2016/11/12

FEMINISMOAZ IKASTEN


     Aste hontan ingurukoei feminista ote diren galdetu diet, kuriositatez… Banekien eztabaida sortuko zela, baita gaian sakontzen lagunduko zidala ere.
          Emakumeen artean erantzun ugari jaso ditut; horixe baietz, ba ez takit… horixe ezetz… Ezetz esaten duten hauek ez dut uste gizon eta emakumeek eskubide berdinak lortzearen aurka daudenik, baina feminismo hitzak halako atzerakada bat sortzen duela ematen du.
Gizon batek edo bestek baietz erantzun didate baina gehienek ezetz, gizonak feminista izan daitezke, ala? Erantzun dit gaur batek. Hauei ere feminismo hitzak atzeraka egiten die.
Ezjakintasun handia dagoela ondorioztatu dut, nire inguruan bai behintzat.

Rosario Carrasco eta Ana Cubilloren definizio honek gaian sartzen lagundu dit:

“Feminismoa gaur egun agintzen duen gizarte sistema, patriarkatua salatzen eta hautsi nahi duen mugimendu sozial, politiko, filosofiko, ekonomiko eta kulturala da. Bere helburua emakume eta gizonen arteko aukera berdintasuna lortzea.

Beraz, feminismoak gizon eta emakumeen eskubide berdinak lortzea du helburu, gainera, oso lorpen garratzitsuetara iritsi da, batzuk aipatzekotan: boto eskubidea, lan eta ikasteko eskubidea, politikan parte hartu ahal izatea… 

Lorpen hauek benetako aurrerapauso izan badira ere oraindik eskubide berdinak izatetik urruti gaude;lan munduan bagaude ere ez dugu berdina irabazten, politikan bagaude ere, gure gaitasunak egunerokoan erakutsi behar dira… 

Hezkuntzan jorratu beharreko gai feministei buruz, bi hauek aukeratu ditut:

Ikasgeletan feminismoa lantzea; zer den, lorpenak, feminismoak…

Emakumeak bistaratzea, historian zehar izan diren emakume zientzialari, idazle, pentsalari… ezagutzera ematea.

 Emakume feminista esanguratsu bat.

OCHY CURIEL: Emakumea, beltza, lesbiana, feminista, pentsalaria, aktibista, artista alternatiboa, bakarlaria, antiarrazista, antisexista, erradikala eta kritikoa. Hegemonikoa denaren kontrako oro biltzen du (Santiago, Dominikar Errepublika, 1963). Egun, Kolonbian bizi da, eta feminismo deskoloniaren erreferentetzat jotzen dute.
Hemen irakurri dezakezue berari egindako elkarrizketa bat.


Eta azkenik iazko post bat:

http://hezkeh0506.blogspot.com.es/2015/11/feminismo-guztiak-besarka-ditzagun.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina