Kaixo guztioi.
Mónica naiz, Mónica Calvo 46 urteko Santurtzirra.
Haur eta Lehen hezkuntzako irakaslea (Bigarren urtea Barakaldoko
Berritzegunean lanean), Psikomotrizista eta Haur eta Gazte literaturan
masterra dut. Bi mutil zoragarrien ama naiz ere, haiekin nire begirada
zabaldu eta aberastu egin da.
Zergaitik hemen, ba ezetz esaten ez dakidalako,
gonbidea luzatu zidaten eta hementxe nago. Kuriositatea dut, bihurria naiz
eta “ikasle” sentitzen naiz. Ziur nago gustora arituko garela eta pila ikasiko
dudala, prest nago!!!!!!
Guztiok Hezkidetzarekiko ardura dugula pentsatzen
dut. Dena den, sarritan okertzen gara ezjakintasunean mugitzen garelako (ni
barne). Bidea jorratzeko hausnarketa ta aldaketak eragin behar ditugu,
bestela aurrerapenak ezin dira gauzatzen.
Ikastarotik ikuspegi aberastea espero dut.
|
Ondo ezagutzen nauten lagunek kementsua eta
entzule ona naizela esaten didate. Besteengandik umorea eta
kritika eraikitzailea eskertzen dut.
Kolore gehienak atsegin ditut. Garai batean
larrosaren kontra nengoen baina oker nenbilela konturatu nintzen.
Bat
aukeratzekotan berdea nahiago. Natura eta honek suposatzen duen guztia gogora
ekartzen didalako.
|
Animalia ez dut izan
nahi, kokilduta ditugu. Bat izatekotan, Galapago irletan bakean bizi
diren txori espezie ezezagunen bat.
Musika asko atsegin dut, hizkuntza, erritmo eta
estilo anitzetakoa. Kantatzen amaitzeko, doinu alaia aukeratuko nuke, guztiok
dantzan jartzen gaituena. Zer moduz Donna Summer
pixkat? Sakatu dantza egin nahi baduzu
|
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina