Gizarte aurreratu
eta parekidea lortzea helburu badugu, ezinbestekoa da gizon zein emakume eta
heldu zein haurren partaidetza bultzatu eta bermatzea.
Partaidetzaren
baldintzak parte hartzen jakitea, parte hartu nahi
izatea eta parte hartu ahal izatea dira. Tamalez, nahiz teorian
erreza dirudien, errealitatean ez da erreza izaten, partaidetzak gune segurua
eskatzen baitu. Espazio hauetan, konfiantza osoz iritzi zein pentsamendu ezberdinak
partekatu eta entzun beharko dira.
Gainera, emakume
eta gizonek denbora eta espazio zein hauen erabilera ezberdinak dituztela argi
dago bai eremu publiko zein pribatuan.
Aipatutako espazio
seguru horiek lortzea ordea ez da erreza izaten, gure inguruan indarrean dauden
botere-harremanak, rolak, desorekak eta abar medio. Horrexegatik, partaidetza
bermatzeko rolen banaketa estereotipatua sustatzen ez dituzten prozesuak
abiatzea ezinbestekoa da.
Badaude zenbait gune rol estereotipoak direla eta, emakumeei gehiago kostatzen zaiela parte hartzea. Horren adibide dugu politikarekin erlazionatutako gunea. Hori dela eta, Nafarroako gobernuak ESTRATEGIA PARA LA PARTICIPACIÓN SOCIAL Y POLÍTICA DE LAS MUJERES EN LAS POLÍTICAS PÚBLICAS EN LA COMUNIDAD FORAL DE NAVARRA gida sortu zuen 2018an.
Aurreko edizioetako Izan gaitezen protagonista! gomendatu nahiko nuke bertan oso interesgarria iruditu zaidan bideoa proposatzen duelako:
Bideoan dionez, ez da emakumeei politika interesatzen ez zaigunik, baizik politikaren zenbait alorrek interesa sortzen dutela emakumeengan (arlo soziosanitarioa) eta arlo horiek ez dira POLITIKAz hitz egiten dugunean burura etortzen zaizkigunak. Hortaz, parte hartzeko ezinbestekoa da interesa pizten duten gaiak jorratu eta inguru segurua sortzen dituzten baliabideak bermatzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina