2021/02/01

HEZKIDESAREAN

Aste honetan curriculum zein baliabide didaktikoei buruz hausnartzean konturatu naiz Haur hezkuntzan zaila egiten zaidala egiten dugun guztiari “didaktika” ez esatea.

Izan ere, haurrak berdinak, objetuak eta helduarekin harremanduz eraikitzen duelako bere NIa, eta horren atzean dagoen guztiak izan behar duelako ZER eta ZERTARAKO jakin bat. Eta nola ez, zer eta zertarako hori BETAURREKO MOREDUNA izan beharra dago. Legeak berak ere horrela agintzen digulako, besteak beste Emakumeen eta gizonen berdintasunerako 4/2005 Legeak curriculumean genero-ikuspegia gehitzeko hobekuntza-proposamenak landu behar direla zehazten bait du. 

Eta inguruan aspaldian ahozkotasunaren inguruan kezka nabaritzen dudanez, euskarazko ahozkotasuna betaurreko moreekin lantzeko PATXINTXITXIKETAN proiektua ezagutzen duzue?




Curriculum eta baliabide didaktiko hezkidetzaileak txertatzeko orduan agian indarrak gehiago batu behar ditugu eta sarean lan egiten jarraitu beharra dagoela esango nuke, betaurreko moreak inguruan zabalduz joan daitezen. Begirada hori zenbat eta gehiago hedatuz, orduan eta baliabide hezkidetzaile gehiago sortu, lehendik daudenak moldatu edo osatu, ordezkatu zein ikuspegi kritikoarekin mantentzeko lan eginez. Aste honetan proposatutako eskeman argi ikusten den bezala:



Irudia: Hezkidetzan Esku Hartzen


Bide honetan material hezkidetzaileak banatzeko zerbait sortuko bagenu? Nik izena eta logoa proposatzen ditut, kar, kar, kar:

Ezin dut bukatu aste honetan amorrua eta haserrea sortu dizkidan albistea banatu gabe:

https://www.argia.eus/albistea/ikasleak-sexuaren-arabera-banatzen-dituzten-26-ikastetxe-daude-euskal-herrian

Curriculumak eta legeak berak hezkidetza landu behar dugula agintzen duen garaietan, oraindik ere ikasleak sexuaren arabera banatzen dituzten eskolei administrazioak diru laguntzak ematea zilegi al da?

26 milioi eurorekin zenbat material hezkidetzaile sortzeko aukera egongo litzateke?

Zenbat sare lan zoragarri egin ahalko litzateke aurrekontu horrekin?


Azkenik, aurreko urte bateko Maiteren ekarpena aipatu nahi nuke, batez ere bere ekarpenean aipatzen duen testuak la innovacion educativa con perspectiva de género arreta deitu didalako, eta orain monografikoa irakurtzeko gogotsu nagoelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina