2020/11/27

ALDAKETEN ZAIN...

Marko legala gaian hainbat lege, dekretu... ezagutu ditut; batzuk ezagunak eta beste batzuk ez hain ezagunak eta harritzen nau hainbeste lege egoteak gizartean aldaketak ez eragitea. Argi dago, lan handia daukagula aurretik gizarte berdinkidea lortzeko bidean, ez irakasleok bakarrik, baita familiek eta nola ez, insituzioek ere. Honen harira, hona hemen egungo egoera islatzen duten bi meme:
 

Esan beharra daukat, EAEko Hezkidetza-plana ez nuen ezagutzen ikastaroa hasi dudan arte. Plana hezkuntza hezkidetza oinarri edukitzeko, indarkeria matxista prebenitzeko zein horren aurka joateko eta tratu onak bermatzeko dago plana. Nire ustez, Plana gizarte feminista bat lortzeko irizpideak eta helburuak ditu eta egungo gizarte androzentrista honetan beharrezkoa den plana da, bidegabekeria eta injustizia guztiekin amaitzeko. Zutabeei dagokienez:     
 
 1. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.

2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.

3. Emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien ekarpen soziala eta historikoa.

4. Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen bidez.
5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa.
6. Espazioak ikastetxean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.
7. Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala.
8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria kasuetan esku hartzea.
 

Helburuekin jarraituz, hauek adierazten dira:

  • Hezkuntza-sistema eta Hezkuntza Saila prestakuntzaz, egiturez eta pertsonez hornitzea.
  • Ikastetxeek beren kulturan, politiketan eta jardunbideetan genero-ikuspegia txertatzea.
  • Indarkeria matxista prebenitzeko, garaiz detektatzeko eta horien erantzuna erankorra emateko mekanismoak abian jartzea.

Aurreko edizioetako POST hau aukeratuko dut sexualitatearen inguruan hausnartu duelako, oso garrantzitsua iruditzen zaidana. Foroan komentatu dugun moduan, hezkuntza afektibo eta sexualaren garrantzia berebizikoa da askatasunez garapen integralean aurrera egiteko. Modu horretan, gai horri buruzko tailerrak edo dinamikak eskoletan egin beharko liratezke, edota ikasgai gisa txertatu, zergatik ez. 

Lege eta dekretuz josia gaude, berez, emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzen dutenak, tratu txarrak identifikatzeko eta horietan esku-hartzeko… Irakasleok hau egin behar dugu, horrela diseinatu behar ditugu unitate didaktikoak, horrela esku-hartu….Hezkidetzaren alde lan egiten dugu, baina sistema patriarkala deseraiki arte ez ditugu aurrera pauso handirik emango, sistemak duen boterea indartsuegia baita.

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina