Eta hezkuntzan ari garenok, erantzunkizun handia dugu gai
honetan ere. Eskolak gizartearen isla diren heinean, bertan jokaera eta parte
hartze ez parekidea ematen da gehienetan, boterezko harremanak. Horregaitik gai
honetan ere adi egotea garrantzitsua izango da, denen parte hartzea ziurtatzeko
eta pare hartze hoietan ezartzen diren harreman motetan esku hartzeko,
errespetua, elkar entzutea, hitza ematea,….landuz. Hau da, parte hartzen ikasi
eta irakatsi.
Honekin lotuta, gure eskolan adibidez, aste honetan, bi
egoera suertatu dira: bata, jolastokian ipintzeko zabu desberdinen artean aukeratzeko
prozesua jarri dugu martxan. Egia da aukeraketa murritza izan dela, udaletxeak
soilik hiru aukera eman dizkigulako baina egoera guztiak izan daitezke onak
ikasleen (guztien) parte hartzea bultzatzeko. Bestea, inauterietarako gaia eta
mozorroa aukeratzeko.
Aurreko urteko POST
HAU aukeratu dut, nire aurreko
gogoetekin bat datorrelako eta interesgarria iruditu zaidalako “parte hartzen jakitea, parte hartu nahi izatea eta parte hartu ahal izatea”ri ematen
dion garrantzia, bat nator bererekin.
Bukatzeko, partaidetza
parekidea sustatzeko BALIABIDE HAU erabilgarria
izan daiteke eskoletan. Bertan, haur, nerabe eta gazteen parte hartzea
sustatzeko lan tresnak azaltzen dira eta
hoiek kontutan hartuz ekintza desberdinak egin daitezke, adibidez, gatazkak
kudeatzeko, adostokiak erabiltzea.
Honako bideo
hau ere interesgarria iruditu zait autoestimua, enpatia eta talde lana
sustatzeko:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina