2015/12/13

HIZKUNTZAREN ERABILERA EZ SEXISTAREN INGURUAN HAUSNARTZEN



Hizkuntza komunikatzeko tresna izateaz gain, gure mundua eraikitzeko , errealitatea izendatu eta interpretatzeko tresna dela ikusi dugu.
Esaera zahar batek dioen moduan, “izena duen guztia omen da”, alderantziz jarri ezkero, izena ez duena edo izendatzen ez dena ez dela existitzen esan dezakegu, hortik abiatuta ohar gaitezke, hitzek, hizkuntzak duen botereaz; hizkuntza, emakumeak errealitatetik kanporatzeko erabiltzen baita, emakumeen mugimendua eta jakintza murriztu eta ezkutatzeko.
Baina hizkuntzak al dira sexistak ala hauen erabilera da sexista? Bi iritzi daude, baina hizkuntza bat darabilen jendartea, kultura dela sexista onartzen badugu, hori aldatuz gero, hizkuntza-sistema ere aldatuko dela onartu behar dugu. Beste aukera bat beraz, gure errealitatea aldatzeko.
Euskara bera ere, noski, ez dago erabilera sexista horretatik salbu, eta gure hizkuntzaren erabilera ez-sexista egiteko hiru arau orokor aipa ditzakegu:
-genero kutsadura saihestea
-gizona generiko gisa ez erabiltzea
-euskararen araudi ez baztertzaileari jarraitzea.
Komunikazioa ordea, ez da hitza soilik, eta bestelako adierazpenetan arreta jartzea ere garrantzitsua da, hizkuntza ikonografikoak, hitzez adierazten dugun horren aurka sexismoa eta androzentrismoa erreproduzitu edo deseraiki baitezake. Edota hizkuntza gestualaz gauza bera esan dezakegu.
Eremu honetan hainbat gida atera izan da hizkuntza ez sexistaren erabilerarako hona hemen bi adibide:



Baina bada oraindik ere, honen inguruan zalantza duenik, hauen hausnarketarako, lehendik ere ezagun dugun Amaia Alvarez Uriak; HikHasi aldizkarian idatzitako artikulu interesgarri bat duzue hemen.
Edota, Euskeraren jatorria webgunean jendarte/gizarte erabilerari buruz idatzitako artikulua hemen.


Zein dira dena den, gure erronkak?
-Hizkuntza hezkidetzailea hezkuntza esparru guztietan erabiltzea
-Erabiltzen dugun hizkuntzaren sexismoaz ohartu eta duen androzentrismoa agerian jartzea.
-Hizkuntza, komunikazio moduen atal ezberdinei, ahozkoari, irudiei, gestuei, espresioei... arreta jartzea sexismoa ezabatzeko.
-Eleanitzak garenez, hizkuntza guztietan arreta jartzea erronka hauek betetzeko.

Aurrera beraz, guztion lana beharrezkoa da eta!!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina