2018/11/05

Genero indarkeria. Denon ardura!







Zuen ekarpenak irakurri ondoren, gutxi dut gehitzeko. Argi dago genero-indarkeria ikasia dela, ez dela naturala. Emakume eta gizonen artean dagoen botere harreman desorekatuan edo hierarkizazioan dago oinarria. Hau horrela, emakumeak emakumeak izanagatik soilik sufritzen eta jasaten du edozein motako indarkeria.

"Ahora o nunca" bideoak argi eta garbi uzten du genero- indarkeria ez dela soilik fisikoa, eta haurtzarotik ikasten dela. Ohikoa da, emakumeak txikitatik honelakoak entzutea:
      
          "ez kezkatu, mutilek lurrera botatzen bazaituzte, gustoko zaituztelako da"
          "ez jolastu hain basati, mutila dirudizu"
          "andereinoek ez dute oihukatzen, ixildu zaitez"
          "zein guapa, ilea primeran orrazturik"
          .....
          .....
          "ez nazazu utzi edo erokeria bat egingo dut"
          "ez nazazu utzi edo hil egingo zaitut"


Pasa den urteko post hau aukeratu dut, ez dut denbora hartu iazko guztiak irakurtzeko, eta hau oso konpletoa iruditu zait.




Ez dakit zein neurritan lantzen den hezkuntza-eremuan gai hau. Gure haurreskolan (0-3 adin tartea) ez dugu honi buruz ezertxo ere landu, ezta familiekin ere.
Nire alabaren eskolan, dagoeneko eskolako ziklo guztiak Azaroaren 25a prestatzen ari dira. Haurrekin mailaren arabera ariketa edo ikasgai ezberdinak garatzen dituzte, eta egun horretan ikustarazten da emaitza. Honez gain, Familiei "guraso eskola" batzuk eskeintzen zaizkie urte guztian zehar hezkidetzaren inguruan.
Ez da nahikoa, jakin badakigu, baina tantaz tanta lortuko dugu, basakeriarekin amaitzea!


aste ona izan,

Maria.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina