Gaiari buruzko laburpena eta balorazio pertsonala.
Hizkuntza hitzak
baino gehiago da. Hizkuntza sexista genero estereotipoak eta misoginia
transmititzen dituen hizkuntza da baina moldagarria da eta errealitateari
egokitu daiteke.
Komunikazioan parte
hartzen duten hizkuntzaren bestelako adierazpenak dira:
Hizkuntza
ikonografikoa, Hizkuntza gestuala eta ahozkoa; Hizkuntza gestuala gorputz
hizkuntzaren barnean eta hitz egiteko doinuak ekarpena egin ahal dabe sexismoa
indartu edo gainditzeko.
5º mito clásico de la iconografía sexista: Las princesas y la dependencia
5º mito clásico de la iconografía sexista: Las princesas y la dependencia |
Euskera eta gaztelera
hizkuntzak aztertu dira gai honetan eta proposamen batzuk egin ere.
Ondorio moduan
adierazi dira: Jendarte patriarkalaren androzentrismoa hizkuntzaren erabileran
islatzen da, berdin genero gramatikala duen edo ez duen, emakumeak diskurtsoan
eta sinbolikoan ikusezinak bihurtzen dira, beren historia, esperientzia eta
ekarpenak isilaraziz. Testu bat irakurtzean edo ahozko mezu bat jasotzean,
maskulino hegemonikoa agertzen da eta errealitateari buruz egiten dugun irudia
gizonena izaten da. Emakumeak beraiei esleituriko rol estereotipatuaz aipatzean
agertzen dira soilik.
Emakumeak eta gizonak
diskurtsoan izendatuta egotea ezinbestekoa da baina ez da hori bakarrik,
mentalitatearen aldaketa behar da, ikuspuntua aldatu. Guztion historia,
interes, kezkak, nahiak, jarduerak eta ekarpenak diskurtsoaren objektu bihurtu.
ikuspuntu berri honetan pertsonen aniztasun osoa barne egon beharko da, inor
kanpoan itzi barik (emakumeak, gizonak, trans, intersexualak, queer…).
Emakume-gizon, femenino-maskulino, homosexual-heterosexual, hierarkizaturiko
dikotomiak gainditu behar dira, batetik bestera doan continuum-a
hizkuntzan islatu.
Aste honetako Foroko asmakizuneko zirujaua
Funtsean, hezkidetzak neskak eta mutilak, eta pertsona guztiak aipatu,
hitza dutela eta diskurtsoaren protagonistak direla sentiaraztea bilatzen du. Hizkuntza
hezkidetzailea (ez sexista eta inklusiboa) hizkuntza justuagoa da, pertsona
guztiak errepresentaturik daudelako, barneratuak, berdin kontsideratuak,
baloratuak eta hitza dutelako. Pertsona guztiak (emakume zein gizon) aipatzen
dituen ahozko eta idatzizko hizkuntza da, talde guztiak integratzen dituena
(etnia, kultura, sinesmenak, orientazio sexuala, ezaugarri fisiko edo psikikoak
…), aniztasuna aberastasun-iturritzat hartuz pertsona guztiak baloratzen
dituena, konparazioak eta hierarkizazioak gainditzen dituena (pertsona bakoitza
bakarra eta errepikaezina da), bizimodu ezberdinak aipatzen dituena, esaldiak
positiboz adierazten dituena (desiratzen dena esaten du, ez desiratzen ez
duena), era baketsua erabiltzen duena (enpatia bilatzen du indarkeriazko
espresiorik gabe) eta, gainera, berdin egiten duena ez ahozko adierazpenean:
keinuekin, gorputzarekin, irudiekin, eta abar.
Hizkuntzaren errealitateaz hobeto jabetzeko balio izan deusku oraingo gai hau. Norbera konszienteago izanik erabilera sexistari aurre egiteko tresneria aurkitzeko eta erabiltzeko gai izango da eta geldi-geldike aldatzen joatea posiblea izango da.
Aste honetako Foroko asmakizuneko zirujaua |
Aipaturiko gaien inguruko ikerketa edo proposamen baten aipamena egin.
MARTA LOZANO ALONSO –k foroan egindako aportazioa jarriko dot hamen: bon Sarasolaren hizkuntzaren inguruko elkarrizketa: Gizartea aldatzen den
neurrian, hizkuntzaren erabilera ere aldatzen joango dela adierazi du Euskara Hiztegia publikatu
duen Ibon Sarasolak.
Argi dago erabilerari jo ta ke emon behar deutsagula aldaketak lortu ahal
izateko
Hau guztia ikastetxean/jendartean lantzeko
erronkak?
Ba goian aipatutako moduan erabilerari ekin beharko deutsagu, geu eredua
izan beharko gara eta gure inguruko
ikasleak, gurasoak, … e.a ere hizkuntza
ez sexista eureganatzen joateko eta aldaketa lortzen joateko.
Horretarako proposamen barriak jaso,
oraingo gai honetan bildu izan diran proposamen feministak alegia, eta gure egunerokotasunean
txertatu beharra ikusten dot.
Humorea dala eta, zaindu, edozerk ez dau balio. Benetan kontuz ibili beharko gara gure inguruan mugitzen
diran txisteak, komentarioak, wasapak, esaerak … gitxienez generoaren filtroa
jarri ahal izateko, onartutzat beste barik ez geratzeko botatzen diran “perla”
asko. Beste kultura bat eraikitzen Joan beharko gara.
Horretarako proposamen barriak jaso,
oraingo gai honetan bildu izan diran proposamen feministak alegia, eta gure egunerokotasunean
txertatu beharra ikusten dot.
Humorea dala eta, zaindu, edozerk ez dau balio. Benetan kontuz ibili beharko gara gure inguruan mugitzen
diran txisteak, komentarioak, wasapak, esaerak … gitxienez generoaren filtroa
jarri ahal izateko, onartutzat beste barik ez geratzeko botatzen diran “perla”
asko. Beste kultura bat eraikitzen Joan beharko gara.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina