2018/11/05

GENERO INDARKERIA

Hona hemen nik osatutako akrostikoa:

Guztiok
Elkarrekin,
Nerabe zein
hEldu,
bateRa
bOrrokatu.

Injustizia
hoNi
helDu
sustrAietatik,
luRra erein,
zuhaitzaK loratu,
Ekin,
tiRa,
Indarra egin,
Aurre egin!


Genero indarkeria ikasia dela frogatzeko, honako bideoa benetan interesgarria iruditu zait. Izan ere, bertan hainbat egoera ageri dira eta haurrak beti berarentzat eredu direnen (gurasoen, irakaslearen, telebista-saioren bateko protagonistaren, begiralearen...) jarrerak imitatzen eta, beraz, ikasten dituela ikusi daiteke. Adibidez, eszena batean aita amari oihuka ageri da, eta zer egiten du umeak? Noski, egoera hori normaltzat hartu, ikasi eta, ondorioz, berak ere amari oihu egiten dio.

Genero indarkeria ikasi daitekeen moduan, DESIKASI ere egin daiteke, baina horretarako, lanketa handi bat egin beharra dago pertsona horrekin, ez baita batere erraza norbaiti beste baten gainean gehiago delaren ustea kentzea.

Benetan interesgarria iruditu zait pasa den urtean Patricia Oregik argitaraturiko posta. Izan ere, genero indarkeriari buruzko informazio xehea plazaratzen digu, adibide ugari emanez. Merezi du irakurtzeak!

Uste dut hezkuntza-esparru guztian landu beharreko gaia dela honakoa, baina zoritxarrez, urtean ordu gutxi batzuk baino ez zaizkio eskaintzen. Zoragarria litzateke ikasleek tresna ezberdinak izatea egoera horiek identifikatu eta aurre egiteko!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina