Galdeketa egin dudanean, batez ere irakaskuntzan diharduten pertsonek erantzun didate. Kontutan hartuta ere irakaskuntzan lanean dauden % oso altua emakumezkoa dela, emakumezko gehiago erantzun didate gizonezkoak baino.
Hauek erantzunak laburbilduz:
- Generoa ezberdintzen ez duen hezkuntza.
- Sexuak eta generoak dituen " jarrerak"-"rol"ak kontutan hartzen ez duen hezkuntza edo hezteko era.
- Berdintasunaren hurrengo pausua, edo berdina baina maila altuago batean dagoena.
- Berdintasuna hezkidetza duen erramienta edo tresna da.
- Parekidetasunean oinarritutako heziketa.
- Neska eta mutilak parekidetasunean heztea. Horretarako behar diren berdintasun baloreetan eta jarreretan oinarrituta.
- Ildoak hizkuntza sexista eta ez sexista, sexualitatea, berdintasunean oinarritutako baloreak...
Beste alde batetik, familian galdetu dudanean konturatu naiz gehienek ez zekitela zer den. Izenaz galdetzean hau da, ZER DA HEZKIDETZA ? ez zeukaten batere argi zer den. Adin ezberdinetakoak dira galdetutakoak, eta guztiei zer den azaltzerakoan ( oso modu zabalean) begi honez ikusi dute.
Gehien kezkatu nauena, 14 urteko familiako mutiko batek galdetu didanean:
- Izeko ze ikastaro zauz egiten? ( niri izatez, berari galdetegia egitea burutik ere ez zait pasa).
-Hezkidetzakoa erantzun diodanean ZER DA HORI?? Erantzun dit.
Institutuan ia inoiz ez duen entzun hitz hori galdetu diot, eta ezetz erantzun dit. Edukietaz edo ildoetaz galdetu diodanean ia lantzen dituzten... nesken eta mutilen rolak, zer espero den haietaz ..., estereotipoak... ezetz ere esan dit.
😱😱 Nola da posible gure gazte batzuk ez jakiatea ezer ez hezkidetzaz? Hain harrituta gelditu naiz non nire ikerketa egiten jarraitu dudan... eta hainbat galderen artean NAHIKO programa ezagutzen bazuen galdetu diot. Orduan baietz esan dit: "Hori igual bai...Me suena" eskolan landu genuela uste dut... baina ez du gogoratzen oso ondo zer egiten zuten. "Nahiko" ezaugutzen zuela esan didanean argi izpia ikusi dut.
Orduan hausnatzen hasi naiz nola den posible , gaur egungo heziketan hain eskuragarri eta hainbeste informazio ematen den garaietan ikasle askok hezkidetza ezezaguna izatea, oso larria iruditzen zait. Edo/eta ikastetxeetan ez da lantzen edo lantzen dena ikasleengan ez dauka eragin askorik.
Galdetegia egin ostean gogora etorri zait ondorengo esaera: "Izena duena izana du", ondorioz " Izena ez duena, ez da existitzen". Beharrezkoa da, HEZKIDETZARI eremu, ikastetxe, familiarte, kale, adin, espazio ... guztietan IZENA ematea eta lau haizetara zabaltzea ... HEZKIDETZAK IZANA IZAN DEZAN.
Izana horretan,lau haizetara zabalduko nuen leloa ere hauxe izango litzateke:
Aurreko urteetako post bat aukeratzerakoan ondorengoa aukeratu dut, #Garazik egindako. Izatez oso argia eta adierazgarria delako. Oso ondo garatuta nire ustez eta bertan idatzitako poemak, emakumeon eta borroka feministaren esentzia zein den oso ondo adierazten du.
HEZKIDETZA LANTZEKO ARRAZOIAK... asko dira, zerrenda oso luzea izan daiteke baina HEMEN NIREAK :
- PETSONA GUZTIEK TRATU ETA AUKERA BERDINAK IZATEKO ESKUBIDEA DUGULAKO.
- EMAKUMEARI EZARRITAKO JAZARPENAREKIN ETA PERTSONALKI MODU INTEGRAL BATEAN GARATZEKO EZARRITAKO MUGEKIN APURTU BEHAR DELAKO. SISTEMA PATRIAKAL HONEKIN BUKATU BEHAR DUGULAKO.
- INDARKERIA MATXISTAREKIN BUKATU BEHAR DUGULAKO.
- POTERE HARREMAN PAREKIDEAK BULTZATZEKO.
- ESTEREOTIPOEKIN APURTUTZEKO, JENDARTEA HAU ALDATZEKO.
#Alaitz # hezkidetza
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina