2016/02/09

ANIZTASUN SEXUALAZ HAUSNARTZEN






XX, emea; XY, arra. Hori da irakasten duguna, eta, kasu gehienetan, hala izaten da. 

Batzuetan, ordea, errealitatea bestelakoa da eta beste kasu horiek agerian uzten dute sexu-banaketa bitarrak ez duela islatzen genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki dagoen aniztasuna, baina legalki bi aukera baino ez daudela gogorarazten du.

Sexu-orientazioak edo desirarenak pertsonaren zaletasun afektibosexualei buruz hitz egiten digu. Sistema patriarkalak aurresuposatzen du guztion heterosexualitatea.





Eredu neoliberal eta patriarkaletik eratortzen den eredu dikotomikoaren eraginpean dago: harreman koital heterosexuala. Ugalketa du helburu nagusia eta honek markatuko du “ona” eta “txarra” denaren arteko hierarkia: heterosexualitatea eta sexualitate ugalkorra goiko partean izango direlarik.

Josebe Iturriozek esaten duen moduan “zure sexualitateak ez zaitu definitzen, ez du esaten zer zaren.”

Pertsonek izateko, sentitzeko, agertzeko, egoteko ditugun amaigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien guztien ondoriozkoa da munduan dagoen aniztasun anitza.



aniztasun sexuala bilaketarekin bat datozen irudiak

Beatriz Gimenoren aburuz “heterosexualitatea da patriarkatuaren tresnarik garrantzitsuena eta emakumeen erresistentzia gorputzarekin hasten da, haien gorputza baitago jokoan; erresistentzia gorputzak uko egiten dionean eta zapalkuntzari EZ esaten dionean hasten da. Eta lesbianismoa, beste batzuen artean, EZ esateko modu bat da.”








Trans kontzeptuak bilduko lituzke “genero-rol estereotipatuak betetzen ez dituen jendea, gorputz, desira eta identitatearen transizioan dagoen jendea, eta genero aniztasun ikuspegiarekin bat datorren jendea.

 

Interesgarria da Zuriñe M. Baztanek ematen duen definizioa: “Heteropatriarkatu arauemaileak –indarrean dagoen binarismoaren barruan- gorputz fisikoaren arabera ezarritako generoa eta genero psikologikoa bat ez datozkien pertsonek bizi duten errealitatea da transexualitatea”.


Transizio prozesua interesgarri ageri da une honetan: jaiotzerakoan egokitutako sexua utzi eta genero-identitate aldetik nola agertu erabakitzeko prozesua hain zuzen ere.






Hon hemen Josebe Iturrioz Lópezen transfeminismoari buruzko Hitzaldia:







June Fernandezek dioen moduan gure gorputza eta auto-estimuaz gain, gure desioa ere kolonizatua daukagu. Komunikabideek transmititzen digute gorputz erakargarriak argalak, altuak eta gazteak direla ... Desioaren funtzionamenduaren inguruan arrazionalizatzea zentzugabea dela pentsa genezake, baina uste dut garrantzitsua dela estetikaren eredu hegemoniko horren eragina behatzea eta, estereotipoak gaindituz, gorputz anitzen indar erotikoa ikertzea.

Esparru feministetan gero eta gehiago hitz egiten da “lodifobia”ri buruz; ez depilatzeari buruz, ezgaitasunen bat duten pertsonen zein adineko emakumeen sexualitateari buruz. Gorputz, desio eta sexu praktika anitzak politikoki aldarrikatzea behar-beharrezkoa iruditzen zait, baina benetan lortu al dugu edertasunaren agindu zorrotzak kolokan jartzea eta erotismoaren mugak zabaltzea?







             
             



 HEZKIDETZA ANIZTASUNAREN SUSTATZAILE IZAN BEHAR BALDIN BADA:

● Sexu-genero sistema salatu eta gainditu behar du.
● Ikasle bakoitzaren errepikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sinestu behar du.
● Heteronormatibitatetik aldendu behar da.
● Aniztasuna modu ez hierarkikoan, duintasunez eta errespetuz bistaratu behar du.
● Sexu-genero rolak eta genero aginduak betetzen ez dituzten ikasleei inguru segurua eskaini behar die.
● Edozein aurreiritziren ondoriozko indarkeria-egoeraren aurrean esku hartu behar du.
● Aniztasun ororen alde eta elkarbizitza positiboaren alde lan egin behar du
● Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatu behar du.


Norberaren eta gainerako gorputzen aniztasuna era positiboan bizitzea, bizitza osorako erronka ederra!



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina