“Gerra gorputza,
amatasuna, gerra sexualitatea, gerra da transa, emakumea, azal beltza izatea,
gerra da gaua, gerra da plaza, gerra prekarietatea, denborarekin hasten dihoa
hanka tarteko katea. Aske ta pozik bizi nahi degu, hau ez da gure bakea”
Oraindik hamaika gerra zabalik ditugu gure jendartean.
Emakume izate hutsagatik baztertzen eta gutxiesten gaituztenak.
Baina badaude tratu txarren eta indarkeriaren kontra lan
egiteko moduak. Ikasia duguna desikastera eramaten gaituena, esperientzia eta
bizipenen bitartez. “Buesnos tratos” Teresa Pinedak sortutako kanpaina bateko
txostena da, bertan bigarren hezkuntzako ikasleei antzerkiaren bitartea,
jendartean ditugun keinu, hizkuntza eta jarrerez konsziente egitera laguntzen
die, eta modu honetan tratu onak sustatzera.
Zenbait eskoletan lan egiteko era hau praktikan jarri dute
jada eta erantzun oso ona jaso izan dute ikasleen aldetik:
Izan ere antzerkilaritza ikasleei eskaini ditzakegun ekintzarik
oso eta aberasgarrietako bat da, gainera txikiei gehien gustatzen zaien
ekintzetakoa izaten da. Bertan gaitasun desberdinak lantzen dira zeharka, hala
nola, hiztegia, adierazteko ahalmena, ikasketa, jendartean dauden ohiturak eta
betebeharrak, kultura, beste pertsonen aurrean hitz egiteko gaitasuna, …
Honekin lortuko genukeena emakumeak beraien buruak
defenditu baino, gizonezkoen eta jendartearen jarrera matxistak aldatzea.
Askotan komentatu izan dut, hezkidetzaren inguruan eskolak
lan handia daukala egiteko eta erronkak bertan jarraitzen dute, hala nola:
- - Eskolako materiala aztertu, berregin edota aldatu.
- - Irakasle eta hezitzaileak gaian formatu.
- - Gure ikasleenganako hiztegia eta hizkuntza moldatu.
- - Errespetuzko jarrerak bultzatu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina