Hezkidetzaren arlo honetako legedia gure ikasleen arteko berdintasuna
ahalbidetzea baino askoz gehiago da. Ezinbestekoa da genero-ikuspegia
txertatzea eta diskriminazio sexistari buruzko gogoeta indibiduala eta
kolektiboa sustatzea.
Aukeratu dut LEGEDIATIK
HARAINO ALDAKETETARA, tximeletalez!!!
Aspektu
garrantzitsuak azpimarratzen ditu, ezinbestekoak gauzak aldatu ahal izateko. Ez
da nahikoa legedia idaztea, bete egin behar da. Horretarako intentzionalitate
politikoa ezinbestekoa da eta legedia betearazteko beste neurri zehatz batzuk
ezarri behar dira ere.
Gustuko izan dut
planteatzen duen leloa: ESKUBIDE
GUZTIAK GUZTIONTZAT!!
Emakumearen
borroka luzea izaten ari da eskubideak lortzeko. Bideo honetan, NBE Emakumeak borroka horren une
garrantzitsu batzuk azpimarratu nahi izan ditu.
Bestalde, legedia aztertzerakoan, aipatu nahi
nuke immigrazio-politikak eta emakume etorkinen kolektibo horren ikusgarritasun
legala ez nuela ezagutzen. Hori ikertzeko nahian Malen Etxea emakume
etorkinen elkartea
ezagutu dut. Elkarte horren ekintza-ildoa Emakumeen Giza Eskubideen Defentsa
da, eta, bereziki, emakume migratzaileena, ahalduntze pertsonala eta kolektiboa
sustatuz, emakumeentzako indarkeriarik gabeko bizitzaren helburuak lortzeko.
Etxea Haurralde Fundazioak argitaratutako “Pertson-Trafikoa-Sexu-esplotaziarako-eta-Lan-Esplotazioa-Eskal-Herrian-2020. Migraziorako ingurune seguruak” txostena aurkitu ostean Marko legala aztertu dut. Ondoren kolektibo honen erreferentzia legala aipagarrienak:
- Langile migratzaile guztien eskubideak babesteari buruzko Nazioarteko Konbentzioa. Honi esker lortzen da: “Langile migratzaileek eta horien familiakoek estatuaren babes eragingarria jasotzeko eskubidea izango dute, funtzionario publikoek edo pertsona pribatuek, taldeek edo erakundeek eragindako indarkeria, gorputzeko kalte, mehatxu edo larderiaren aurka.”
- 4/2000 Lege Organikoa, atzerritarrek dituzten eskubide eta askatasunei buruzkoa, eta atzerritar horiek gizarteratzeari buruzkoa. Aurrerapauso nabaria egoera irregularrean dauden pertsona atzerritarren babesari dagokionez.
- Emakumeak eta neskatoak sexu esplotaziorako salerosketaren aurka borrokatzeko 2015-2018rako Plan Integralari esker, autonomia-erkidegoak dira neurriak eta ekintzak gauzatzeko arduradunak.
Kolektibo horrek gabezia eta behar asko ditu, horiek bete eta hobetu egin behar dira. Etorkizunari begira beharrezkoa da hau bezalako estrategia kolektiboak indartzea eta elkarrizketa-guneak sortzea kolektibo horrentzat.
Legedia
hurbilagotik ezagututa, hezitzaile
moduan, uste dut desafio ederra
dugula honako hau lortzeko.
Genero-ikuspegia duten
hezkuntza-planak eta proiektuak sustatzea ezinbestekoa da, gizarteko eragile
guztiekin batera eta modu koordinatuan lan egiteko. Azken helburua izango da genero-indarkeria
mota guztiak prebenitzea eta gizonen eta emakumeen arteko aukera-berdintasuna
lortzea.
Hori lortzea aniztasunetik
baino ez da posible, eta arreta berezia eskaintzen kolektibo ahulagoei,
desgaitasuna izateagatik, gutxiengo etnikoetako kide izateagatik,
migrazioagatik edo gizarte-bazterketagatik. M. Subirats-en ildotik, hezkidetza
hitza bi biztanleria-talde edo gehiagoren baterako hezkuntzari
erreferentzia egiteko erabili ohi da. (Conquistar la igualdad: la coeducación
hoy, 1994).
Zer ondorio atera ditzakegu hezitzaile moduan galdera horiek aztertuz gero?
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina