2015/12/15

Errepresentazioa eta denboraren erabileraren inguruan hausnartzen


Jolastokiaren eremuan eta erabileran neska eta mutilen arteko desberdintasunak oso nabariak dira. Gainera, erabilera eredu hauek oso gutxi aldatu dira heziketa mistoa eskoletan ezarri denetik.
Nire ustez jolastokiaren eraldaketa erlatiboki erraza da, hezkidetzaren beste alderdi batzuek azaltzen dituzten zailtasun eta esfortzuekin konparatzen badugu. Jarrera aldaketek, material didaktikoaren sorrerak eta errepasoak, curriculumean aldaketek esfortzu handiagoa eskatzen dute.
edozeinek ikusi dezakeen bezala -gehiago oraindik irakaskuntzako profesionalek- neskek eta mutilek jolastokia modu oso desberdinean erabiltzen dute.
-Erabiltzen dituzten espazioen zabalerari dagoionez, mutilek neskek baino eremu zabalagoak erabiltzen dituzte.
-Espazioaren kalitateari dagokionez, neskek marjinalak diren eta identifikazio falta duten espazioak erabiltzen dituzte, mutilek espazio zentralagoak erabiltzen dituzten bitartean.
Ondorioz, espazio bakoitzean burutzen diren jarduerak, modu desberdinean baloratuak dira:
-Mutilek, alde batetik,  beren jolas-garaia sozialki baloratuak diren ekintzetan ematen dute: kirolean, adibidez; futbolean, zehazki.
-Neskek, beren jolas-garaia leku ezberdin gehiagotan ematen dute, hain baloratuta ez dauden ekintzetan, denbora-pasa edo entretenimendutan: goma-saltoan, kromotan, dantzan, patinatzen, hitz egiten, briletean jolasean...
Espazioa ez da gizarte antolaketa ezberdin baten isla soilik, gainera, ezberdintasun hau erreproduzitu eta betikotu egiten du. Beste era batera esanda: espazioaren nanaketak erabilera baldintzatzen du. Jolastokia, mutilek espazio gehiago, leku zentralagoak edo garrantzitsuagoak erabili ditzaten aurreikusten eta baimentzen bada, eta neskek, marjinalenak, argi dago nesken eta mutilen arteko jarreraren inguruan eredu jakin batzuk transmititu eta indartzen ari direla.
Ikusten dugunez ikastetxeen erronka handia da. Beraz erronka hori lortzeko esku hartze hauek egitea proposatzen ditut:
-Genero estereotipoak jarraitzen ez dituzten espazioak erabiltzea bultzatzea.
-Nesken eta mutilen arteko elkarrekintza-mota aldatzea.
-Neskak kanpoko espazioak erabiltzera animatzea, baita ariketa fisiko gehiago egitera ere, haien gustukoak diren jarduerak bultzatuz.
-Espazioare erabilera baldintzatzen duten hierarkiak apurtzea.
-Neskek erabiltzen dituzten espazioei nortasun eta garrantzia handiagoa ematea.
-Espazioen dibertsifikazioa bultzatzea.
-Mutilentzako kirol eta lehia-jolasen arrean beste aukera batzuk ematea.














iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina