proposatzen den emakumearen edertasun ereduak gorputz errealen gorrotoa eta emakumeen autoestimu eza dakartza
          *interesgarria da heterosexualak ez diren bikoteen arteko indarkeria izendatzeko polemika
          *gizonek ere parte hartzea genero ikuspegiaren heziketan garrantzitsua da, nahiz eta egoera batzuetan kosta izan KIDE bezala sentitzea
          *eskolak dituen erronken artean, “konfiantzazko eta segurtasun handiko espazioa bihurtzea” oso garrantzitsua iruditzen zait

          -GENERO-INDARKERIA emakume izateagatik emakumeen aurka egiten den edozein indarkeria-ekintza da (tratu txar psikologikoak edo fisikoak).


          -INDARKERIA SINBOLIKOA esplizitoki ikustezina dena, baino irudi, hizkuntza eta komunikabide desberdinetan erabiltzen den narratibaren bitartez transmititzen dena. Emakumeei gizonak baino gutxiago direla sentiarazten die, eta beldurra eta ahuleziaren sentipenak biziarazi. Horretarako, patroi estereotipatuak, mezuak, ikonoak, mitoak eta sinesmenak erabiltzen ditu.

      Oso datu esanguratsua iruditzen zait azken ikerketetan gazteen KONTROLAREN inguruan adierazten diren emaitzak:
          -mutilen %33k onuragarritzat jotzen du bikotekidea kontrolatzea.
          -emakume gazteen %28ak aitortu egiten du bikotekidearen kontrolpean dagoela. 

     “Kontrola, umiliazioa eta beste hainbat joeraren zergatia norbanakoarengan dago, ez teknologia berrien efektuan. Nerabe eta gazte guztiek erabiltzen dituzte teknologia berriak, baina bakarrik batzuek ezartzen dituzte gatazkan oinarritutako harremanak, eta bakarrik batzuek erabiltzen dute whatsappa eta mugikorra bikotea kontrolatzeko edota bikotea akuilatzeko, esaterako. Teknologia berriak eragile izango balira, modu transbersal batean gertatu beharko luke fenomenoak.”

      Horrela dio ALAZNE AIZPITARTEK, psikologa eta terapeutak, "Bikoteen Arteko Biolentzia" nazioarteko tesia burutu duena.
          Arazoa ez dago, beraz, tresnetan (askotan esan nahi izaten den moduan), baizik eta tresna horiek ematen dituzten baliabideak direla medio, erabiltzen diren jarrera posesibo eta menperatzaileetan.

*Egoera honen aurrean, eskolak zeregin garrantzitsua dauka. Honako erronka hauek azpimarratuko nituzke:
          -eskola-komunitate osoak bere gain hartu emakumeen aurkako indarkeria eragiten duten faktore desberdinen identifikazioa eta gainditzeko heziketa
              -zaintzaren etika landu, prestigioa emanez eta berdintasuna landuaz.
          -genero-ikuspegia erabili eskola barruko alderdi guztiak aztertzeko eta, baita ere, inguruan gertatzen direnekin.
ASKI DA!                       


GENERO-INDARKERIAREN INGURUKO HAUSNARKETA


   *Gai honen materialetan agertzen diren estatistikak oso gordinak dira. Oso ohituta gaude zenbakiak, proportzioak eta horrelakoak entzuten eta, askotan, ez diogu erreparatzen horien atzean dagoen errealitateari, baina dokumentu hau HEZKIDETZA gai zabalagoaren barnean egonda, eta, dagoeneko landu ditugun hainbat materialak eragin digun sentipen horretan, modu esanguratsuagoan jaso ditut. Egitura gabeko gizarte baten ondorioa baino, egitura okerretan oinarritutako gizartearenak iruditzen zaizkit.

     Ideia batzuk azpimarratuko nituzke: 
           *bai erasotutako emakume gazteen eta baita erasotzaile gizon gazteena ere (30 urte baino gutxiago), kopuru handia da, beraz, nahiz eta zabalduta egon berdintasunean aurrera goazela, datu objektiboek kontrakoa adierazten dute
          *neska askoren gizon oldarkorrekiko erakargarritasunak harritu egin nau
          * bikoteak neska KONTROLATZEA ONARTZEAK beste indarkeria askoren oinarria izan daiteke
          *”heroi bortxatzailea” eredua izatea gizonentzat, eguneroko mikromatxismoen oinarriaren adierazle bat izan daiteke
          *erlijioaren nagusitasunak eta honek ezarritako emakumeen menpekotasunak (obedientzia, apaltasuna, amabirjinaren eredua…) eragin izugarria eduki du gure kulturan
          *gizarteak erakusten die gizonei indarkeria erabiltzen, ez naturak
          *gaur egun proposatzen den emakumearen edertasun ereduak gorputz errealen gorrotoa eta emakumeen autoestimu eza dakartza
          *interesgarria da heterosexualak ez diren bikoteen arteko indarkeria izendatzeko polemika
          *gizonek ere parte hartzea genero ikuspegiaren heziketan garrantzitsua da, nahiz eta egoera batzuetan kosta izan KIDE bezala sentitzea
          *eskolak dituen erronken artean, “konfiantzazko eta segurtasun handiko espazioa bihurtzea” oso garrantzitsua iruditzen zait

          -GENERO-INDARKERIA emakume izateagatik emakumeen aurka egiten den edozein indarkeria-ekintza da (tratu txar psikologikoak edo fisikoak).


          -INDARKERIA SINBOLIKOA esplizitoki ikustezina dena, baino irudi, hizkuntza eta komunikabide desberdinetan erabiltzen den narratibaren bitartez transmititzen dena. Emakumeei gizonak baino gutxiago direla sentiarazten die, eta beldurra eta ahuleziaren sentipenak biziarazi. Horretarako, patroi estereotipatuak, mezuak, ikonoak, mitoak eta sinesmenak erabiltzen ditu.

      Oso datu esanguratsua iruditzen zait azken ikerketetan gazteen KONTROLAREN inguruan adierazten diren emaitzak:
          -mutilen %33k onuragarritzat jotzen du bikotekidea kontrolatzea.
          -emakume gazteen %28ak aitortu egiten du bikotekidearen kontrolpean dagoela. 

     “Kontrola, umiliazioa eta beste hainbat joeraren zergatia norbanakoarengan dago, ez teknologia berrien efektuan. Nerabe eta gazte guztiek erabiltzen dituzte teknologia berriak, baina bakarrik batzuek ezartzen dituzte gatazkan oinarritutako harremanak, eta bakarrik batzuek erabiltzen dute whatsappa eta mugikorra bikotea kontrolatzeko edota bikotea akuilatzeko, esaterako. Teknologia berriak eragile izango balira, modu transbersal batean gertatu beharko luke fenomenoak.”

      Horrela dio ALAZNE AIZPITARTEK, psikologa eta terapeutak, "Bikoteen Arteko Biolentzia" nazioarteko tesia burutu duena.
          Arazoa ez dago, beraz, tresnetan (askotan esan nahi izaten den moduan), baizik eta tresna horiek ematen dituzten baliabideak direla medio, erabiltzen diren jarrera posesibo eta menperatzaileetan.

*Egoera honen aurrean, eskolak zeregin garrantzitsua dauka. Honako erronka hauek azpimarratuko nituzke:
          -eskola-komunitate osoak bere gain hartu emakumeen aurkako indarkeria eragiten duten faktore desberdinen identifikazioa eta gainditzeko heziketa
              -zaintzaren etika landu, prestigioa emanez eta berdintasuna landuaz.
          -genero-ikuspegia erabili eskola barruko alderdi guztiak aztertzeko eta, baita ere, inguruan gertatzen direnekin.