2020/10/30

SEXU-GENEROA, ERAIKUNTZA SOZIOKULTURALA!!

 

Aurreko urteetako ekarpen hau, IXI-rena, Sexu-genero sistema apurtuz askatasunean hezi, partekatu nahi nuke zuekin. Interesgarria iruditu zait berak nola planteatzen duen hezkidetzan heztea.

Gaia landutakoen ondorioz generoko binarismoa oraindik gure gizartean oso presente dagoela  konturatu naiz, eta horrek kezkatu egin behar gaitu.

Ez dugu lan erraza, oztopo asko ditugu, nire iritziz. Esan dezakegu ditugun oztopo handienak ikusgarritasun eskasean daudela, babes politiko eta ekonomiko faltan, baina, nire ustez, oztopo nagusia gure baitan dago, gizakiongan.

Uste dut genero-eredu tradizionala dela oztopo nagusia. Horrek irauten badu, desberdintasuna baino ez du sortzen, eta hori da giza eskubideei eusteko oztopo nagusia. Konturatu naiz estereotipo tradizionalek diskriminazioa, arrazakeria edo sexismoa dutela oinarri.

Uste dut sexu-generoa ez datorrela bat bi kategoria estandarrekin, "gizonak" eta "emakumeak"; kategoriok ez dute islatzen gaur egun gizartean dagoen sexu-aniztasuna.

M. Subirats-ek azaltzen duenez bi generotan hazi eta heztearekin lotutako murrizketak gainditzea beharrezkoa dela. Generoek apurtu behar dute sexuen arabera gizarteak inposatutako jokaera. (Subirats,  Forjar un hombre, moldear una mujer, 2013).

Egoera honen aurrean eta kontzientzia hartuz soilik hartu ahal izango dira konponbideak ahalbidetuko dituzten neurri zehatzak. Horregatik uste dut hezitzaileok, familiekin eta, oro har, gizartearekin batera, balioetan koordinatuta lan egin behar dugula eremu hezitzaileetan (formalean, ez formalean, etxean, leku guztietan …). 

Desafio eder bat dugu, umeak neska moduan eta mutil moduan, pertsona moduan, hezteko. 


Interesgarria iruditu zait Nancy Fraser-ren feminismo kritikoa  sozialki, historikoki eta kulturalki  eraikitako kategoria gisa generoa definitzerakoan. 
Artikulu honetan genero-identitateak dakarren erronka planteatzen du, berdintasunaren eta emakumeen emantzipazioaren ikuspegitik. 

    ASTE HONETAKO PROPOSAMEN PEDAGOGIKOA

ISPILUTXO helburu pedagogikoa duen ipuina … (entzun)





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina