2016/02/12

ANIZTASUN SEXUALEI BURUZ HAUSNARTZEN


ANIZTASUN SEXUALEI BURUZ HAUSNARTZEN





Sexualitateari buruzko diskurtsoek dogmak sortu dituzte: dikotomia anatomikoak (arra/emea), genero-dikotomia (gizon/emakume) eta genero-estereotipoak (maskulinoa/femeninoa).

Sexu biologikoari dagokionez, sexu-banaketa bitarrak ez du islatzen genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki dagoen aniztasuna. Baina, legalki bi aukera bakarrik daude.

Sexu-orientazioa  da pertsonaren zaletasun afektibo-sexualei dagokiona.

Sistema patriarkalak aurresuposatzen du guztiok heterosexualak garela. Sexu-orientazioaren arabera, ohikoa da hiru multzotan sailkatzea: homosexuala, heterosexuala eta bisexuala. Baina, horrek ez du errealitatea isladatzen eta zeinbat kategoria berri sortu dira azken boladan:
-          Asexuala: inorenganako eta inolako desira sexualik sentitzen ez duena. (Kontrakoa: alosexuala)
-          Heteromalgua: heterosexuala sentitzen dena baina sexu bereko pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena.
-          Homomalgua: homosexuala sentitzen dena baina tarteka beste sexuko pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena.
-          Pansexuala/Omnisexuala: sexu-identitatea edo genero-identitaetaren gainetik pertsonekiko desira afektibo/sexuala duena.
-          Demisexuala: hurbileko harremana duenarekiko desira sentitzen duena.
-         


Ondorioak:
1)      Genero eta sexua eraikuntza soziokulturalak dira eta horien atzean dagoena patriarkatua da.
2)      Garbi izan behar dugula Josebe Iturriozek eta “Elígete” bideoan esaten dutena. Gure sexualitateak ez gaitu definitzen, ez du esaten nor garen. Eta, guk aukeratu behar dugu gure bizitza, gu garela historia honetako protagonistak.
3)      Gizarteak eta gizakioak aldatzen ari garen heinean, sexu-orientazioen araberako kategoriak ere aldatzen ari dira. Horren adierazle batzuk: LGTBIQ+ (lesbiana, gay, trans, bisexual, queer, intersexual eta bestelako identitate eta praktika anitzak) eta TRANS* AK (genero-rol estereotipatuak betetzen ez dituen jendea, gorputz, desira eta identitatearen transizioan dagoen jendea, eta genero aniztasun ikuspegiarekin bat datorren jendea.



Eta, gizartean ematen den aniztasuna islatu behar du legeak. Beharrezko ikusten dut legeak onartzea eta babestea sexu-orientazio guztiak. Horrela bermatuko lirateke eskubide guztiak.







Hau guztia ikastetxean lantzeko erronkak:
        -Sexu-genero sistema aztertu ikuspegi kritikotik eta heteronormatibitatea kolokan jarri.
-Ikasle (pertsona) bakoitza errepikaezina da eta askatasuna du nahi duen eran garatzeko eta aldatzeko bere sexu-orientazioa.

Horretaz hitz egiteko nik erabiliko ditut irakurgaian agertzen diren gauza batzuk: transizio prozesua Nahia eta Alainen kasuetan eta “Bollera da bide bakarra” bideoa.  Irrati saio hau ere agian jarriko dut, Igor Errauskin sexologoarena da.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina