2020/11/23

Berriak sortzeko.

 

Festei buruzko hausnarketa ezberdinak irakurtzen nenbilela, aurreko urteko argitalpen batekin egin dut topo. Nereak, aurreko urtean “Tradizioak desegin” izeneko hausnarketa ekarri zuen gurera, eta atentzioa eman dit izenburuak.

Tradizioei buruz hitz egiten dugunean ‘bihotzetik’ hitz egiten dugu sarri, sentimenduak lehen lerroan jarriz. Zeinen politak diren bateko dantzak eta besteko jantziak, zeinen gogotsu egon ohi garen desfilean parte hartzeko. Eta honen aitzakiapean, ohitura asko mugiezin bilakatzen ditugu. Hain mugiezin, oinarrizko eskubideak urratzeraino.

Horren adibidera dira, esate bateko Hondarribi eta Irun bezalako herrietan Alardearekin emandako gatazkak.

Hemen duzue, gaiarekin lotura duen Eitbk eginiko azken lan bat.

 



 

Tradizioak tradizio, uste dut garrantzitsua dela gure ondarea mantentzea eta orain arte eginiko adierazpen kulturalei euren lekua uztea. Ez nuke esango, beraz, tradizioak desegin behar direnik. Bai, ordea, moldatu eta egokitu gaur egungo gizartera.

Zentzu honetan, fokua galdera honetan jarriko nuke: Nork parte hartzen du zein ekitalditan? Izan ere uste dut, galdera honen erantzunak osa dezakeela ematen diren botere harremanak eta kultura-osagai esanguratsuak.

Emakumeak beti egon dira ospakizunetan. Esate baterako, zaintzari buruzko ospakizunak emakumeek bultzatu dituzte batez ere (umeei zuzenduriko egunak, edo ezkontzak, edo hiletak…). “Herri bazkari”askotako langile nagusiak izan dira. Ez dira izan ordea, festetako txupinazoa bota duten figura izan, edo herriko festetako egitarauan oholtza gainean egon den gehiengoa.

Interesgarriak ziren Nereak egindako ekarpenak eskoletako jaialdietan genero ikuspegia txertatzeari: Jaialdietako diagnostiko sakon bat egitea, tradiziozko ospakizunak genero ikuspegi batetik moldatzea, parte hartze parekidea bultzatzea, egun moreei indarra ematea eta eraso sexistarik gabeko ospakizunak aldarrikatzea. Nik, honi guztiari, gehituko nioke, gure tradizioetako ospakizunetan emakumeek hartzen duten lekua eta rola zein izan den aztertzea. Non egon dira emakumeak? Zein lan egin dute?

Har ditzagun tradizioak eta azter ditzagun ondo, berriak sortzeko. Eta nola ez, feministak izateko.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina