2020/10/26

BETAURREKOA MOREAK JANTZI ETA GOAZEN MUNDUA ASTINTZERA!!

 Ikastaro honetan izena eman nuenean “ Hezkidetza hitzaren atzean, muinean zegoena ulertu, ikasi , bizi nahi nuelako izan zen. Zertzelada batzuk jaso izan ditut baina sakontasun bat falta nuela sentitzen nuen.  Aste honetako irakurgaiek kokatzen lagundu naute. Mami asko zegoen irakurgaietan eta egia esan gustura egon naiz irakurtzen, zer pentsatu asko ematen zuten. 

Nire inguruan inkesta egin dudanean  onerako harrituta geratu naiz, alde batetik hezkuntzako langileak diren lagunen artean galdera egin eta denek aste honetako irakurgaian biltzen diren gakoak azaldu dizkidatelako eta Hezkuntzarekin lotura   zuzena ez dutenek ere erantzun pisutsuak eman dizkidatelako. Beraz, nire inguru hurbilean aliatuak baditudala esan dezaket. 

Nire aste honetako leloa beraz hauxe izan daiteke: 





Aurreko edizioetako ikasleen sarrerei begira egon naiz eta Pilareren honekintxe geratu naiz

Berak dioen bezala ikasketa honetan hastearekin batera norberaren muineraino sartuta dauden joera, begirada estereotipatuak ikusten direlako eta aldatzeko grinarekin bidea egiten hasi garelako!! Aupa gu!!

Hemen nire ustez Hezkidetzan lanketa sakon bat egin beharraren arrazoi batzuk:

1.- Irakasleon estilo bateratu bat landu behar dugulako oinarrian begirada hezkidetzailea duena.

2.- Eskoletan ikasle guztiek garapen integrala izan dezaten lortu behar dugulako parekidetasunean, elkartasunean eta askatasunean oinarrituta.

3.- Pertsonen nortasuna garatzen ari den urteetan esku-hartze zuzena dugulako eta funtsezkoa delako gu eredu izanik estereotipo sexualetatik at garatzea hauen nortasuna.

4.-  Pertsonak errespetuan , onarpenean eta kidetzan bizi  daitezkeen eremuak izan daitezen eskolak

5.- Justizia zein zaintzako etikan, berdintasuneko harremanetan eta boterearen erabilera parekidean oinarritutako gizartea eraikitzeko.

Beraz, Marimototsek bezala Betaurreko moreak jantzi eta goazen mundua astintzera!!

Bukatzeko Egun hauetan sare sozialetan dabilen mezu bat jarriko dizuet, badu eta gure lanarekin lotura:
 El cuadro se titula '' mi madre y las madres de mi vecindario '' y lo pintó un niño de Kerala (India),      el que oía decir a su padre al preguntar por los quehaceres de su madre.. '' sólo está en casa, no hace        nada''. El maestro de la escuela quedó tan impresionado al ver esta pintura del estudiante de la clase        9 de Anujhat Vinayal de Thrissur, que la envió a la oficina de gobierno. Ha sido seleccionada como        portada del documento para elPresupuesto de Género del año 2020-2021 del gobierno de Kerala



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina