2016/02/09

IDENTITATEAK ETA ANIZTASUN SEXUALAK

Patriarkatuak sustatzen dituen bizi-programa ezberdinduen oinarria ez da inondik inora ere genitkoa, kulturalki ikasitakoa baizik. Sistema horrek bidegabekeriak sortzen ditu emakumeentzat eta sistema onartzen eta erreproduzitzen ez duten gizonentzat ere. Gainera, azken urteetan feminismoan hurrengo ideia hau indarra hartzen hasi da: generoa eta sexua eraikuntza soziokulturala dira. Hala ere, egungo jendartea eredu dikotomikoaren gainean eraikia da instituzio ezberdinen laguntzari esker.


 Identitate sexualak: sexua eta orientazioa
Oraingo gaian sexu-biologikoa eta sexu-orientazioa hausnartu ditugu:
Sexu-biologikoa: pentsamolde patriarkalak kategoria dikotomikoetan oinarritzan da errealitatea aztertzeko: genitalen arabera neska ala mutila banatzen ditugu. Baina badaude intersexualak direnak, hau da, bi sexuen ezaugarriak garatzen dituztenak. Gainera, hainbat ikerketek adierazten dute sexu-banaketa bitarrak ez duela islatzen genetikoki, fisiologikoki eta anatomikoki dagoen aniztasuna.
Sexu-orientazioa: pertsonaren desirak edo zaltasun afektibo-sexualak dira. Sistema patriarkalak heterosexualitatea aurresuposatzen du. Horren arabera: homosexuala, heterosexuala eta bisexuala banaketa egiten da. Hala ere, horiek ez dute genero-identitate eta sexu-aukeren errealitate anitzen duten konplexutasuna biltzen. Ondorioz, zenbait kategoria berri hasi dira lekua hartzen: asexuala, heteromalgua, homomalgua, pansexuala, demisexuala,…


Identitatea eta aniztasuna:
Pertsonek izateko, sentitzeko, agertzeko, egoteko ditugun amigabeko konbinaketa, aukera eta prozesu horien guztien ondoriozkoa da munduan dagon aniztasuna:
LGTBIQ+ errealitateak eta lesbianismoa hautua politikoa: sigla horiek lesbianak, gay, trans, bisexual, queer, intersexual eta bestelako identitate eta praktika anitzak ikusarazi eta izendatu nahi ditu.
Trans*ak: egokitutako sexu biologikoa eta norberak zer sentitzen denaren artean adostasuna dagoenean “cis pertsonak” ditugu. Horren anotnimoa “trans pertsonak” dira. Trans kontzeptuak biltzen ditu “genero-rol estereotipatuak betetzen ez dituen jendea, gorputz, desira eta identitatearen transizioan dagoen jendea, eta genero aniztasun ikuspegiarekin bat datorren jendea”.

Gorputz anitzak:
Gorputza, feminismoen barruan aldarrikapen eremu garrantzitsua da. Ni azpimarratuko nuke gordofobiaren inguruan sortzen ari den mugimendua. http://gordofobiadocumental.blogspot.com.es/

Hezkidetza aniztasunaren sustatzaile. Hezkidetzak nola laguntzen du?
  • -          Sexu-genero sistema salatu eta gainditzen du
  • -          Ikasle bakoitzaren errepiikaezintasuna askatasunean garatzeko eskubidean sisnesten du
  • -          Heteronormatibitatetik aldentzen da
  • -          Aniztasuna bistaratzen du
  • -          Sexu-genero rolak betetzen ez dituztenei inguru segurua eskaintzen die
  • -          Esku hartzen du edozein aindarkeriaren egoeraren aurrean
  • -          Elkarbizitzaren alde egiten du
  • -          Heziketa afektibo-sexual ez heteronormatiboa sustatzen du

Gazteekin aniztasuna lantzeko zenbait material interesgarri:

http://beldurbarik.org/eu/category/sexu-aniztasuna/ Bideo eta hausnarketa ezberdinak topatu daitezke Beldur Barik programaren baitan
http://www.hamaika.eus/tb/bideo/79022 Idemtitateak programan Transexualitate gaia landu zuten. "Transexualak" deituriko kolektiboak bizi duen egoera aztertu dugu IDEMtitateak saioan, transexual kontzeptua bera zalantzan jarriz. Ixotz Louyestek eta Ainara Ruizek euren bizipenak gurekin konpartitu dituzte eta Aitzole Araneta sexologoak ikuspegi zientifikoa eskaini digu.

Eskolan lantzeko erronka batzuk:
  • -          Sexu, gorputz… aniztasuna bistaratzea eta berdintasunean heztea, hierarkizazio gabea
  • -          Irakasle eta eskolako komunitatearen konpromisoa egotea aniztasunaren alde
  • -          Gaia curriculumean txertatzea eta iraskaleei prestakuntza ematea gaiaren inguruan
  • -          Gurasoekin elkarlana sustatzea



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina