2020/11/23

JAIETAN.....JAI!

Gure jendartean hainbat eta hainbat jai ospatzen ditugu.Herri guztietan ospatzen dira bertako jaiak eta gero orokorragoak direnak.

Jaiak festa, humorea, alaitasuna, dantzarekin eta ondo pasatzearekin oso lotuta daude. Baina konturatu naiz, jaietan jendartean egunerokotasunean agertzen zaizkigun sistema patriarkalaren zantzu asko ere bertan agerian gelditzen direla. Genero harremanetako gatazkak jaietan ere azalarazten dira.Jaietan gizartean sustraituta ditugun joera edo mugak agertzen zaizkigu.

 Era berean  ohartu naiz, jaia eredu ezberdinak ditugula. Jai hauek nola antolatzen diren eta hauen filosofiaren arabera ,  arestian aipatutako gatazka, joera edo mugekin... apurtzen joateko baliagarriak izan daitezkela. 

Bide horretan, jaiak eraldatzeko bidean jai batzorde asko eta emakume asko lanean dihardute orain dela urte nahikotxo, baina eraldakaeta hori badu oztopoa: tradizioaren pisua. 

Tradizioaren pisu hau, oso agerikoa izan da Euskal Herriko hainbat jaietan, egiten ziren alardeetan, Irun, Hondarribian...adibidez. Eta hauek aldatzen joateko, oso entzunak izan dira sortu diren gatazkak.

 

Jaie ereduak aipatzean , hauek eraldaketa sozialerako tresna izatea oso ideia egokia iruditu zait. 

Ideia hau , oso ondo kokatzen du Markel Ormazabalek  Argian egindako elkarrizketan.

Beste alde batetik, jaien antolakuntzaz aparte ere ohartu naiz jaietaz goxatzeko  gizonezkoen edo emakumezkoen aukerak ez direla berdinak.

Askotan jaien "sostengu ekintzak" egiten dituena emakumea da. Eta begirada jartzen badiogu ea nortzuk diren  jaiaren erdigunean jartzen direnak, gehienak gizonezkoak dira: herri kiroletako partaideak, kontzertutakoak, txarangak....Gizonak dira ekimen horien guztien protagonista, baita ikusleen gehiengoa ere.

Egoera hauek, normalak iruditzen zaizkigu. Arraroa iruditzen zaigu emakume koadrilla bat, adinekoa bada gehiago, haiek bakarrik  ordu txikitan ibiltzea. Baina gizonezkoak izatea " normala " da.

Jaietan sistema hetereopatriarkalak ezarritako rol ak erreproduzitzen ditugu. Baina arlo honetan zorionez, eraldaketa ere badoa...gero eta gehiago ikusten ditugu horrelako aldarrikapenak: "Jai sexistarik ez", " Jai parekideak" eta hauek bultzatzeko kanpainak....


Gai hau izango litzateke, ikasleekin edo eta umeekin landuko nuena. 

Hausnarketa eginez jaietan bai gizonezkoek zein emakumezkoek zein rol betetzen duten. Nor agertzen zaigu eszenatokietan, kaleetan , parrandan... eta nor arduratzen da bazkarietaz, sostenguaz...detektatzea. Horren hausnarketa egitea. "Oholtza"  gainean nor dagoen detektatzea.

Era berean, eremu hezitzaileetan beste erronka oso garrantzitsua erasoak eta honen aurrean protokoloak dira. 

Asko dira hartzen diren neurriak, baina egokia iruditu zait "jai batzordeetatik" bertatik sortzen direnak. Hauxe adibidea interesgarria iruditu zait, Hernani eta Gazteizen aurrera eramandako proiektua. Ez da bakarrik protokolo bat, autodefentsarako dinamikak ere azaltzen dira.




Aurreko urteetako post bat ukeratzeko orduan ANDONI rena aukeratzen dut.

https://hezkeh0506.blogspot.com/2018/11/jai-parekideak-edo-ez-da-jairik.html

Oso kokapen egokia egiten duelako iruditzen zait.


 

 

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina