Hizkuntza komunikatzeko tresna izateaz
gain, gure mundua eraikitzeko , errealitatea izendatu eta
interpretatzeko tresna dela ikusi dugu.
Esaera zahar batek dioen moduan,
“izena duen guztia omen da”, alderantziz jarri ezkero, izena ez
duena edo izendatzen ez dena ez dela existitzen esan dezakegu, hortik
abiatuta ohar gaitezke, hitzek, hizkuntzak duen botereaz; hizkuntza,
emakumeak errealitatetik kanporatzeko erabiltzen baita, emakumeen
mugimendua eta jakintza murriztu eta ezkutatzeko.
Baina hizkuntzak al dira sexistak ala
hauen erabilera da sexista? Bi iritzi daude, baina hizkuntza bat
darabilen jendartea, kultura dela sexista onartzen badugu, hori
aldatuz gero, hizkuntza-sistema ere aldatuko dela onartu behar dugu.
Beste aukera bat beraz, gure errealitatea aldatzeko.
Euskara bera ere, noski, ez dago
erabilera sexista horretatik salbu, eta gure hizkuntzaren erabilera
ez-sexista egiteko hiru arau orokor aipa ditzakegu:
-genero kutsadura saihestea
-gizona generiko gisa ez erabiltzea
-euskararen araudi ez baztertzaileari
jarraitzea.
Komunikazioa ordea, ez da hitza
soilik, eta bestelako adierazpenetan arreta jartzea ere garrantzitsua
da, hizkuntza ikonografikoak, hitzez adierazten dugun horren aurka
sexismoa eta androzentrismoa erreproduzitu edo deseraiki baitezake.
Edota hizkuntza gestualaz gauza bera esan dezakegu.
Eremu honetan hainbat gida atera izan
da hizkuntza ez sexistaren erabilerarako hona hemen bi adibide:
Baina bada oraindik ere, honen
inguruan zalantza duenik, hauen hausnarketarako, lehendik ere ezagun
dugun Amaia Alvarez Uriak; HikHasi aldizkarian idatzitako artikulu
interesgarri bat duzue hemen.
Edota, Euskeraren jatorria webgunean
jendarte/gizarte erabilerari buruz idatzitako artikulua hemen.
Zein dira dena den, gure erronkak?
-Hizkuntza hezkidetzailea hezkuntza
esparru guztietan erabiltzea
-Erabiltzen dugun hizkuntzaren
sexismoaz ohartu eta duen androzentrismoa agerian jartzea.
-Hizkuntza, komunikazio moduen atal
ezberdinei, ahozkoari, irudiei, gestuei, espresioei... arreta jartzea
sexismoa ezabatzeko.
-Eleanitzak garenez, hizkuntza
guztietan arreta jartzea erronka hauek betetzeko.
Aurrera beraz, guztion lana beharrezkoa
da eta!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina