Mariaren
post hau ekarri nahi dizuet ikastaroaren hasieran ikusi genuen “Pepa eta Pepe “-ren
ipuina euskaratu duelako eta baliabide erabilgarria izan daitekeelako klaustroekin
lanketa egiteko.
Asteroko
lanetan hasten naizenean eta hausnarketa
egiterakoan astez aste ondorio berera iristen naiz: hezitzaileon lanak koordinatua izan behar duela eta
hezitzaileon begirada sistematikoki landu
behar dugula.
Ikastetxeko
bateko kide garen langile guztiok begirada hezkidetzailea landu beharra daukagu
bertako ikasle bakoitzaren heziketa integrala lortu nahi badugu.
Aste
honetako irakurgaian ere Nafar Gobernuko Skolae programaren koordinatzaileak ,
Pilar Mayok, dioen modura “… ez da
irakaslegoaren militantziaren araberakoa izango”.
Horretarako
ikastetxeak hezkidetza plana egiterakoan diagnosia egitea ezinbestekoa dela
ikusi dut. Diagnosi horretan ikusiko dugulako zein diren gure ahulgune eta
indarguneak. Indarguneek aurrera jarraitzeko indarra emango digute eta
ahulguneek non hobetua erakutsiko digute.
Behin
diagnosia eginda, ikastetxerako plan estrategiko bat diseinatu beharko dugu erabakitako
helburuak nola lortuko ditugun diseinatzeko.
Jarduerak zehaztu beharko ditugu, nori
zuzenduak egongo diren zehaztu; noiz, nola gauzatuko ditugun, erabiliko ditugun
baliabideak…
Jarduerak
aurre-ezagutza batzuetatik hasi beharko ditugu, bakoitza non kokatzen den eta
taldea non dagoen ikusteko, eboluzioa gauzatu den neurtzeko adierazle batzuk
ere definitu beharko ditugu…
Koordinazio
estruktural hau egingo bagenu agian baliabide didaktiko hezkidetzaileak
txertatzeko gai izango ginateke modu eraginkor batean. Baina bizkar-hezur hau hau ez bada ongi eraikitzen zaila da bidea sendotasunez egitea.
Honako
irakurgai hauek gomendatzen dizkizuet bizkar hezur hori diseinatzeko lagungarriak
diren pistak ematen dituztelako. Ikastaroan ikusitako hainbat ideia
gogoraraziko dizkigute.
Lidia Puigvert :Educación para la Igualdad & Prevención de la Violencia de Género
Ikastaroko hainbat bideo topatuko dituzue , hemen sarrerako hitzaldia:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina