3.
Helburu estrategikoa Genero‐indarkeria eta sexismoa sorburu
duten indarkeria mota guztiak prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta
horiei erantzun eraginkorra emateko mekanismoak abian jartzea.
3.1.
Helburu zehatza: Genero‐indarkeriaren sozializazio prebentiboa
sustatzea.
Estrategia:
3.1.a
Ekintza:
Lehenengo urteetatik
gertatzen diren berdinen arteko abusu‐portaerak erabat arbuiatuak
izan daitezen sustatzeko estrategiak biltzen dituzten materialak
landu
Berdinen
arteko abusu egoerak ikusteko eta aztertzeko era betaurreko moreak
jartzean datza. Ikusten ez dena ez baita existitzen. Askotan
‘neska-mutilen arteko gauzak dira’, ‘gizartearen isla da’...
esanaz estaltzen eta justifikatzen dira. Azalerazi egin behar dira
eta azpian sexismoaren eta genero indarkeriaren oinarriak daudela
ikusi.
Irainak,
pasaeran buruan kolpetxoa ematea, bultzatzea, edo ezizenak, ezin
dira onartu eta tolerantzia zero izan behar da.
Ikasleek
ikasi behar dute eurentzat normala dena ez dela normala. Hori argi
eta garbi esan behar da. Baina hitz egin behar da, kontua ez da ‘ez
jo’ esanda amaitzen. Aztertu behar da zer gertatzen den, nola
sentitzen den bestea, nola nahi duen tratatua izatea. Horrek eskolan
denbora asko hartzen du, eta ikasgaien adinako pisua aitortu behar
zaio. Bestela ez da ezer konpontzen”. Betaurreko moreak norberak
jantzi behar dira, irakaslea ikasgaia ematarekin batera gai honean
ere hezitzailea izan behar da.
Materialak:
Onurak:
Irakasleak
indarkeriaren
identifikaziorako eta genero indarkeria prebenitzeko gai
izateak
eurek
erabiltzen duten material didaktikoen gaineko azterketa egiteko
baliagarria izan zaie. Honela,
euren jardunean genero ikuspegia txertatzeko gai
izango
dira. Ondorioz, ikasleek
genero indarkeriaren gaineko kontzientzia eskuratuko
dute.
Orokorrean
ikastetxea gune segurua izatea
lortuko dugu
Adierazleak:
- Nesken kontrako indarkeriari buruzko informazio-materialak egin eta hedatu da
- Komunitateko gune desberdinetan gaiarekiko sentsibilizazioa gauzatu da
- Komunitateko partaide desberdinetan formakuntza gauzatu da
- Komunitateko edozein kidek indarkeria mota ezberdinak identifikatzeko gai izatea
- Komunitateko edozein kidek genero indarkeria identifikatzeko gai izatea.
- Komunitateko edozein kideek sexu-genero sistemak bultzatzen dituen botere harremanen kontzientzia eskuratzea.
3.2.
Helburu zehatza: Genero‐indarkeria
eta sexismoa sorburu duten indarkeria‐mota guztiei azkar eta
eraginkorki erantzuteko mekanismoak sortzea.
Estrategia:
3.2.a
Ekintza:
Genero‐indarkeria prebenitzeko adierazleak elkarrekin lantzeko
aukera eskaini guraso eta senideen federazioei.
Genero
indarkeria elkarbizitza arazo larria da, egoera konplexuei erantzuten
dien indarkeriazko jokaera bat, hezitzaileak, familiak eta haur eta
gazteak kezkatzen dituen arazoa. Arazoari aurre egiteko familiekin
prebentzioa lana egin behar da.
Prebentzioaz
ari garenean, azpimarratzen ari gara neskak eta mutilak modu
parekidean hezteak botere edo desoreka harremanak sortzea prebenitzen
duela, horrelakoak baitaude indarkeria matxistaren jatorrian. Botere
harremanak sustatzen dituen gizarteratze bereizia aldatzeko,
ezinbestekoa eskolatik guraso eta senideekin prebentzioa lantzea.
Onurak:
Genero
indarkeria eta sexismoa kasuak prebenitzeko
errazagoa da hezkuntza komunitate guztia horretan lanean badago.
Hezkuntza
komunitate guztia arazoari aurre egiteko mekanismoak
izan behar ditu.
Arazoaren erantzunkizuna ere
hezkuntza
komunitate guztiarena da,
beraz guraso eta senideekin lana egiten dugun neurrian indarkeria
desagertzeko bidean jartzen gara.
Adierazleak:
Guraso
eta senideekin landu da:
-
Genero indarkeria eta sexismoari aurre egiteko martxan jarritako mekanismoak.
-
Genero indarkeria prebenitzeko irizpideak eta zehaztu dira.
-
Hartutako neurriak sozializatu dira.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina