Kaixo denoi!✋
Saioa López Eizagirre naiz, baina TXIÑI ezizenez ezagutuko nauzue foro honetan. Izen horrek badu historia berezia, nire Galiziako amabitxi eta gure amaren arteko sormena baita.
Duela 5 urte, ikastaro honetan apuntatzeko aukera izan nuen, baina Eibarko Berritzeguneko mintegian egindako zozketan ez zitzaidan suertatu eta oraingoan, "goikoen" aginduz, hemen nago, nekatuta eta ez nire momentu onenean, baina era berean, gogotsu, bizitza pertsonalerako nahiz lanerako ezinbestekoa deritzodalako.
Lan-talde birtualean aritzeari, ederto deritzot, batetik, beldurra kenduko diodalako kontu hauei eta bestetik, eroso sentitzea ere garrantzitsua delako eta lanetik, nahiz etxetik, zuekin harremanetan jar naitekeelako. Ni neu, pertsona irekia, esku zabala eta tematia ere banaizela diotsuet.
Ikastaro honetan, zuengandik, irakasleengandik...asko ikastea espero dut eta baita, beste kontu batzuk desikastea.
Kolore bat aukeratzekotan...ezingo nuke, egia esan. Ortzadarrarekin geratzen naiz, bere konotazio eta kolore guztiekin. Ni neu ez nau gauza batek definitzen, tokian tokiko edota egunean eguneko kolorea dut, hainbat gauzak baldintzatuta (baina ez naiz kontsideratzen batere konplikatua😋). Animalia bat aukeratzekotan...bakarra...txakurra aukeratuko nuke, bere izaera fidelagatik, besteak beste. Asko gustatzen zaizkit🐶💘(baserrian bizi naiz eta bi ditugu, Pintxo eta Bost).
Azkenik, nire gustuei buruz idatziko dizuet. Beno, asko gustatzen zait idaztea, uste dut nabaritu duzuela. Idazlanak zein iritzi artikuluak sarritan idatzi ditut, Euskal Filologoa naiz eta hori beti maite izan dut, baina bereziki bertsoak idaztea gustatzen zait. Era berean, dantza egitea, parrandak egitea, bidaiatzea, inguruko umeekin egotea, garagardoa🍺eta ardo zuria🍸, jatea, lagunekin egotea, zinea, serieak, amarekin eta ahizparekin egotea, bikotearekin egotea, nire laneko kontu "batzuk" jijiji...eta pertsona hezkidetzaileak maite ditut!💜💛💚💙💓Ai eneee...Abesti gustukoena!! Suuus...Hemen ezin esan bat, Zea Maysen
Elektrizitateatik hasi eta Rocio Durcaleraino...200 esango bainituzke🙆
Itxaropentsu nago ikastaro honi dagokionez...beste mundu bat irekiko zaidala sumatzen baitut!👌
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina