Hizkuntza komunikazio sistema konplexuak bereganatu eta erabiltzeko giza gaitasuna da; komunikazioa informazioa transmititzearen jarduera da, pertsonen arteko ezinbesteko ekintza eta pertsona izateko eta gizartean bizi ahal izateko beharrezkoa da. Hitz egiteko dugun erak mundua konfiguratzen du eta nolakoa munduaren kontzepzioa, halakoa gure hizkuntza.
Gure jendearte patriarkalean emakumeak diskurtsotik kanporatuak egon dira eta duela gutxi hasi dira hitzaren boterea erabiltzen. Hori dela eta, nahitaezkoa da hizkuntzari eta diskurtsoari begirada feminista bat ematea. Kultura/errealitatea sexista da, eta hori aldatuz gero, hizkuntza sistema ere aldatuz joango da.
Askoren ustez Euskara, hizkuntza ez sexista dela diote genero gramatikalik ez bait du. Baina aurretik esan bezala, errealitatea sexista den heinean, hizkuntza ere sexista izaten jarraituko du. Hona adibide batzuk:
- Gizona generiko gisa erabiltzen denean, auzo honetan bost mila gizon bizi dira, eta erabilera ez sexista izan dadin, auzo honetan bost mila lagun, pertsona bizi dira izan beharko litzateke.
- "Giz" erroaren erabilera generikoa eztabaidan jartzea (gizakia, gizartea, gizadia, gizabidea, gizalegea). Gizaki erabili beharrean, jende, lagun, pertsona erabiltzea.
- Gazteleraren eragina dagoenean, maskulino orokortzailea (emakumeen ezkutatzailea) bihurtzen du, adibidez nire aitak etorri dira, nire gurasoak etorri dira esan beharrean.
- Genero kutsadura ematen denean, hau da, izen neutroak genero batekin identifikatzen ditugunean. Kamionlaria, arraunlaria, zirujaua, politikaria,...hitz hauek esatean emakume edo gizonarekin lotzen ditugu??
- Jauzi semantikoa, hau da, termino bat erabiltzen denean generiko bezala momentu jakin batean, eta momentu batean terminino hori ez zela benetan orokorra, maskulinoa baizik. Gazteen aisiladia erabiltzen dugunean suposatzen da bai neska eta mutilak sartzen ditugula, baina kasu batzuetan ez da horrela izaten adibidez: "gazteen aisialdia errutina hutsa da: telebista ikusi, tragoak hartzera joan, neskekin ligatzen saiatu",...
- ...
Gaztelerarekin ere, gauza bera gertatzen da, gainera gaztelaniak, sexuari loturiko genero gramatikala du, bertan maskulinoak plurala egiten du eta neutro bezala kontsideraturik dago.
Komunikazioan parte hartzen duten hizkuntzaren bestelako adierazleak, hizkuntza ikonografikoak (irudiek bere barnean duten informazioa) eta hizkuntza gestuala lirateke.
Guzti honegaitik, emakumeak eta gizonak gure diskurtsoetan izendatuta egotea ezinbestekoa da. Horrez gain ere, mentalitatearen aldaketa bat egin behar da. Guztion historia, interes, kezkak, nahiak, jarduera, eta ekarpenak diskurtsoaren objetu bihurtu behar ditugu.
Ikastetxean egin beharreko erronkak:
- Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartu eta aldatzeko prest agertu.
- Hizkuntzaren erabilera ez sexistarako gomendioak komentatu eta praktikan jarri.
- Kantak (gabonetakoa), ipuinak , begiratu eta aztertu eta beahrrezkoa balitz egokitu.
- Emakumezkoen presentzia bermatu.
-Gurasoekin bilerak, askotan euskaraz eta gazteleraz egiten direnez, gazteleraz zer esan behar den aldez aurretik prestatu orokortasunean (maskulinoan) ez jausteko.
http://www.dailymotion.com/video/x1iouep_tribuaren-berbak-euskara-sexista-al-da_tv
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina