2015/12/13

HIZKUNTZA ETA KOMUNIKAZIOA

Hizkuntza sistemak bere biziraupenerako behar duen tresneria behin eta berriro ari gara aztertzen eta hizkuntzaren erabilera da horietariko bat, izan ere, hizkuntza da komunikatzeko dugun tresnarik handiena, hizkuntzaren bidez hezten gara eta hezten dugu, elkar ulertzen gara, eztabaidatzen dugu, adostasunetara iristen gara,  negoziatzen dugu...

Hizkuntzaz ari garenean, dinamismoaz ari gara, hizkuntzak ez dira estankoak, hizkuntzak aldatzen doaz gizarteak dituen beharren arabera. Beraz, hizkuntzak ez dute zertan sexistak izan, hizkuntzaren erabilerak dira sexistak. Hizkuntzak sexistak direla esateak erantzukizunak kanpoan daudela uste izatea da, norberak duen ardurari begiratu gabe. Horretara dator euskara hizkuntz ez sexista delakoaren ustea, edota kultura, erlijio jakin batzuk sexista gisa kokatzea. Erlijioak, kulturak, hizkuntzak ez dira berez sexistak gizakiok ematen diogun erabilpenak dira sexistak. Baina hizkuntzak kultura eta identitateari lotuta daude eta gure kultura eta identitateak gizarte heteropatriarkatuan garatu dira, beraz ezineskoa da sistemaren baitan garatzen den hizkuntza baten erabilpena sexismotik at egotea. Beraz, gaztelaniaz hitz egiten duena, musulmana dena, kristau dena, arabiarrez hitz egiten duena ez da zertan sexista izan behar identitate eta hizkuntza bati lotua dagoelako, horrekiko egiten duen praktika eta erabileraren arabera izango da. Bestela, kolektibo oso bat ari jo mugan jartzen, identitate bat ari gara jomugan jartzen eta horrek aldaketarako oztopoak suposatzen ditu. 





Uste dut aurrean dugun erronka garrantzitsuenetarikoa dela fokoa erabilpenean kokatzea, alde batetik, hizkuntza hizkuntza berbaletik haratago kokatzeko eta bestetik, komunikatzeko tresnen jabe gu izan behar garela ulertzen bakarrik aldatu daitekeelako. Gure praktiketan dago ardura eta horrek baldintzatuko du hizkuntza bat modu batekoa den edo ez. Bide horretan erabilpenean ditugun erronkak hurrengoak direla uste dut:

  •     Hizkuntzaren erabileraren garrantziaz jabetu.
  •     Hizkuntzaren erabilpenean ardurak eta konpromezuak hartu.
  •     Hizkuntzan erabilera inklusiboa izan behar da, identitate oro hartu behar  du kontuan.
  •     Gorputz adierazpenari, ahots tonuari, hitzei, jarrerei erreparratu.
    Hizkuntza erabilera esklusiboak baztertu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina