2020/11/22

JAKINA DENAK EZ DUELA BALIO JAIETAN!!

 

Jaiei eta ospakizunei buruzko hausnarketan konturatu naiz ez garela konszienteak jaietako inguruaz: jatorriz, begirada patriarraz, gizartean dagoena jaietan ere dagoela.

 Eraso fisikoak beste hamaika zapalkuntzak daude herrietako jaietan. Entzunadakoak hainbat dira: bereziki diskriminatzaileak diren festak, Irun eta Hondarribiko alardeak edo Baztango mutil-dantza kasu. Arreta erakarri dute, eta erantzuna eragin, baina ez dira bakarrak. Parekidetasuna, oro har, jai eremuaren osotasunean errotu gabeko kontua da oraindik.

Sistema hori eguneroko jardunean agintzen duen genero-sistema bera da, gizonen eta emakumeen arteko ezberdintasunak bermatu eta betikotzen dituena.

Nire jakinmina piztu da nire hurbilean dauden jaiak hausnartzen,  Barakaldoakoak; herriaren nortasuna eta jendartearen harremanak  islatzen dituztela uste dut. Bilakaera ikusi dut baina  aldarrikapen asko geratzen direla ustetan nago.

Jaiek badute beste berezitasun bat. Aldarrikapenerako erakusleihoa izan ohi dira Euskal Herrian. Hala, herritarrek festa probestu izan dute agintea kritikatu edota bestelako ordenak irudikatzeko, horretarako parodia edo mozorroa erabiliz. Hala eta guztiz ere, distortsio hori ez da baliatu genero-sistema ere iraultzeko. Baztekeriak eta ezberdinkeriak mantendu dira, gizarte patriarkal eremuak imitatuz.

Festan dugun mitoa: dena balio du. Bada arriskutsua, ondorioa izan daitekelako  indarkeriak  naturalizatu egiten direla. Egunkarietako azalak batzuetan  bete dituzte irudiak, non emakumeen zapalkuntza ageri dira eta.

Gozatzeko aukerak ez dira berdinak: kasu askotan emakumeen esku geratzen dira festetako etxeko lanak, festen erdigunea nork okupatzen duen ikusten badugu….gizonak dira ekimen askoren protagonista.

Hemendik aurrera jaietan ere esku-hartze  hezkidetzailean jarriko dut burua.

 Mugimendu feminista hainbat jai batzorde eta antolatzailerekin lanean dabil jaiak aldatzeko, herritar guztien ardura izango balitz, arinago aldatuko litzateke.

 



Nire ustez  erronka hezkidatzaiale haundia dugu, ospakizun desberdinen sexismo, androzentrismo, genero-indarkeria, kontsumismoa, patriarkatua eta abarrekoak kuestionatzeko balio izan behar du....kritikotasuna lantzen, zalantzan jartzen..., eta bide batez ospatzeko beste era posibleak bilatu nahian.

 

2018an Marta Lópezek egindakoa asko gustatu zait:
https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/ospakizunen-aurrean-ere-jarrera-kritikoa.html
berak han aipatzen dituen materialengatik, batez ere mitoei buruz aurkezten duen bideoa:
"El sexismo también sale de fiesta: ¡desmontemos mitos!."


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina