2016/02/07

IDENTITATEEN GARAPENA



ZER DA IDENTITATEA


Norberak bere buruaren zentzua garatzen du, alde batetik, bere esperientzien, historiaren, ezaugarrien eta pertzepzioen bitartez eta, bestetik, haren hartu-emanen eta kulturak gidatzen dituen balioen eta arauen eraginez. 
Identitatea hiru prozesuen ondorioa da: biologikoa, psikologikoa eta soziala baina alderdi pertsonalaz eta sozialaz gain, denboran zehar, bizitzan zehar jarraipen-prozesu-ideia izateak ere garrantzia du.




SEXU-IDENTITATEA

Baldintza biologikoetan oinarritutako identitatea da, haur bati bere genitalen eta ezaugarri fisiologikoen arabera ematen zaion lehena. 

Hermafrodita edo intersexual izanda jaiotzen diren pertsonak sailkatu behar direnean agertzen da zailtasuna.








GENERO-IDENTITATEA

Genero estereotipo eta rolei lotutako eraikuntza sozial eta kultural bat da. Genero identitate patriarkala pentsaera bitarrean oinarrituta egonda (eguna/gaua, ona/txarra, positiboa/negatiboa), gizateria ere bi talde handitan sailkatu nahi izan du: maskulinoak eta femeninoak, printzipioz aurkakoak, itxura fisikoaren arabera bereiziak.

Hazkuntzak, hezkuntzak eta sozializazioak, gure bizitza zelan antolatu irakatsi digute, gu gauza bat ala bestea garen esaten digu. Gizarte patriarkalak jende diferentea baztertu eta zigortu egiten du.











Sexu-genero sistema bitarra gainditzean, mapa berria agertuko zaigu begi-parean eta egon badauden aniztasunek kontzeptualizazio berrien beharra eskatzen dute.












Gizarte heteropatriarkalean generoen artean dagoen harreman eta balio hierarkikoagatik, gizonek genero maskulino eta emakumeek femeninoen araberako identitatea garatzeak gizarte injustua mantentzea suposatzen du.

Sistema heteropatriarkalean sexu-diskriminazioa biologikoki justifikatu izan da. (gizonezkoa da izaki normala eta emakumezkoa, berriz, zakilik ez duen izaki anormala). Teori hau gaur egun oraindik ere bizirik dirau, eta haurren hazkundean oso eragin negatiboa izaten du, haurren garapena genero femeninoak eta maskulinoak izan ohi dituzten iguripenenetara mugatzen baititu. Horretaz gain, arautik kanpo                                                                                         egoten diren guztiei identitate-desegokitzeak eta                                                                                     patologiak sorrarazten dizkiete.




Ikasketa feministek identitateen izaera aldakorra, anitza, ugaria, erlatiboa eta aldiberekoa mahai gainean jarri dute eta identitatea prozesu irekia, etengabeko eraikuntza gisa ulertzen da.






Orokorrean esan dezakegu joera nagusia mutikoek eta gizonek makro-nortasuna, neurriz kanpoko autoestimua eta autokontzeptu positiboa garatzea dela. Horrela, beren sexua onena dela eta gizartean baloratuta eta onartuta dagoela ikasten dute. Neskatoek eta emakumeek, ordea, genero-identitatea garatzeko bidean, "emakumezkoak" izateagatik beren buruak gutxietsi egiteko joera nagusia erakutsiko dute, gizartean ere hala baitaude estigmatizatuta. Horrela, sub-identifikazioa garatzen dute, autoestimu txikia eta autokontzeptu negatiboagoa.

Laburbilduz, genero-identitatearen garapenean faktore asko daude. Etengabeko prozesu dinamikoa eta konplexua da. Kulturak, gizarteak eta banakako faktoreak eragileak dira, beste batzuen artean adina, maila sozio-ekonomikoa, gizartean eta lan munduan partaidetza, eta abar. Horien arabera genero-identitateen aldaketa ikusiko da ere bai.


Sistema patriarkalari definizioa horrela eman dio Jule Goikoetxeak: "Genero-sexu sistema gizonezkoa eta maskulinitatea bikaina, eta emakumezkoa eta feminitatea desbideratze eta gabetasuna dela pentsatzen duen sistema da". "Gero eta kapital desberdinagoak, hots, kultura maila, diru-sarrera eta prestigio diferentzia handiagoak egon klase sozio-ekonomiko, genero-sexu eta atzerritar-bertakoen artean, orduan eta des-demokratizazio sakonagoa; eta gero eta des-demokratizazio sakonagoa, orduan eta indartsuagoa patriarkatua eta kapitalismoa".







Zer nolako jendartea nahi dugu? Pertsonak objektu bihurtzen dituen jendartea edo pertsonak subjektu askeak eta eraginkorrak osatutako jendartea?



http://m.deia.com/2014/07/29/sociedad/euskadi/genero-sistema-eta-sexu-kategoria-guztiak-zalantzan-jarri-beharko-litzateke-eskolan-genero-sistema-eta-sexu-kategoria-guztiak-zalantzan-jarri-beharko-litzateke-eskolan


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina