2020/11/23

Festen sinbolismoa

 




Jaiei eta ospakizunei buruzko hausnarketan konturatu naiz Festak bizitzaren erdigunean daudela ,  pertsonen arteko harremanekin lotuta daudela oro har, eta emakume eta gizonen arteko harremanekin bereziki.

Horrek Festak nola ospatzen ditugun eta zertarako behatzeko beharra erakutsi dut. Bai gure herrian ohiturazko ditugun festak bai eskolan ospatzen ditugunak.

 Nire jakinmina piztu du gai honek. Inkontzienteki ospatzen ditugun jai askoren atzean zer sinbolismo dagoen ikertzeko gogoa piztu dit. Ea zer elikatzen ari garen jakiteko.

 Eskolan nahita ez landu beharreko gaia dela uste dut. Ikasle eta irakasleok hausnartu behar dugu zer ospakizun ditugun eskolan. Zergatik ospatzen ditugun egun hauek eta zertarako. Ospakizun haietan estereotipo sexistarik erabiltzen ote dugun eta hala bada hauek aldatuz joan beharko dugu. Azpiko puntu hauek kontuan hartu beharko ditugu:

·           Gure jai eta ospakizunen jatorria aztertzea, genero ikuspegia ezarriz

·           Sexu genero sistema erreproduzitzen duten ereduak era kritikoan lantzea

·           Hipersexualizazioa lantzea

·           Musika, letra eta dantzak aztertzea

·           Tradizioa betikoa delako onartu egin behar da? Hausnarketa egitea

·           Ikastetxeetan eztabaida prozesuak martxan jartzea

 

Sarean bila aritu naiz eta Tolosan jaiak parekideak izateko egin zuten prozesuaren ondoren sortutako gida hau lagungarria dela uste dut jai parekideak antolatzeko, honen inguruan aztertzeko…

TOLOSAKO GIDA

Bukatzeko Unairen post hau ekarri nahi dizuet. Gaia nola landu duen asko gustatu zait. Puntu asko garatu ditu , adibidez  Amelia Barkinen hitz hauek dakartza bertan eta erabat ados nago beraiekin.

Baina irakasleek ezin dute kanpotik datozen jarduera horien ejekutore hutsak izan; kontzientzia feminista garatuta eduki ezean, proposamen horien funtsa oso eskasa izango da. (…) Hori lortzen den egunean, agian ez da beharrezkoa izango kanpotik irakasleei sekuentzia didaktikoak ekartzea haien ikasleekin jorratu ditzaten; irakasleek beraiek jakingo dute noiz eta nola jokatu, zer indartu, zer proposatu ikasleei”.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina