2021/02/01

Alda ezina bada, begirada KRITIKOA piztu!!

 Curriculuma eta baliabide didaktikoak aztertu edo horren inguruan hausnarketa egin aurretik, zuekin konpartitu nahiko nuke nire haserre eta sumindura, Gorputz Hezkuntzako EPEa prestatzen nengoenean MAD argitaletxean topatu nuena ikasteko edukien artean. Egia da, 2007ko urteari begira nabil, baina bertan adierazten zen emakumea ez zegoela prestatuta lehiaketarako, psikologikoki ahula zelako. Betidanik, gizonari jarraitu behar izan da, ez da gai erabakiak hartzeko, beraz lidergoa gizonentzako utzi behar zela. Gaitegi horrek halako bitxikeriaz josita zegoen. Momentu horretan ez nintzen jabetu salatu behar nuenik edo aukera hori zegoenik. Bakarrik nire kide eta lagunekin konpartitu nuen nire sumindura. Gaurko hausnarketa prestatzerakoan oroipen horiek etorri zaizkit burura, eta interneten hara-hona nengoela saiatu naiz testu horiek topatzen, azkenean zer edozer agertu da:



Azkeneko hilabetetan konturatu naiz nire gaiak, Gorputz Hezkuntzak, ematen didala aukera aparta ikasleen heziketan begirada hezkidetzailea txertatzeko. Baita ere, egiaztatu dut denbora luze eman behar zaio begirada hori txertatzeko; eta horren truke nire gaian programatuta nituen eduki batzuk geroko geratuko direla. Momentuz, horrek ez da gehien kezkatzen nauana.
Pentsatzen dut curriculumeko baliabideek sexismo eta androzentrismo kutsadura badaukate, sentsibilizazio apur batekin eta hausnartzeko jarraibide batzuekin kutsadura hori topatu ahal da eta aldatzerik ez balego ikuspegi kritikoa txerta daiteke. Niretzat zailena curriculum ezkutua aztertzea da. Horretarako norberak radar guztiak piztu behar ditu, betaurreko hezkidetzaileak jarri eta nork bere burua behatu behar du. Historian zehar jaso dugun informazio androzentrikoa eta sexista hain handia da, gure diskurtsoan batzuetan agertzen direla jabetu barik. Eta adi ez bagaude jarrera androzentrikoa eta sexista egonkortzen eta zabaltzen lagunduko dugu.









Aurreko edizioetako postak begira, zuekin partekatu nahi nuke Jarrilerarena, bi fase interesgarri azaltzen ditu –batez ere DBHrako- sensibilizazioa eta “tertulia” (solasaldia) –azken honen linka apurtuta dago-. Baita ere agertzen da Marian Morenok egindako ekarpena, nahiz eta beste gai batean ikusi dugun.
Eta bukatzeko, txertatuko dut #ItsasoGOren irudia Jaso Z.E.k partekatu zuela Curriculuma eta baliabide didaktiko post-an.





















iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina