2020/11/28

LEGEEKIN ETA HEZKIDETZAREKIN LOR DAITEKE!

 


Aste honetan jakin dut zer aurrerapauso eman diren legegintzaren arloan, batez ere azken urteotan, emakumeen eskubideak eta berdintasuna bizitzako esparru guztietan defendatzeko eta genero-indarkeria desagerrarazteko. Legeekin aro berri baten hasiera, genero-berdintasunaren aldeko borrokaren lehena eta geroa markatzen da.

Ondoko tauletan berdintasunarekin eta genero-indarkeriarekin zerikusia duten lege eta dokumentu nagusiak ageri dira, bai Estatukoak, bai Euskal Autonomia Erkidegokoak.


  


EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO BERDINTASUNA 

ESTATUA 

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOA 

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoak (2007ko martxoaren 22a).

Euskadiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeak (2005ko otsailaren 18a).

EAEko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako VII. Plana.

 

GENERO INDARKERIA 

ESTATUA

EUSKAL ERKIDEGO AUTONOMOA 

Genero Indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurrien Legeak (2004ko abenduaren 28a).

Genero Indarkeriaren aurkako Estatu Ituna, 2018-2022.

Etxeko tratu txarrak eta sexu indarkeria jasaten dituzten emakumeei harrera hobea egiteko erakundeen arteko II. Akordioak.

 

GENERO-BERDINTASUNA

Ondorengo bi bideoek (NBErena eta UNESCOrena) emakumearen berdintasunaren egoera erakusten dute nazioartean. Biak bat datoz esatean nahiz eta legeak aurrerapauso bat izan diren, gaur egun, emakume eta neska askok sistematikoki diskriminazioa, desberdintasuna edo/eta indarkeria-motaren bat jasaten dituztela, hiru aldiz denbora gehiago ematen dutela etxeko lanetan; soldaten aldea eta kristalezko sabaiak dituztela; emakumeek erakundeetako postuen 1/3 baino gutxiago betetzen dutela, egunean 37.000 neskatila ezkontzera behartuta daudela…



NBE


UNESCO

 


“2017. 10 años después de la Ley de Igualdad. Retrato de una Crisis” txostenak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eraginkorra lortzeko Lege Organikoak (2007ko martxoaren 22a) argitaratu eta 10 urtera genero-berdintasunaren egoera nolakoa zen aztertzen du Estatuan.

Txostenaren ondorioetan esaten da emakumeak desabantaila-egoeran jarraitzen duela gizonarekin alderatuta, eta, aurrerapenak izan diren arren, ez dituela lortu espero ziren emaitzak. Oso urrun gaude gizartean, oro har, eta lan-merkatuan, bereziki, berdintasun erreala eta eraginkorra lortzetik.

“Emakumeen eta gizonen berdintasuna EAEn 2019an” EUSTATen txostenak erakusten duenez, lan ordaindua duten emakumeen urteko batezbestekoa gizonena baino txikiagoa zen 2018an; emakumeen enplegua, proportzioan, gizonena baino handiagoa da “osasuna eta gizarte-zerbitzuak” jardueretan eta “hezkuntza” jardueretan, oraindik ere badago soldata-aldea (emakumeek gizonek baino gutxiago irabazten dute); emakumeen ehunekoa handiagoa da ordaindu gabeko lana duten gizonena baino; etxeko zainketetan gizonak baino gehiago aritzen dira...


GENERO-INDARKERIA

Eta genero-indarkeriari dagokionez, indarrean hainbat lege izan arren, Espainian 41 emakume hil dira 2020an. Eta Euskadin, Emakundek egindako txostenaren arabera, 2019an 4419 emakume izan ziren genero-indarkeriaren biktimak, eta ez zen hilketarik izan.





Banekien emakumearen berdintasunari eta genero-indarkeriari buruzko legeak zeudela, baina ez nituen ezagutzen eta ez nituen inoiz irakurri. Lege horiek funtsezkoak dira, baina haien betetze-mailaren jarraipen eta kontrol handiagoa egin beharko litzateke, argi baitago, datuen arabera, oraindik ez direla lortu nahi dituzten emaitzak.

ONDORIOA: nahiz eta berdintasun-legeak egon, oraindik ez gara berdintasunezko gizartean bizi, eta nahiz eta genero-indarkeriaren legeak izan, oraindik ere emakumeen aurkako indarkeria dago.

Honoré de Balzac


HEZKIDETZA

Legeak hurbilagotik ezagutu eta haien aplikazioaren emaitzak ikusita, emakumearen berdintasuna eta genero-indarkeria desagerraraztea neurri handi batean gutako bakoitzak eraikitzen dugun eredu sozial eta sinbolikoaren aldaketaren mende dago. Horregatik, funtsezkoa da hezkidetzako hezkuntza-eredua erabiliz ikasle guztiak txikitatik heztea.


Hori guztia aldatzeko helburuarekin hezteko, "EAEKO HEZKUNTZA-SISTEMARAKO II. HEZKIDETZA-PLANA,  BERDINTASUNAREN ETA TRATU ONAREN BIDEAN" plana argitaratu zen.



Zortzi zutabe dira planaren oinarriak:

1. Pentsamendu kritikoa sexismoaren aurrean.
2. Hizkuntzaren eta irudien erabilera ez-sexista.
3. Emakumeen jakituriaren integrazioa eta haien ekarpen soziala eta historikoa.
4. Gatazken eraldaketa baketsua, hezkidetzako elkarbizitzarako proiektuen bidez.
5. Autonomia pertsonala eta independentzia ekonomikoa.
6. Espazioak ikastetxean, eskolaz kanpoko jarduerak eta jarduera osagarriak.
7. Berdintasunezko hezkuntza afektiboa eta sexuala.
8. Emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta indarkeria kasuetan esku hartzea.


Bukatzeko, azken edizioetako Ana Belénen ekarpena gomendatzen dut berak planteatutako ideia nirearekin bat dator: legeak ez dira nahikoa.


IRUDIEN ETA BIDEOEN ITURRIAK


1. irudia




2. irudia



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina