2020/10/31

Sexu-generoari buruz hausnartzen

 



 Aste honetan sexu-genero sistemaren hausnarketa egin dugu. Hau dela eta, norbera “taldean” egotean hainbat gauza “normaltzat” hartu eta horrela bultzatzen ditudala konturatu naiz. Horrela ba, nik ere inkontzienteki hain barneratuta eta onartuta ditudan, balio eta portaera transmititzen ditut. Irakurgaia, beste ikaskideen hausnarketak, Interneten bidez beste informazioa eta bideo ikusterakoan, egoera desberdinak gehiago aztertu, kontzientzia hartu eta hausnartzera eramaten zaitu eta horrek barrukoa mugitzen du. Astindu egiten zaitu edo astindu egin nau.

Gainera, hausnarketarekin jarraituz, nire ustez genero-sistema suntsitzeko oztopo handiena etxean eta gizartean aurkitzen dugu. Gizarteak ere, etxean baino neurri txikiago batean, heziketan zer ikusi haundia dauka. Kalean denok nahastu eta batzen gara eta batzuk beste izaki batzuen eredua gara.



 

Gizartea esaterakoan ezin dugu ahaztu komunikabideak (iragarkiak, marrazkiak, internet…). Hauek ere hezkuntzan “Curriculum ezkutua” bezala bidaltzen dituen mezuak eragin haundia dute




Askotan eskola irla batean dagoela pentsatu dut. Alde batetik, eskolan balore eta portaera batzuk transmititzen saiatzen gara eta beste alde batetik, eskolatik atera bezain pronto, gizarteak balore horiek kolokan jartzen ditu. Hau da, hainbat balore eta portaeretan eskola eta gizartea ez datoz bat.

Noizbehinka guraso batzuen artean, gizartean transmititzen ditugun balore eta portaera hauek kolokan jarri izan ditut eta erantzuna ez da aldekoa izan. Agian batzuk ez dugu beste errealitaterik ezagutu eta inoiz ez dugu sozializazio prozedura hau zalantzan jarri, baina beste batzuek dagoen errealitatea ez dute zalantzan jartzen, ez dute hausnartzen, ez dute beste aukera batzuk aztertzen. Zergatik??? Agian ez zaie interesatzen, ez dute nahi, poderioa mantentzen jarraitu nahi dute.


Arrazoia nondik joan daitekeen suposatu dezaket, baina gehien larritzen nauena da, gero eta gazte gehiago sexu-genero sistema honetan murgiltzen direla.

 

 




Aurreko edizioetan post interesgarriak aurkitu ditut, baina bat aipatzekotan hauxe aukeratu dut

https://hezkeh0506.blogspot.com/2017/12/hasi-gara-gure-historiak-idazten.html

Emakumea eremu guztietan bisualizatzen hasi behar gara. Gizarteko partaide askori erakutsi behar diegu historian zehar eta eremu guztietan emakumeak egon direla eta adibideak eman behar dizkiegula. Horregatik gure ikasleak informatuak izan behar dira, iritzia izan behar dute, esperientzia eta iritzi desberdinak entzuteko aukera izan behar dute, pentsatzen utzi behar diegu.



                       

 

HALA BAZAN TA EZPAZAN....


Horrelaxe amaitzen ziren amonak kontatzen zizkidan ipuinak. Kalabaza batean sartuta eta Andoaingo plazan. Hamaika istorio, beste horrenbeste pertsonaia eta milaka kontakizun amaiera berdinarekin borobilduak izaten ziren haren etxeko sukaldean. Galdera bat geratzen zitzaidan niri erantzunik gabe: eta gero, zer? Amona, zer pasatzen da gero? Zer gertatzen zaio Errauskiñeri? Eta Errekamariri? Edurnezurik eduki al zuen, noizbait bederen, etxeko garbiketarik egin gabe arratsalde batean bere lagunekin kafea hartzera joateko denborarik?

Kulturen transmisioan eta jarreren moldaketan tresna erabilgarriak  dira ipuinak. Ana Couñago (2020) psikologoak esanten duen moduan:

"Durante años, los cuentos clásicos han ayudado a perpetuar los estereotipos de género, transmitiendo unos mensajes totalmente sexistas pues, en ellos, el hombre es presentado como el aventurero, el valiente, el héroe de la historia, mientras la mujer es representada como un personaje pasivo, que espera que le salven de la malvada madrastra o de algún otro peligro."

Badakigu, sexu-genero sistema transmititzeko eta bidegabekeriak normalizatzeko mendeetan zehar oso erabiliak izan dira. Hiru senarren ipuina entzun eta hausnarketan ibili ondoren, nire pentsamenduan zuekin elkarbanatu nahiko nituzke. Gaurkoan, blogera Errekamariren ipuina eta Errauskiñerena ekarri nahiko nituzke (ezagutzen ez duzuenontzat hemen duzue bideoa, eskolan kontatu zizkidatenetik gehien gogoratzen dudana da).

Errekamari, Agus eta Kattalin atsoek, inbidia zela medio, bera bizi zen ibaitik bota zutela kontatu ziguten. Martin artzainaren laguntasuna hark lortu zuenez eta herria lamia “gaiztorik” gabe mantentzeko helburuarekin, bere bizitokia zaramaz kutsatu zutela esan ziguten.

Egun, badakigu ingurumena kutsatzen dutenak, ez direla emakume inbidioso gaiztoak; are gutxiago, gizon baten maitasuna lortzeko helburuarekin egiten dutenak. Sexismoa eta emakumeen aurkako borroka sustatzeaz gain, multinazional eta enpresa kutsatzaileak zuritzeko helbururekin kontatuko al ziguten?

Baina dudarik gabe, zur eta lur uzten nauen kontakizuna, Errauskiñerena da. Nola da posible, bi orduz emakume batekin dantzan ibili ondoren, bere aurpegiaz ez gogoratu eta aurkitzeko modu bakarra zapata bat jartzea izatea? Alde batetik, denok dakigu hanka tamaina berdineko emakume asko gaudela munduan. Bestetik, ez litzaidake burutik ere pasako, ez niri ez aske den inori, nire aurpegiaz gogoratzen ez den pertsona batekin ezkontzea, ezagutu eta gutxira. Zein da hezurretaraino sartu diguten maitasun erromantikoaren mezuaren eragina?

Hala bazan ta ezpazanek beti ematen du zer pentsa. Alde batetik, haurrei gustatzen zaien misterio puntu zirraragarriarekin jolasten du. Bestetik, egia edo gezurra den jakin gabe balizko egiten du estereotipoz jositako kontakizuna. Gainera, kontakizunaren ondoren geratzen dena kuia batean ederki gordeta uzten du, garrantzitsua ez balitz bezala. Mendeetan zehar, makina bat bortizkeria gorde dituzte ipuinetako istorioek. Hemendik, dei bat egiten dizuet: lehertu ditzagun denak. Ireki, puskatu, ebaki, birrindu ditzagun plazetako kalabazak eta amaiera askatzaileagoak elkarrekin sortu. Esango nuke, Errekamari eta Errauskiñe ikusi berri ditudala, erraustegira kateatuta, muxukatuz eta pankartaz josirik, Oria ibaia babesten. Zuek ez, hala?


Hamaika bidegabekeri justifikatu izan dira eta naturalizatu izan dira sexu-genero eraikuntza dela eta. Munduko eta makina bat disziplinetako aditu (gizonezkoek) ere justifikatu eta sostengatu dute, sistema hori erabiliz, patriarkatuaren sarea. Bortizkeri, Itxi, Mugatu, Gartzela den eta Estereotipoz jositako Sistema Injustua; Eraldatu, Iraulu eta Birsortu dezagun!

ALDE BATERA UTZI AURRERA EGITEN UZTEN EZ DIZUN GUZTIA!

 




Garaziren egindako ekarpena gomendatu nahi dut. Izugarri gustatu zait “Nolakoa da zure kaxa?” titulua. Egia da sexuaren sistema binarioak bi kaxatan sailkatzen gaituela, harrapatzen gaitu, ez digu uzten aukeratzen, askatasuna kentzen digu, izan nahi duguna kanpoan uztera behartzen gaitu…. Bi kaxa horiek itxiak dira, zaila da hortik ateratzea, tranpak dira. 

Garazik aukeratu dituen “La mitad de Juan” ipuinak eta kaxei buruzko irudiak oso ondo islatzen dute nola onartutako gizarte-ereduek pertsona batzuei ez dieten uzten bere sexu- eta genero-identitatea garatzen.



Baina…. zergatik bi sexu eta bi genero? 

Bi sexu eta bi genero bakarrik daude? 

Eredu dikotomiko honetan bi aukera baino ez daude pertsona guztiak deskribatzeko. 

7000 milioi izaki sinplifikatuta bitan? 








Generoa zerbait binariotzat hartzea kaltegarria eta arriskutsua da.






Bi kaxak eta barruan dauden rolak eta estereotipoak dira oztopoa!

Txikitatik ikasten dugu generoa, baina mugagabekoa den zerbait, mugatua ikasten dugu.

Sam Killermanek, "Understanding the complexities of gender" bideoan, honela deskribatzen du determinismo dikotomikoa: mundua eszenatoki bat da. Jaiotzean, antzezlan-banaketaren parte gara, rol bat ematen zaigu, gidoi bat, eta hil arte interpretatzeko esaten digute. Antzeslanako zuzendariek bizitzako egun guztietan jarraitzen digute. Zuzendariak gurasoak, maisu-maistrak, lankideak, apaizak... dira, gure bizitzari eragiten dioten pertsona guztiek. Ezagutzen dute eman diguten gidoia, eta badakite libretotik noiz atera garen. Eta hazten garenean, beste obra batzuetako zuzendari bihurtzen gara.


Eta gidoian txikitatik barneratzen ditugun sexu-genero sistema, rolak eta estereotipoak aurkitzen ditugu, kulturalki inposaturiko bi bizi-programa jarraitzeko.

Baina, munduan pertsona asko ez dira bi kaxatan sartzen, ez dira ez gizona, ez emakumea. Kaxa berriak fabrikatu behar dira haientzat. Pertsona kopurua adina genero bertsio daude eta bakoitzak bere genero-identitatea garatzeko eskubidea du.

Bideo honek oso ondo azaltzen du sexuaren eta generoaren aniztasuna:


Ikastetxeetako aniztasunarekiko errespetuaz eta erantzunaz hitz egiten dugunean, gogoratzen al gara sexu- eta genero-aniztasunaz? Sexu- eta genero-aniztasuna izan da hezkuntza-sisteman ahaztuta geratu den zerbait, nahiz eta jakin ikasgeletan badaudela baztertuta eta oso txarto sentitzen diren haurrak, ez direlako bi kaxatan sartzen eta nahi duten identitatea garatzeko oztopo itzelak aurkitzen dituztelako. 

Hezkidetza funtsezkoa da determinismo dikotomikoaren katea apurtzeko. Hezkidetzaren bidez, irakasleek haur bakoitzaren barruan duen artelana zizelkatzen lagun dezakete. Sexu- eta genero-identitate infinituak daude, pertsonak adina. Hezkidetza da bidea haurrek hasiera batean ezkutaturik daukaten identitatea ateratzeko eta aurrera egiten uzten ez dien guztia kentzen laguntzeko. (Ideaiak xaboia bideotik aterata.)


Irudien eta bideoen iturriak




Irudia






Irudia




1. Bideoa

2. Bideoa

3. Bideoa

4. Bideoa


SEXU-GENEROA ASMAKIZUN KULTURALA


 Aurreko urteetako "post"a ukeratzerako orduan IXI rena aukeratu dut, SEXU-GENEROA SISTEMA APURTUZ ASKATASUNEAN HEZI. 

Berak idatzitako post ean, oso ondo argitzen dituelako kontzeptu ezberdinak, berak eskegitako  bideoan ere, oso ondo azaltzen da. Egungo errealitatetik aldaketak planteatzen dituelako.

Sexu-genero bitarra guztiz errotuta dagoela ikusita , aniztasuneraren aukera zabaldu behar dela azalarazten du "post" ean. Pertsonek, askatasunez gure generoaren aukeraketa egin ahal izateko.Sistema bera apurtzearen beharra plazaratuz.

Bestealde batetik, bertan eskeintzen dituen bideoak ,baliabideak eta abestia bera oso baliagarriak iruditzen zaizkidalako.

Gaiarekin aztertutakoa kontutan hartuta,argi gelditzen da sexu genereoarekin inposatzen dizkiguten jarrerak, rol ak, estereoptipoak, sexismoa ( genero-identitate bitarra), dominazio-meneko harremanak ... kulturalak direla, ideologiaren arabera transmititzen direla.  Hau da, ekoizpen sozialak dira. Honek suposatzen du, hauek aldatzeko ideologia bera aldatu behar dela.Eta irakurgaietan esaten den bezala, giza-kontrolerako tresna hoberenak dira. Simone de Beauveirrek hitzak hartu ditut hau azaltzeko: " ez da emakume jaiotzen, emakume izatera iristen baizik ", hezkuntza eta ohitura kontua da.

Beraz, ohiturak aldatzea eta hezkuntzan eragitea oso garrantzitsua da.  Hain errotuta dugun sistema hetereopatrikal honek ezarritako jarrerak aldatzeko. Horretarako lehenengo ohartu behar gara zeintzu ikaskizun aldatu behar ditugun, begiak zabaldu behar ditugu, betaurreko moreak jarri. Eta jendarteari begiak zabaldu. Normaltzat duguna , ez dela normala azalarazi.Jokaerak astiro-astiro aldatzen joan.


Urteak dituen sistema bat, kultura bat, egun batetik bestera aldatzea ezinezkoa delako, baina pausu txiki edo handien bitartez lortu daiteke. Aldaketak eman daitezkela badakigu, garai berdinean estereotipo hauek  pertsona batzuek beste batzuek baino barneratuagoak dituzte eta kulturaren arabera urteetan zehar ezaugarri batzuk aldatzen doaz. Horretarako  genero-ikuspegia tresna izan behar dela uste dut. Justizia soziala beharrezkoa dugulako, pertsonak askeak izateko.

Hau guzti hau kontutan hartuta, ohartu naiz genero-sistema bitar horren barnean ez dena sentitzen, benetan sufrimendua handia jasaten duela. Zenzu honetan aldaketarako zutabeak jartzen bagoeaz ere, faimilia  eta hezkuntza oso garrantzitsuak dira,  eta ondorengo esaldia hausnarketara eraman nau:

“Gure umeak esparru edukatibo batzuetangenero presio gutxiago pairatzea ekarriko balu sikiera,ez litzateke gutxi; askatasunerako zirrikitu batzuk irabazten saiatuko ginateke egunero, arnas apur bat hartu ahal izateko...” 

  Amelia Barquín 

Hezkidetzak hasitako bidea, jakin badakigu ez dela bide erraza izango. Aurretik esan dudanez, oso errotuta dagoelako sistema berak trensmititzen dizkigunak,  eta askotan desikastea ikastea baino gehiago kostatzen du. 

Ohiturak, jazarpena onartzea ( izkutatzen zaigulako normaltasunean), jendeartearen onarpenaren beharra, danak berdinak izan behar garelaren leloa, aniztasunari beldurrak eta enpatia falta (enpatia ez da elkartasuna) , kritika egin behar izatea, erosotasuna ...dira ditugun oztopo handiak. Era berean sistema hetereopratiarkala mantendu nahi dutenek, feminista izatearekin, berdintasunaren alde egitearekin... ironizatzen dute,edozein aldarrikapenaren aurrean deslegitimatzen.

Bideo honekin bukatuko nahi nuke. harremanei, sexu-genereori beste begirada batekin ikusten duena. 

" cosas de chicos"

 Nolakoa izango zen mundua gizonezkoek emakumezkoen gertaerak bizitzen badituzte?

Laburmetrai hau, Veronica Almeidak eta Aldara Filgueras ek zuzendutakoa, aurreko galdera erantzuten saiatzen dira, ikuspuntu umeretsu baten bidez.

#Alaitz #sexu-generoa

SEXU-GENERO SISTEMA BURUZ GORA!

Gaurko sarrerari hasiera emateko, eredu femenino eta maskulinoa kolokan jartzen duen akrostikoa utziko dizuet, sexu eta genero aniztasuna sustatzen duen akrostikoa: 


Bestetik, Maider Otxoa de Aldaren sarrera hautatuko dut. Berak esandakoarekin bat etorriz, funtsezkoa da egungo helduok hezkidetzan sinistea eta hori helaraztea. Gure ondorengoak genero-estereotipoerik gabe hezteko eta sexu eta genero aniztasuna bultzatuz. Gainera, Maiderrek sarreran txertatutako duela bi urteko ekarpena oso interesgarria iruditu zait, non bi umek mozorratzea gustoko duten eta azaltzen duten nola bizi duten eskolan.

Sarrerarekin jarraituz, bi aste hauetan ikasitakoari esker, nire inguruan gero eta hobeago zein azkarrago antzematen ditut jendeak erreproduzitzen dituen genero-estereotipoak, baita emakumeak eta gizonak dituzten rolak, genero-sisteman oinarritutakoak. Egia da nire inguruko gazteen artean, sistemak inposatzen dituen eredu femenino eta maskulinoa zalantzan jartzen saiatzen garen gazteak gaudela, baina eskolan, nire ardurapean dauden umeak ikusita, datozen belaunaldiak erreparatuta, batzuetan atzera goazela pentsatzen dut… 

Horren harira, egungo haurrek etxean hezkidetzan oinarrituriko heziketa eskuratzea zaila da, gurasoek eredu femenino eta maskulinoak ezartzen dituen jarrerak, hizkera, portaerak, rolak oso errotuta dituzte eta horiek aldatzea zaila da. Badaude mutilak urdinez janzten dituzten gurasoak; neskei panpinak oparitzen dizkieten gurasoak etab. Hala ere, ezin dugu orokortu noski, badaude genero estereotipoak gainditzen dituzten gurasoak eta umeak. Dena den, oztoporik handiena sistema patriarkala da, suntsitu arte ez da gizartea bere osotasunean aldatuko ezta hobera joango ere.

2020/10/30

LORTU BEHAR DUGUN EREDUA BIDEAN DAGO!!



Ondo irakurtzen ez bada, hau da idatzita dagoena: 

UGALKORTASUNA EZ DA SEXUALITATEA. MAITASUN GEHIAGOREN LANKETA IKASLEEKIN BATASUNEAN, ERRESPETUZ ETA ADOSTUNEAN.


Sexu-genero sistema, gizartean eta ingurune hurbilean ezarrita dagoela ezin da ukatu. Tokian tokiko aldaketa, hausnarketa, usaintzen den arren asko dugu egiteko. 3 adibide hauek etorri zaizkit burura eta segituan bisualizatu ditut.


1- ESKOLAN. Oraindik ere baloiaren botereak agintzen du jolas eremuan. Honekin lotuta  "El Pais"en zetorren iritzi artikulu bat atxikitzen dut.

2.- Jostailu katalogoetan eta publizitatean sexismoa ikusten da. Horrelakoak oso gutxitan ikusiko ditugu:


3-  Orain dela gutxi,  bikotearekin (mutila) jatetxe batean nengoela, garagardo bat eta infusio bat eskatu ondoren zerbitzariak defektuz garagardoa bikoteari eman eta niri infusioa jarri zidan, alderantziz zenean. Akaso emakumeok ez al dugu kañarik edaten?



Bestalde, aurreko urteetako post-etan begira aritu ondoren, Aneren posta aipatu nahiko nuke. Sexua eta generoa oso ondo azaltzen dituela iruditu zait eta ikasleekin lantzeko irizpide interesgarriak aipatzen ditu. 




Inteneten, ikasleekin generoa gaia nola landu eta zer material erabiliko nukeen begiratzen ari nintzenean, honako bideo hau aurkitu dut: DIVERDIFERENCIAS. Latino Amerikan, Colombian esaterako ikastetxeetan, ikasgeletann ematen diren desberdintasunak eta diskriminazioak lantzeko erabili dute. Bideoaren hasieran irakurri daitekeen bezala: “Este trabajo es dedicado a todas y todos aquellos que luchan por las libertades y la igualdad de las persona, y por el desarrollo de una educación no sexista ni discriminadora, democrática libre de fundamentos”




SEXU-GENEROA, ERAIKUNTZA SOZIOKULTURALA!!

 

Aurreko urteetako ekarpen hau, IXI-rena, Sexu-genero sistema apurtuz askatasunean hezi, partekatu nahi nuke zuekin. Interesgarria iruditu zait berak nola planteatzen duen hezkidetzan heztea.

Gaia landutakoen ondorioz generoko binarismoa oraindik gure gizartean oso presente dagoela  konturatu naiz, eta horrek kezkatu egin behar gaitu.

Ez dugu lan erraza, oztopo asko ditugu, nire iritziz. Esan dezakegu ditugun oztopo handienak ikusgarritasun eskasean daudela, babes politiko eta ekonomiko faltan, baina, nire ustez, oztopo nagusia gure baitan dago, gizakiongan.

Uste dut genero-eredu tradizionala dela oztopo nagusia. Horrek irauten badu, desberdintasuna baino ez du sortzen, eta hori da giza eskubideei eusteko oztopo nagusia. Konturatu naiz estereotipo tradizionalek diskriminazioa, arrazakeria edo sexismoa dutela oinarri.

Uste dut sexu-generoa ez datorrela bat bi kategoria estandarrekin, "gizonak" eta "emakumeak"; kategoriok ez dute islatzen gaur egun gizartean dagoen sexu-aniztasuna.

M. Subirats-ek azaltzen duenez bi generotan hazi eta heztearekin lotutako murrizketak gainditzea beharrezkoa dela. Generoek apurtu behar dute sexuen arabera gizarteak inposatutako jokaera. (Subirats,  Forjar un hombre, moldear una mujer, 2013).

Egoera honen aurrean eta kontzientzia hartuz soilik hartu ahal izango dira konponbideak ahalbidetuko dituzten neurri zehatzak. Horregatik uste dut hezitzaileok, familiekin eta, oro har, gizartearekin batera, balioetan koordinatuta lan egin behar dugula eremu hezitzaileetan (formalean, ez formalean, etxean, leku guztietan …). 

Desafio eder bat dugu, umeak neska moduan eta mutil moduan, pertsona moduan, hezteko. 


Interesgarria iruditu zait Nancy Fraser-ren feminismo kritikoa  sozialki, historikoki eta kulturalki  eraikitako kategoria gisa generoa definitzerakoan. 
Artikulu honetan genero-identitateak dakarren erronka planteatzen du, berdintasunaren eta emakumeen emantzipazioaren ikuspegitik. 

    ASTE HONETAKO PROPOSAMEN PEDAGOGIKOA

ISPILUTXO helburu pedagogikoa duen ipuina … (entzun)





HEZKIDETZA.... UMMMM

 

Argi dago, tamalez, nire ingurunean Hezkidetza ez dela oso ezaguna… Hasieran, nahita galdetu nien Hezkuntzarekin zerikusirik ez dutenei ez zer den hezkidetza. Agian, nire errua izan zen, baina “hezkidetza/coeducación” esan nienez, denek jo zuten “kooperatiboa” zen zerbait esatera (gaztelaniazko “co-“ horren eraginez, imajinatzen dut). Askoren artean erabakitako hezkuntza, eskolaren eta etxekoen artean gauzatzen den hezkuntza, ikasgaien arteko “nahasketa”n oinarritzen den hezkuntza… Bakar batek jakin zuen zer den! Eta gizonezkoa izan zen! Hura sorpresa!

Gauzak horrela, neure buruari galdetu nion ea nik noiz entzun nuen lehenengoz eta zer ulertzen nuen hitza aipatutakoan. Duela 4 urte institutuan lanean egon nintzenean izan zen, eta gogoratzen dut eskatu zitzaigula martxoaren 8aren inguruko zerbait egitea gure ikasgaietan. Hori egin nuen, baina klaseko azken 5 minutuetan (frantses-klasean) Chloé Fontaineren “Je suis ordinaire” ere jarri nien. Seguru ezaguna duzuela, baina hona hemen badaezpada.

 


 

 

Uste dut hori izan zela desikasten ikasten hasteko nire lehenengo pausua. Hala ere, ikasgaiaren hasi baino lehen, ezinezkoa egingo zitzaidan definizio osoa ematea. Orain, aste honetakoa landu ostean, honako lelo hau azpimarratu nahiko nuke.

 


Argi geratu da nire ingurunean (galdetutako guztiak aita-amak dira) kontzeptua arrotza egiten zaigula. Ez, ordea, kontzeptuarekin lotutako jarrera. Hala ere, II. Hezkidetza Planak dioen moduan, asko dago oraindik egiteko. Eta nik Hezkidetza lantzeko hiru arrazoi nagusi emango ditut:

  • Hezkidetza lantzen ez badugu, orain arteko kultura eta ideologia nagusiak betikotzen ari gara.
  • Jakin badakit nire inguruko mutil/gizon asko ere ez daudela eroso tradizioak eman dizkien rol eta estereotipoekin. Beraz, estereotipoekin apurtzeak guztioi egiten digu mesede, generoa gorabehera.
  • Pertsonen indibidualtasuna sustatu behar dugu, norberaren garapen integrala, askatasunean oinarrituta (ume bikien ama izateak izango du honetan eragina…). Eta horretan Hezkidetzak ere zeresan handia du.