Aste honetako gaian indarkeria matxistaren aspektu desberdinak aztertu ditugu gure materialen artean; maitasun erromantikoa, mikromatxismoak eta LGTBIQ+ fobiak deseraiki behar ditugu DENON artean, benetan botere harremanak eta indarkeria desagerrarazteko.
Autorea: Alicia Murillo Ruiz
Aurreko edizioetako postean artean Ez beldurrik eman ez beldurrik jasan aukeratu dut, nire postaren izenburuarekin bat dator eta;
Bertan begiradaren aldaketa aipatzen du aldaketa eragiteko, fokoa gizonengan jartzea; modu grafikoan ere aipatzen ditu maskulinitate toxikoaren ezaugarriak eta mikromatxismoen inguruko bideo pare bat.
Nik maskulinitateen gaia oso aproposa ikusten dut ikastetxeetan eta eremu hezitzaileetan lantzeko (irakasleekin, gurasoekin, ea).
Maskulinitateak monografikoan (Beldur barik) zenbait artikulu eta baliabideen erreferentziak eskuragarri daude eta hauek aukeratu ditut:
- Bideoa: Los hombres no lloran (12:20m)
Iruditzen zait ez gaudela ohituta ikustera gizonak beraien gizon izatearen inguruan hausnarketa egitera eta beraien sentimenduak hain argi eta era naturalean adierazten.
- Bideoa: Maskulinitatearen tranpak . Ibai Fresnedo.(2:34m ). Modu orijinalean azaltzen ditu gizontasun ereduaren ezaugarriak.
Ikasleekin lantzeko ere aproposak iruditzen zaizkit ondoko baliabideak:
Beldur Barik-ekoek dituzten unitateak, horien artean neska mutilek indarkeria sexistaren inguruko aspektuak lantzeko:
https://www.beldurbarik.eus/eu/4-unitatea-guia/#
Gazteak eta harremanak bideoa (3:59 m); DBHko ikasleekin lantzeko aproposa iruditzen zait;
Maitasun erromantikoaren hainbat manifestazio aurkezten dira, ikasleekin eztabaidatzeko.
Bukatzeko, guzti hau lantzeko justifikazioa baino guztiok lortu beharreko erronkak ditugula esango nuke:
-Indarkeria matxistaren aurkako jarrera aktiboa sustatzea.
- Maskulinitate berrien ereduak ezagutu eta eraiki.
- Emakumeen ahalduntze pertsonala eta kolektiboa zabaldu, autodefentsa feministaren bidez.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina