2015/12/15

ERREPRESENTAZIOA ETA DENBORAREN ERABILERA


Oraingoan emakumeen eta gizonen errepresentazioaz eta denboraren erabileraz aritu gara. Oso eremu zabaleko kontzeptuak dira horiek, guk honako aspektu hauek aztertu ditugu:
Errepresentazioaren garrantzia espazio fisikoetan: hezkuntzaren erronka nagusinetako bat da ikasle guztientzako berdintasunezko espazioak definitzea. Horrela bakoitza protagonista sentituz hazi eta heztteko aukerak sustatuko baitira. Gau hori lantzeko, hainbat herritan (Durango, Gasteiz, Hernani, Irun….) kale-izendegiak aztertu dira eta emakumeen presentzia urria ikusita, emakumeek historian zehar egin dituzten ekarpenak bistaratzeko eta balioesteko, euren izenak plaza zein kaleei jartzea proposatu da. Izan ere, aipatzen ez dena, ez da existitzen eta ez da errekonozitzen. Badaude beste aspektu batzuk, segurtasunaren pertzeptzioari dagokiona. Horren harira, hainbat herri eta hiritan “hiri debekatuen mapa” egin da. Mapa horien helburua da emakumeek beraiek hainetzako irisgarritasun eta segurtasun eskasa duten gune ilunak identifikatzea, aztertzea eta hobekuntza proposamenak martzan jartzea.

Mapa horiek herri askotan egin dira, berdintasun zerbitzua sustatua. Hala ere, oso garrantzitsua iruditzen zait aipatzea zentzu honetan talde feministek eta jai batzordeek azkenaldian egiten duten lana. Hainbat herri eta hirietako jaietan ikusi dut jai batzordeek eta talde feministek elkarlanean, herriaren puntu beltzak identifikatu dituztela eta ezagutzera eman dituztela jaietan, adibidez, txosnako barran mapa bat jarriz eta guneak markatuz. Gainera, mapa horietan teléfono zenbaki bat jartzen dute, eraso bat zalatzeko edo puntu beltz gehiago jakinera emateko eta abar.

Beldur Barik programaren baitan ere, udan Beldur Barik Guneak landu dira hainbat herritako jaietan: komentario matxista, sexista, homofobiko, lesbofobo, transfobo, godofoborik ez entzuteko espazioak, gustora eta libre sentitzeko esparruak sortu dituzte. Informazio gehiago hemen: http://beldurbarik.org/2015/07/indarkeria-sexistarik-gabeko-esparruak-identifikatu-eraiki-bizi


Errepresentazioaren garrantzia espazio birtualetan: Teknologia berrien erabilpena asko handitu da eta horrek iraultza ekarri du gure egunerokotasunera: etengabeko konektibitatea, informazio anitza eskuratzeko erraztasuna eta harreman sozialak sortu, kudeatu eta bizitzeko era berria ere bada: whassapp, Facebook, …. . Tekonologia berriek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzea ezinbestekoa da emakumeen jabekuntza eta talde-antolakunza sustatzeko gaitasunak lantzea eta internet eta sare soizialak beldur barik erabiltzekoa ere. Gainera, espazio birtual hori, tresna paregabea da sistema patriarkala zalantzan jartzeko eta feminismoa zabaltzeko. Adibide gisa ditugu: Pikara Magazine, Klitto eta abar.

Aniztasunaren errepresentazioaren garrantzia ikus-entzunezko eta espazio literarioetan: atal honetan ikus-entzunezkoak eta literatura kontsumitzen duten pertsonak aztertzen dira sexuaren arabera eta ikus-entzunezkoek eta espazio literarioek eskeintzen dizkiguten emakumezko eta gizonezko ereduak azaltzen dira.

Denboraren erabileraren kudeaketa berdinkidea: modulo honetan etxeko-lanetan eta zaintzan emakumeek eta gizonek egiten dugun denboraren erabilera ezberdinaz gain, hezkuntza- eremkujan egiten den denboraren erabilera ere aztertu egiten da.

Hau guztia ikastetxean lantzeko erronka batzuk, nire ustez, honako hauek dira:
--          -          
I    - Ikastetxeetan espazioen diseinua eta horien erabilera aztertzea. Bereziki neskek eta mutilek, egiten duten espazioaren erabilpenaren inguruan azterketa sakona egin eta neurri batzuk ezarri erabilpen hori parekideago izan dadin: adibidez, patioan futbola ez den beste ekimen batzuk sustatu. Aztertu ikasgeletan nola kokatzen dira neskak eta mutilak. 

-         - Ikus-entzunezkoek trasmititzen dizkiguten balore eta estereotipo sexistak identifikatzeko tresnak eman ikasleei, eta eredu parekideagoak transmititzen dituzten ekoizpenak eman ikasleei. Saio edo tailer jakinak egiteaz gain, garrantzitsua da modu transbersalean kontuan izatea, adibidez, ikasturteko irakurgaiak aukeratzean kontuan izan nork idazten duen, zein eduki eta eredu transmititzen dituen eta abar.

-        -  Kurrikulumean beharrazko ezagutzak sartzea, neskek eta mutilek ikastea etxeko lanak eta pertsonak zaintzea direla eta, gaur egun dauzkaten eta etorkizunean izan ditzaketen beharrizan eta erantzukizunen ardura hr dezaten 4/2005 Legearen 29 artikuluak ezartzen duen bezala. 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina