Gailendu den hezkuntza eredua
patriarkala izan dela ondorioztatu dugu orain arte ikasten ibili garen honetan.
Aldi berean, hezkuntzak, genero-rol maskulino eta femeninoetan oinarritu da eta
hauen hierarkia sustraitu du gizartea beraren ispilu bat izan delako. Orain,
beste hausnarketa bat egitea dagokigu. Zein dira hau jakinik planteatu nahi
ditugun erronkak?
Aste honetan, Currriculuma eta
baliabide didaktikoei buruz hausnartzen ibili gara eta testuan zehar bada
interesgarritzat jotzen dudan kontu bat. Hori dela eta, Curriculum hezkidetzailea sortzeko lehen
pausuan oinarritu nahiko nuke nire hausnarketa. Diagnostikoan hain zuzen ere.
Edozein neurri ezarri baino lehen
edota helburuak finkatu aurretik, garrantzitsua iruditzen zait errealitatea
aztertzea. Ariketa hau egitea uste dut oso garrantzitsua dela, gure usteetatik
at, inguru hezitzailean dauden jarduera eta egunerokoak genero prespektibatik
lantzeko. Hala, galdera bat luzatzen dut. EAE-ko zenbat ikastetxek dute
hezkidetza edo berdintasun planik?
Honen arira ALBOAN erakundearen “Eskolahezkidetzatik birpentsatzea” hezkidetzarako autodiagnostiko gida proposatzen
dizuet.
Dokumentu honetan, hezkidetzaren ikuspegitik ikastetxearen autodiagnostikoa egiteko gida metodologiko bat planteatzen da. Helburu nagusia gure hezkuntza-testuinguruaren behaketa eta azterketa gidatzea da hezkidetzaren betaurrekoen bidez, ikastetxean hezkuntza-jardunbide inklusiboak eta berdintasunekoak sustatzeko funtsezkoak diren eskolakulturako elementuak identifikatuz eta lehenetsiz.
Sentsazioa dut, “planeri”
nolabaiteko pereza diegula eta zentzu batean, egunerokoa astunago egiten duten
tresnak izan daitezkeela irudika dezakete. Baina uste dut, ezinbestekoak direla
ikastetxe edo hezkuntza eremu bateko helburu estrategikoak finkatzeko. Eta uste
dut, aldi berean, hemen dagoela hezkidetza curriculum eta baliabide didaktiko
hezkidetzailea txertatzeko zailtasun handienetako bat.
Bestalde, Euskadiko Gazteriaren
Kontseiluak (EGK) buruturiko BerdinHezi: Hezkidetzarako lehen urratsak
txostenean atertako ondorioetako bat Hezkidetzak gizarte-politiketan garrantzia
izatean datza. Honela dio:
“Hezkidetza
bermatzeko markoa eskaini dezaketen legeak badauden arren, genero-ikuspegia
hezkuntzan nola txertatzen den aztertzea eta esku-hartzea gizarte-politiketako
ildo nagusia izan beharko litzateke.
Horretarako
autonomia mailan hezkidetzarako neurri zehatzak ezarri beharko litzatekeela
uste da. Baita eskola guztietan hezkidetza planak egitea ere. Horretarako,
baliabide ekonomikoak sortzea eta proiektu ezberdinetan dirua inbertitzeko
nahia ezinbestekoa da”.
Uste dut, hau ere erronka potoloa
dela hezkuntza formalarentzat.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina